Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Norekin hitz egingo dut euskaraz? (Osakidetzako langile baten galdera)
Atalak: Euskara
Nola jarriko dizkiozu trabak euskaraz egiteko desiatzen dagoenari?
Mari Karmen Osakidetzako langilea da. Behin baino gehiagotan saiatu da euskara ikasten (bere kabuz eta Osakidetzak lagunduta) eta ez dago gustura egin duen bidearekin (edo egin ez duenarekin). Hizkuntzarekiko gorabeherak kontatu dizkit berriketan ari ginela. Oso argigarria iruditu zait gogoeta.
-Euskara ikasten ari zara?
-Bai. Egia esan, ez da euskara ikasten hasten naizen lehenengo aldia. Seme-alabak txikiak zirenean ere aritu nintzen. Baina ezin nuen segi, egunean bi orduz joan behar nuen euskaltegira eta ez neukan denborarik. Lana, familia, euskaltegia… Zenbat aldiz esan ote nien euskaltegikoei egunean bi ordu gehiegi zela, ezin genuela hortara jarri!
-Hizkuntza ikasteko denbora behar da.
-Bai, baina ezin baduzu ezin duzu. Eta beste kontu bat: euskara zenbat ikasi behar da? Bazirudien euskaltzainak izan behar genuela! Hainbeste gramatika eta kontu! Nik euskaraz elkarrizketa arruntak izateko maila nahi nuen, ez besterik!
-Eta orain hobeto moldatzen al zara euskaltegian?
-Gauzak asko aldatu dira euskaltegietan. Ez daukazu derrigorrez astean ordu mordoa sartu beharrik eta irakasteko metodoa ere aldatu da. Online aritzen naiz eta gero mintzapraktikan nabil. Dakidan gutxi hori erabili egiten dut! Nik ez dut euskaltzaina izan nahi, dakidana erabili eta gehiago ikasi nahi dut.
-Osakidetzako lankideekin ari al zara praktikatzen?
-Oso gutxi. Euskaldunzaharrek ez daukate pazientziarik normalean eta euskaldunberriek ez dute hitz egiten euskaraz. EGA ateratako lankideak dauzkat eta titulua atera zutenetik ez dute hitzik ere egin euskaraz. Nik Gasteizen egiten dut lan, eta esan behar da Arrasaten eta beste hainbat tokitan euskaraz asko egiten dutela lankideen artean.
-Askotan gertatzen da euskara ikasten ari dena enbarazu gisa ikustea, pazientzia behar baita laguntzeko.
-Nik ez dut euskara titulurik nahi eta behar, nik euskaraz egin nahi dut lanean, eta kalean ere bai. Saiatu naiz seme-alabak konbentzitzen euskaraz egiteko baina ez… Kuadrilla honetan ere (15 bat lagun gaude bi-hiru ezik beste guztiak euskaldunak) erdaraz egiten da.
Mari Karmenek aipatutako kuadrilla kolpera ezagutu nuen eta “lehenengo hitza euskaraz” proba egin nien denei. Ia denekin egiten dut euskaraz bakarrik gaudenean, taldean dena erdaraz. Proba hartan kale egin zidan Mari Karmenek, ez zen ausartu euskaraz dakien apurra egiten. Erdara hutsean izan dugun berriketaldi honetatik aurrera hizkuntza aldatu du eta euskaraz hasi zait. Gure arteko hizkuntza harremana aldatu dugu di-da batean. Poza nabari zaio euskaraz botatzen duen esaldi bakoitzean. Ea lankideekin eta lagunekin beste hainbeste lortzen duen.