Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Begoña Zabala: “Abortua orain eskubidea da, bihar delitua izango al da?”
Atalak: Gizartea
“Espainiako Gobernuak aurreproiektua aurrera aterako balu ez luke beteko Europako araudia”. Argazkia: Axier Lopez.
Begoña Zabala abokatua eta Abortatzeko eskubidearen aldeko Nafarroako batzordeko kidea da. PPk onartu nahi duen abortu legea oso gogorra dela dio. Orain arte legezko abortu izan direnen %95 delitu bihurtuko lirateke. Apirilaren 5ean, abortatzeko eskubidearen aldeko aldarrikapen eta jai giro betean, harrapatu genuen galdera batzuk egiteko.
Nola eragingo die emakumeei baldin eta legea onartzen bada?
Esaten da hirugarren munduan baldintza oso txarretan egiten dituztela abortuak. Hemen, hemendik aurrera abortatzea oso zaila izango da. Abortuen %95 inguru 14 aste baino lehenago egiten dira. Beraz, gero delitu izango dira. Orain abortua libre da, kausalitaterik gabe. Legea indarrean sartzen baldin bada, beti kausa bat egongo da. Haiek ezartzen dituzte kausak eta haiek epaituko dute kausa horiek badiren ala ez. Kasuz kasu frogatu beharko da.
Europan eta Amerikako Estatu Batuetan epeen eredua daukate, gutxi gorabehera 20. astera arteko epea dago abortatzeko. Espainiakoa da epe laburrenetakoa. Harrigarria da datorren legea; ez dago eperik, arrazoi bat behar duzu, justifikatu eta frogatu. Oso gogorra da.
Jendartea ohartu al da datorrenaz?
Asko ez dira jabetu, baina ohartu direnek diote hau ez dutela onartuko. Espainiako Estatuan, abortuak egiten dituzten hainbat klinika pribatutan galdera egin diote abortatu duten emakumeei: Delitua izango balitz abortatuko al zenuke? 4tik 3k baietz erantzun dute. Orain eskubidea da eta Osakidetzak eta Osasunbideak ordaintzen dizute. Bihar delitua izango da? Oso gogorra da. Espainiako Estatuan 118.000 emakume inguru gaizkile lirateke. Nafarroan, 2011. urtean, 800 emakumek abortatu zuten, horietatik ia 750ek 14 aste baino lehenago.
Europako beste herrialdeekin alderatuta dagoeneko atzean gabiltzala diozu.
Bi salbuespen daude: Irlanda eta Malta. Gainerakoetan libre abortatzeko epe bat dago. Espainiako Gobernuak aurreproiektua aurrera aterako balu ez luke beteko Europako araudia.
Hiru motatako klinikak daude: 14 astera artekoak, abortua aspirazio bidez egiten dute; 22. astera artekoak, ebakuntza gela behar dute, konplexuagoa da; 22. astetik gorakoak, ebakuntza konplexua da. Gehienek lehenengo epean egiten dute abortua, eta Europan 20 astera arteko baimena ohikoa da.
Epearen eredua behar dugu. Gainera, epea libre den herrialdeetan dago abortu tasa baxuena.
Hemen berriz, berdin da debekatuta egon, delitua izan, bekatua izan, abortuak egin egiten dira.
PPren proposamenak aldaketa ideologikoa dakarrela diozu.
Oraingo legearen izenburuak emakumearen ugalketa eta sexu eskubideak aipatzen ditu eta PPk ezarri nahi duenak kontzebituaren bizitza babestea eta emakume haurdunaren eskubideak aipatzen ditu. Jaio ez dena, nasciturus deitua, subjektu gisa hartzen dute, eta haren eta emakumearen eskubideak borrokan jartzen dituzte. Jaio ez den horrek eskubidea izatearen helburu bakarra emakumeak abortatzeko aukerarik ez izatea da. Sortze beretik subjektua dela eta eskubidea duela diote. Elizaren dogma da hori. Guk diogu pertsona izateko autonomoa eta independentea behar dela izan. Abortua genero bortizkeria dela diote, emakumeak sakon-sakonean ama izan nahi duela, baina ez zaiola uzten abortatzeko aukera badu. Haientzat ezinezkoa da haurdun egonda emakumeak amatasunari uko egitea. Belaunaldi berria ordea, ohartu da: kalera ateratzen dira gazteak eta diote “Nire gorputza nirea da” eta kito.