Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Hedabideei ardura eske, amatasun idealizatua eta topikoa saihestu dezaten
Atalak: Gizartea
Sarri hedabideek mundu mailako kantari eta aktoreen amatasun idilikoak kontatzen dizkigute. Esate baterako, erditu eta segituan lehen bezain lirain segitzen dute. Argazkian Shakira kantaria. Argazkia: soniceclectic.com
Amaren Eguna maiatzaren 4an dela baliatuta, Bilboko Café para Madres hausnarketa eta eztabaida taldeak hedabideoi arduraz jokatzea eskatu digu. Amatasunen errealitate konplexua bistaratu nahi dute, “topikoetatik ihesi eta idealizazioak deseraiki” nahian. Hainbat gomendio eskaini digute hedabideoi, amatasunaz, erditzeaz eta haurdunaldiaz informatu behar dugunerako. Ondoko lerrootan duzue idatzi osoa.
Haurdunaldia, erditzea eta amatasuna hedabideetan lantzeko kode etikoa: Kazetaritza-jardun egokirako gidaliburua
Ondoko proposamena Café para Madres txokoak sortu eta idatzi du. Emakume Ez-perfektuak elkarteak eta Skolastikak 2013. urtetik hausnarketarako eta eztabaidarako Bilbon antolatutako gunea da Café para Madres. Taldeak amatasunak dauzkan alderdi indibidual, ideologiko, kultural eta politikoak elkarbanatzen eta eztabaidatzen ditu.
Zergatik heldu diogu gai honi:
-Amatasunen errealitate konplexua bistaratu nahi dugulako, topikoetatik ihesi, eta idealizazioak deseraiki nahian.
-Amatasun orekatuagoa proposatu nahi dugulako, herritar guztientzakoa.
-Elkar lagundu nahi dugulako, amak izan ala ez, bakoitza nahi duena izan dadin.
-Bestelako amatasun-bizipenetan babesa bilatzeko, gaiaren inguruan dagoen literatura elkarrekin berrikusteko.
-Amatasun mota berriak sortzen saiatzeko, kontziliazio zaila daukaten bi ideien inguruan mugitzen den egoera soziala eramangarriago egiteko: garaiz kanpoko familia eredua gehiegizko kontsumoak irentsitako jendartean.
Taldean hasieratik atera da gai hau behin eta berriz: hedabideek haurdunaldia, erditzea eta amatasuna lantzen dituzten modua, errealitatearekin alderatuz ia kontrakoa eta gehiegi idealizatua. Hedabideek amatasunak arazorik gabeak eta idilikoak balira bezala aurkezten dituzte.
Informazio eza horrekin bukatzeko (bortizkeria, frustrazioa eta erruduntasuna eragin besterik ez du egiten) lan hau abian jartzea erabaki genuen eta hedabideei arduraz jokatzeko dei egiten diegu.
Idatzi honen helburua ondokoa da:
a) Amatasunari daukan garrantzia ematea; haurdunaldia, erditzea eta amatasuna bigarren mailakotzat hartu ohi dira (emakumeen kontuak, etxe barruko kontuak), eta aldiz, betidanik gizakion gai unibertsalena da. Gizon-emakume guztioi dagokigu.
b) Aldaketa bultzatzea haurdunaldia, erditzea eta amatasuna lantzeko informazio moldeetan, zenbait masa komunikabidetan.
c) Nabarmentzea; amatasunak hedabideetan merezi duen tokia aldarrikatzen dugu, pertsonen bizitza pribatuan duen tokia, eta gizartean eta antolaketa politiko eta ekonomikoetan izan beharko lukeena.
d) Hausnarketarako gonbidapena egitea, orain arte ezkutuan egon den eztabaida argitara ekarri.
Hamar konpromiso proposatzen ditugu:
– Ez aipatu etengabe amaren itxura, ez haurdunaldian ezta erditutakoan ere. Ez baloratu haren itxura fisikoa.
– Ez egin alderaketarik erditu ondorengo amaren eta haurdun geratu aurretik emakumeak zuen itxura fisikoaren artean. Inoiz ez zabaldu argazki morbodun edo iraingarririk.
– Sekula ez goretsi erditu den emakumea “bere onera azkar” etorri izana eta ez lotu erditze ondorengo errekuperazioa eta “orain ez da nabari” inoiz haurdun egon denik esaera.
– Ez epaitu ama izango denak “nola daraman” haurdunaldia, erreferentzia bakar gisa itxura hartuta. Haurdunaren janzkera ez hartu ama izango denaren aldartearen adierazgarritzat.
-Haurdunek ez dute “sabela harrotasunez erakusten”, ahal duten bezala moldatzen dira.
-Erditzeak, mundura haurra ekartzeak, aldaketa asko dakartza, bistakoa da, baina gertaera horrek ez ditu “botere magikoak” ematen. “Bizitza aldatzen zaizu” moduko esaerak daude, eta amak gauza bihurtzen dira, badirudi beraiek ez direla aldaketa horien arduradunak, eragile aktiboak.
– Ez aurkeztu amak sentiberatasun berezia balute moduan, jakituriaz inguratuak eta indar ia jainkotiarraz; gainerako hilkorrekin alderatuta bestelako ezagutza balute bezala. Sekula ez deskribatu umeak dituzten emakumeak super heroiak balira bezala (badakite haurrek zer pentsatzen duten, badakite gauzak non dauden, dena konpontzen dakite…).
Gomendio bat gehiago:
Jendartean eztabaida sustatu amek lan munduan, familian… duten egoeraz, jasaten dituzten berariazko arazoez, eskakizun laboralez edo zerbitzu eta laguntza ezaz.
Café para Madres
Bilbo, 2014ko maiatza