Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Zergatik izan du ‘Fifty Shades of Grey’ eleberriak itzelezko arrakasta?
Atalak: Gizartea
Liburutegietako arrakasta izan da trilogia. Argazkia: mondadori.
Josune Muñoz literatura kritikariari liburuzainak deika hasi zitzaizkion: “Aizu, Josune, etorri beharra daukazu. Herritarrak itxaron zerrendan daude liburua irakurtzeko, sekula libururik irakurri ez dutenak ere liburu honen bila etorri dira, irakurri dutenak pozik daude. Etor zaitez liburuak kontatzen duena deseraikitzera, mesedez”.
Muñozek bazuen trilogiaren aditzerarik, eta ez zeukan irakurtzeko asmorik. Ez zekien ordea, hainbesterainoko arrakasta zuenik. Bateko eta besteko deiak jasota, hirurak irakurtzea erabaki zuen. Orduz geroztik Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herritan ibili da liburuaz hizketan. Azken saioa Ondarroako Etxelilan egin du. Hango liburutegian, iaz gehien irakurritako liburua (Cincuenta sombras de Grey gaztelaniaz eta Cinquante nuances de Grey frantsesez) izan da, askogatik.
Ondorengo lerroetan Josune Muñozek emandako hitzaldiaren nondik norakoak jaso ditut:
“Zelan da posible milioika ale saltzea? Batak besteari oparitzea, aholkatzea? Literatura kritikariok liburu orori pasatzen diogun eskaner azterketa ez du gainditzen, ez da kalitate literarioa duen liburua. Bestelako arrazoiengatik harrapatu du jendea (emakumeak). Emakumeen gogoak, goseak, minak, morboak, jakin-minak bilatu ditu liburuak, irakurleen maitasun desioa asebete du nonbait. Bazegoen gosea.
Eleberri sentimentalaren eta erromantikoaren arteko nahasketa da liburua. Zer da eleberri sentimentala? Neska protagonistak ikasgai batzuk ikasi behar ditu eta horiek ongi betetzen baditu bukaera ona izango da, XVIII. mendean bukaera ona ezkontza zen. Alegia, maitasuna gailenduko da. Neskak mutila ondo aukeratzen asmatu behar du, hau da, otsoak buztana badu hura ikusteko gai izan behar du: gaiztoa den, indarkeria erabili zalea den, andrezalea den, mozkortia den… Lagun eta aholku onen eta txarren artean desberdintzen ere asmatu behar du. Neska heldugabeak ikasi beharrekoak ikasten baditu, esandakoa: gizon egokiarekin ezkonduko da. Eleberri sentimental modernoetan neska heldugabearen tokian maitasun harreman berrietarako beldur den dibortziatua agertuko da edo tratu txarrak jaso dituen emakumea.
Eleberri erromantikoan harremanak oso desorekatuak dira eta bukaera ez da zoriontsua izaten. Emakumea da beti galtzaile amaiera horietan: erotu egiten da, haurdun geratzen da nahi ez duela, bere buruaz beste egiten du, pobretu egiten da… Liburu hau berriz, ondokoa esatera dator 2014. urtean: lasai neska, izan harreman desorekatuak, dena ondo bukatuko da, maitasunak irabaziko du. Ez da ezta eleberri sentimental modernoa ere. Urteen poderioz lortutako askatasun sexuala kolpe batean ezabatzen du liburuak: neska protagonista birjina da, ez du alua ukitu ere egiten, noski, ez da masturbatzen.
Sexu harreman eredu bakarra agertzen da neskaren eta mutilaren artean, koitoa. Harremanak noiz, non eta nola izango dituzten gizonak erabakitzen du, emakumeak noiz korritu behar duen ere gizonak esaten du.
Azkenean maitasuna gailentzen da liburuan. Hasieran esan dut irakurleen gosea zein den asmatu duela liburuak: maitasun desioa. Ez dut nik esango barne desio hori izan behar ez dugunik. Kontua da ea kapitalismoak eta patriarkatuak esan behar diguten hori nola ase. Barne desioa asetzeko liburu hau irakurri behar dut? Nik uste dut ezetz, baina hala gertatu da. 18 urteko gazteek liburu hau irakurriko dutela pentsatzeak kezkatu egiten nau”.
Zer egin amildegira ez erortzeko
Eleberri erromantikoa zer den kontatzen ari zela amildegiaren adibidea antzeztu zuen Muñozek. Agian, zuotako askorentzat ezaguna izango da, baina nik lehenengo aldiz entzun-ikusi nuen eta bikaina iruditu zitzaidan. Barrez aritu ginen entzuleok; Muñozen antzezpen bikainak lagundu zigun horretan.
Kontua da neska lirain bat amildegi ertzean dagoela. Eta hasten da: “Lagundu, lagundu, lagundu!”. Zer gertatuko da baldin eta eleberria erromantikoa bada? “Trakatan-trakatan-trakatan…”, badator zalduna eta zaldi gainera igoko du emakume ederra.
Ikuspegi feministatik begiratuta zer gertatuko zaio emakumeari? Esan du: “Lagundu, lagundu, lagundu!”. Muñozek off-eko ahotsa imitatu du: “Neska! Eman urrats bat atzera!”, eta neskak urrats bat atzera eman du. “Neska! Eman beste urrats bat atzera!”, eta atzera egin du. “Neska! Eman beste urrats bat atzera!”, eta neskak agindua bete du. “Neska! Salbatuta zaude!”.