Azken sprinta abortuaren lege erreformaren aurka
Azkar egin nahi ditu gauzak PPren Gobernuak, 2015eko udal eta foru hauteskundeak gertu ikusten baititu. Udako geldialdia baliatu nahi du pauso biziak emateko. Abortatzeko eskubidearen aldeko mugimenduak ez dagoenetik ere indarrak atera beharko ditu Gobernuak lege berririk onar ez dezan. Ezustekorik ez bada gaur Ministroen Kontseiluak lege egitasmoa onartuko du eta uztailean kongresura iritsi daiteke eztabaida. 1985eko legea baino atzerago eramango gintuzkeen legeak PPren teilatupean bertan ditu...
Read MoreKarrikiri elkartea kexu da Iruñeko Udalak eta Sabadellek bere irudia erabili dutelako
Creemos en Pamplona. Unidos por el desarrollo de nuestra sociedad. Izenburu horrekin egin dute iragarkia Iruñeko Udalak eta Sabadell bankuak. Hainbat irudiren artean Karrikiri elkartearena ageri da. Elkartea atsekabetuta dago, bi entitateentzat euskaraz bizi direnak ikusezin direlako egunerokoan, eta gainera, gaztelaniazko iragarkian agertu dutelako elkartea. Karrikiri elkarteak ondoko idatzia bidali du ARGIAko erredakziora: “Gure irudia nahi dute, gu ez gaituzte kontuan...
Read MoreMatz-Erreka kooperatiban batzar orokorrak euskara hutsean
Gogor dabiltza Antzuola aldean. Orain dela urtebete, Elay enpresak euskara plana bertan behera utzi izana ospatu zuen, lantokian euskara normalizatutzat jo zutelako. Oraingoan Matz-Erreka kooperatiba-enpresa datorkigu albiste onekin. Azken hiru urteetan batzar orokorra euskara hutsean egitea lortu dute. 2011, 2012 eta 2013 urteetan euskara hutsean egin zituzten batzar orokorrak. Hizlariak, denak, euskaldunak ziren, eta aldiz, 200 langileetatik 20-25 inguru ez ziren euskara ulertzeko gai. 2009an...
Read MoreZergatik ez dute katalanez etiketatzen Danonek, Nestlék eta Coca-Colak?
Kelloggs’ek, Nestlék, Durexek, Danonek, eta Bayerrek finlandieraz, danieraz, txekieraz, frantsesez (Kanadan) etiketatzen dituzte haien produktuak. Hiztun kopuruari dagokionez, katalan komunitatearen antzekoak edo txikiagoak dira. Alabaina, enpresok ez dute hizkuntza politika bera erabiltzen katalan komunitatearekin. Plataforma per la llenguak 26 orrialdeko 20 anys per l’etiquetatge en català txosten interesgarria argitaratu berri du. Zazpi bat atal ditu Plataforma per la llengua elkarteak...
Read More
Iruzkin berriak