Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Kazetari feministak erredakzioetan “infiltratuta”
Atalak: Gizartea
Mahai-inguruan Maite Asensio, Oihana Llorente, Idurre Eskisabel eta Estitxu Eizagirre.
Euskal hedabideetan, poliki-poliki, kazetaritza feminista bidea egiten ari da. Kazetari feministek urratu dute bidea eta erredakzioak kutsatzen ari da.
Uztailaren 14an eta 15ean UEUk antolatutako Generoaren tratamendua kazetaritzan ikastaroan izan ginen Estitxu Eizagirre lankidea eta biok, eta gozatu ederra hartu genuen. Hainbat kazetariren iritzi eta esperientziak jaso genituen, hizlarienak eta entzuleenak. Estitxuk astia hartzen badu, bere blogera igoko ditu hartutako apunte txukunak. Nik berriz, bi eguneko zurrunbiloak eragindako gogoetak idatziko ditut segidan.
Irudipena daukat azken urteetan euskal hedabideetan kazetaritza genero ikuspegitik lantzeko ahalegina nabarmenagoa dela. Ados nago ikastaroko kideek esan zutenarekin: kazetari feministak genero ikuspegia txertatzeko bidea irekitzen ari dira erredakzioetan; batzuetan gozo, ia oharkabean, bestetan lankide ez-feministen konplizitatea bilatuz, beste batzuetan haserretik eta minetik ere bai. Mugimendu feministan trebatutako emakumeak dira langileok, militantzian bizitzarako ikasitakoa lanbidean praktikan jartzen saiatzen dira.
Kazetari feministak emakumearen ikusgarritasun eza mahai gainean jartzen du aldizkarietan, irratietan; kuotak bai ala ez eztabaida sustatzen du; gai “serioak” (ekonomiaz, politikaz) lantzeaz gain, emakumeak barnebiltzen dituen eremu pribatuari lekua egiten saiatzen da. Mainstreametik kanpora geratzen den horretaz aritzeko ardura hartzen du. Kazetariok genero kontuetan espezializatu dira sarri. Ikastaroko kideek ontzat jo zuten generoan adituak edukitzea, baina ados nago Arantza Santestebanek planteatu zuen arriskuarekin: konfort guneak sor daitezke. Alegia, kazetari feministak emakumeen / eremu pribatuaren burbuilara mugatzeko arriskua dago, beste ezertaz idatzi gabe. Beste arrisku bat: erredakzioko gainerako kideek arnasa lasai hartuko dute: “Badaukagu genero aditua, beraz berak egingo du”.
Eibarko Markeskua jauregian, kazetari batzuek erredakzioko feministaren bakardadea aipatu zuten, hala bizi izan zutelako garai batean edo orain. Ez da nik bizi dudana Argiako erredakzioan. Hasteko, ez naiz kazetari feminista bakarra, inondik ere. Elkarrenganako babesa handia da eta kutsatzeak funtzionatzen du. Arantza Santestebanek aipatzen duen arriskutik ateratzeko bidea horixe dela uste dut, kutsatzea, lankideak konbentzitzea, haiekin elkarbanatzea, kazetaritza klasikoa egiten dugun bitartean eredu patriarkala birsortzen ari garela, eta bai ala bai, betaurreko matxistak erantzi behar direla, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortu nahi badugu. Hasieran esan dut gero eta kazetari feminista gehiago nabari dudala hedabideetan, bada esango nuke beren burua feministatzat jotzen ez dutenen artean ere, kontzientzia feminista gero eta hedatuagoa dagoela komunikabideetan.
Ez dugu lortuko kazetaritza feminista egitea erredakzioan feminista militante nekaezina daukagulako. Ez da nahikoa Emakundeko zuzendaria elkarrizketatzea edo abortuari buruz erreportaje bat egitea. Linea editorealean txertatu beharra dago genero ikuspegia, betiko sailen banaketa klasikoa (ekonomia, politika..) zalantzan jarri behar da, zeharkakotasuna landu behar da. Erredakzioak, enpresak, lehentasunen artean izan behar du.
Oso urrun gaude helmugatik, baina bagoaz. Ikastaroa antolatu dutenei proposamena: datorren urtean berriz antolatu ikastaroa, elkarrengandik gehiago ikas dezagun, eta eragiten jarraitzeko motibazioa berritu dezagun.