Mariak Euskal Herria inoiz bisitatu ez arren euskaraz ederki egiten du
Mariak 22 urte ditu eta greziarra da. Berak grabatutako bideoan dio duela hamar hilabete hasi zela euskara ikasten, euskaldun bat ezagutu eta laster. Harrigarria da internet bidez baino ikasten ez duen gazte honek nola hitz egiten duen euskaraz.
Duela bi urte gaztelaniaz ikasten hasi omen zen, eta orain dela hamar hilabete Grezian euskaldun bat ezagutu zuen. Txundituta geratu omen zen piperrik ulertzen ez zuen hizkuntza entzunda, eta di-da batean ikasten hasi zen. Bere kabuz aritzen da. Irratia entzuten du, youtuben bideoak ikusi, skypez jardun eta bi webgune kuttun ditu: mintzalagun.com eta aprendereuskera.com.
Jose Miguel kolonbiarra aipatzen du bideoan (hark ere bere kabuz ikasi du euskara) eta Mariak dio berak bezain ondo ez duela egiten. Harritzekoa da baina, Mariak duen euskara maila.
Zorionak bioi!!
Hunkigarria
Bada kasu honen sinesgarritasuna zalantzan jartzen duenik: http://zuzeu.eus/2014/09/18/euskara-10-hilabeten-ikasi-duen-greziar-autodidakta/
Zuzeu-n bertan jartzen du mintzalagun.com-eko norbaitek baieztatu duela neska horren kasua.
Hain zuzen, delako webgune horren egileen “kanpaina ezkutua” iradoki dute. Ze fuertea iruzurra izango balitz. Nahiago dut pentsa faltsua ez dela, ze bestela sutan jartzeko modukoa da.
zorionak,Aupa zuek!!!Zer poza!!!