Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Zergatik hiltzen ditu ebolak emakumeak gizonak baino gehiago?
Atalak: Gizartea
Ginean ebolaz hildakoen erdia baino gehiago dira emakumeak. Argazkia 2014ko apirilekoa da. Argazkilaria: European Commission.
Emakumeek zaintzen dituzte gaixoak. Erizain gehienak emakumeak dira eta osasun zentroetako garbitzaileak ere bai. Kutsatzeko arrisku gehien dute. Liberian ebolaz hil direnen %75 emakumeak dira. Diagonal egunkariak egindako erreportajeak dioenez, gaitzak eragindako heriotza genero rolek baldintzatzen dute.
Munduko Osasun Erakundeak baieztatu du ebolaz hildako emakumeak gehiago direla gizonak baino eta desorekak ez daukala zerikusirik arrazoi biologikoekin, rol sozialekin baizik. Ginean eta Sierra Leonan hil direnen %55 eta %60 artean emakumeak dira, eta Liberian hil diren hiru laurdenak ere bai.
Ebola gizakien jariakinen bidez kutsatzen da eta kontuan izan behar da emakumeak direla senide gaixoak zaintzeaz arduratzen direnak. Haiek prestatzen diete janaria, haiek garbitzen dituzte eta haiek garbitzen dute gaixoen arropa. Osasun zentroetako erizain gehienak emakumeak dira, baita garbitzaileak ere. Erditzeak emakumeen ardura dira eta hildakoen gorpuak lurperatzeko prestaketa tradizionalak emakumeek egiten dituzte. Oso argigarria da Martha Anker ikertzaileak 2007an adierazitakoa: “2003an, Kongon izan zen ebola agerraldi batean, ikertzaile batek gizon talde bati galdetu zion ea nola saihesten zuten kutsatzea, eta haiek erantzun zuten gaixoak emakumeek zain zitzaten arduratzen zirela, gizonak kutsatzetik aske geratzeko”.
Lauren Wolfek berriz ondokoa dio: “Izurri baten kaltetu nagusiak emakumeak direnean, gutxi daude prest hori horrela dela onartzeko, zergatik den horrela galdetzeko, eta horren arabera erantzunak bilatzeko”. Indarra jartzen da osasun publikoan, kontroletan eta tratamenduetan, baina beste baterako uzten da genero desberdintasunei heltzea.
Osasun langile ezezagunari kasu egingo diozu ala ama gaixoa besarkatzen jarraituko duzu?
Almudena Mari antropologoaren ustez, ebola gaixotasun krudela da arrazoi askogatik, baina bereziki maite dituzunengandik urruntzera behartzen zaituelako: “Zer egingo zenuke ama ez ukitzeko esango balizute? Lehen aldiz ikusi duzun pertsona horri sinetsiko diozu ala ama besarkatzen jarraituko duzu? Ebolaren arazo handienetakoa horixe da: arau oso zorrotzak ezarri behar dituzu, egunerokoarekin bat ez datozenak eta emozionalki oso zailak”.
Emakumeek zaintzen dituzte ebolaz kutsatutako gaixoak, eta gaixotasunaren inguruko pausoak, erabakiak eta estrategiak gizonek prestatzen dituzte batzarretan.