Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
“Abortu libre eta doakoa: Irabazi dugu”
Atalak: Gizartea
Apirilaren 5ean milaka herritar bildu ziren Iruñean abortatzeko eskubidearen alde. Argazkia: Dani Blanco.
Begoña Zabala González (Abortatzeko eskubidearen aldeko Nafarroako batzarra) abokatuak idatzitako iritzi artikulua jaso dugu ondorengo lerroetan. Aurreproiektua izoztuta, mugimendu feministak irabazi duela dio. Alabaina, garaipen bat baino gehiago izan direla uste du eta haien zerrenda egin du. Bestalde, “Irabazi dugu”ren ondoan “Irabazten ari gara” jarri du Zabalak, emakumeen eskubideen borrokan bidea egiteko baitago.
Abortu libre eta doakoa: Irabazi dugu
Izenburua idazterakoan zalantza ortografikoak izan ditut. Esaldia galdera ikurren artean jarriko al dut, ez ote du eta gobernuak ez-dakit-zer-egin horietako batean aurreproiektua aktibatuko? Ez al litzateke hobe esaldia harridura ikur sendoen artean jartzea, zeren irabazi dugu, “la oxtia”, eta bikaina da hori? Ala baieztapen bat da, besterik gabe, esateko baietz, oraingoan aurrera egin dugula. Bada asko interesatzen zaidan aukera bat, irabazi aditzak orainaldi jarraituan jokatzen duena dela uste dut: irabazten ari gara.
Hurrengo galdera da zer irabazi dugun eta nori ari garen irabazten. Irabazitakoarekin zer egin jakitea ere garrantzitsua da, garaipenak kudeatu gure eskubideen alde hurrengo pausoak ematen jarraitzeko.
Irabazteak esan nahi badu PPk azkenean ez duela aurkeztuko aurreproiektua eta horrela gaudenean gaudela, bada horrela politika aritmetikoa dirudi kontu honek. Denborak esango du. Nik beste modu batez bizi dut. Oraingoz irabazi dugu, gobernuari materialki ezinezkoa baitzaio aurreproiektuarekin segitzea, baita aldaketak eginda ere. Gainera, barne kontraesan asko ditu. Eta are gehiago, beste behin, gai honek beste astakeria batzuk egiteko balioko du, hau bezainbestekoak, hala nola, Katalunia, bakea Euskal Herrian, hauteskunde deialdi berriak…
Nik uste dut galdera sakonagoa dela, korapilatsuagoa eta ñabardura gehiago ditu. Dagoeneko, aurreproiektua atzera bota ala ez, gauza askotan irabazi dugu.
Begoña Zabala González. Argazkia: Axier Lopez.
Kalean irabazi dugu. Milioika emakume eta gizonek, aldaera askotakoek, aurreproiektuaren kontra egin dute. Inoiz ez bezala, aurkakotasuna eta gaitzespena sorrarazi ditu. Ikus dezagun nolakoak:
Mugimendu feministak berak (edo mugimenduek) gorputza hartu du, gizendu egin da, giharrak erakutsi ditu ezetz esateko. Eta mugimendu honek bereizgarri berriak ditu, garrantzitsuak, masiboak, erradikalak… Gazteak etortzea eta aspaldiko borrokalariak itzultzea batze pozgarria izan da.
Mugimenduak sektore garrantzitsuak elkartzen jakin du eta asmatu du. Beti lehen lerrokoa den osasun arloa (emakume guztientzako osasun publikoa eskatzeko aldarrikapenak eginez) funtzio oso garrantzitsua betetzen ari da. Langile horiek izango lirateke (eta seguruenik dagoeneko badira) desobedientzia eta elkartasun sareko protagonistak.
Feminismoaren sektore ofizialista eta liberalenek jendarteko beste sektore batzuekiko lotura interesgarria lortu dute. Erradikala ez izanagatik, kalera atera den jendarte sektorea biltzea lortu dute. Aldarrikapen datu interesgarria.
Ultraeskuindarrekin eta kontserbadoreekin eztabaida eta aurrez aurreko lerro lodienetan irabazi dugu. Eraso eskuindarrak emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen aurka egindako kanpainan, mugimendu feminista gai izan da eztabaidaren ertzak zehazteko. Lehenengo aldiz, nik uste dut, “ferminico”ren (nasciturus nafarra, entzierroan ateratzeko prest) eskubideez eztabaida inozoak alboratu direla eta arreta emakumearengan eta bere eskubideengan jarri da, eta batik bat, bere gorputzaren jabetzarengan.
Irabazi dugu, eztabaidaren erdian askatasuna eta erabakitzeko eskubidea jarri ditugulako: ama izan ala ez; ama izan emakumeek haien kabuz erabakitzen duten baldintzetan; nahi dutenarekin; nahi dutenean; nahi duten kopurua izateko… Mugimenduari emakumeen eskubideekin, emakume guztien eskubideekin, bat egiten lagundu dio: laguntza bidezko ugalketara jotzea erabakitzen duten lesbianak, bakarrik edo bikotearekin; bikotea duten emakumeak zeinak haurra izatea erabakitzen duten; bikoterik ez dutenak eta bakarrik ama izatea erabakitzen dutenak; emakume immigranteak zeinak jendarte honetako batez bestekoa baino haur gehiago ekartzea erabakitzen duten, nahiz eta batzuek uste ez dagoela modan.
Bukatzeko esan nahi dudana da gutxienez bi urtez landu dugun erronka hau ez dela momentuko apustua, PPren gobernuak ezarri nahi duen lege zehatz baten ingurukoa. Hori ere bada. Luzerako borroka da, non feministok gure gorputzekiko burujabetza osagaiak definitu ditugun. Horregatik diot borroka honetan irabazten ari garela.
Begoña Zabala González
(Emakume Internaziolanistak eta Abortatzeko eskubidearen aldeko Nafarroako batzarra)
Erredakzioan itzulia