Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe?
“Bai, noski”, erantzun dute Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Ainhoa Beolak Arrasaten egindako mahai-inguruan. Alabaina, logikoa al da bata izan eta bestea ez izatea, bi mugimenduek oinarrizko eskubideen alde borrokatzen badute, justizia soziala badute helburu? Arrasateko Emakume Txokoak, AEDk (Arrasate Euskaldun Dezagun), Emun, Ekin Emakumeak eta Goienak antolatu zuten Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? mahai-ingurua, urriaren 30ean. Arrasateko euskalgintzako eta mugimendu...
Read MoreMuturreko feministen zortzi biografia bildu ditu Itziar Zigak azken liburuan
Malditas. Una estirpe transfeminista (Txalaparta) liburuan feminismoaren bazterretatik ekarpenak egin dituzten emakume aktibisten bizitzak bildu ditu Itziar Ziga kazetariak. Feminismoaren korronte nagusia edo korronte nagusiak albo batera utzi eta muturretako mugimenduak aztarrikatzea du gustuko Zigak (Errenteria, 1974). Erdiguneko diskurtsoak ahoan ez dituztenak, boterearen erdian ez daudenak, interesgarri egiten zaizkio kazetariari, feminismoaren ikuspegi erradikalena lehenesten du....
Read MoreBergarako Jardun euskara elkartea biziberritzeko gogoeta abian
Mende laurdena da Bergaran Jardun euskara elkartea sortu zela. Beste 25 urtez jarraitzeko gogoz daude, beharra dagoela badakitelako. Gaur egun euskara elkarteak nondik jo behar duen hausnartu nahi dute, norabide egokia aurkitu, garaiak aldatu egin baitira. Hiru saioko gogoeta irekia iragarri dute. Euskara elkarteak 15 langile ditu eta 565 bazkide. Ondoko bi galderak bederen egin dituzte Jardun euskara elkarteko kideek: [Hasierako] Funtzio berberak bete beharko lituzke gaur egun Jardunek?...
Read MoreBizitza erdigunera ekartzeko proposamena
Amaia Pérez Orozco ekonomialariak Subversión feminista de la economía liburuaren bigarren labekada aurkeztu berri du Basaurin. Ondo bizitzeak helburu izan behar duela aldarrikatzen du feminista burgostarrak, eta denon artean adostu beharko dugula zer den ongizate hori. Haren ustez, sistema kapitalista eta heteropatriarkalak ez du horretarako aukerarik ematen, kapitala bizitzari gainjartzen baitzaio. Duela egun batzuk irratian entzun nuen emakumeak obuluak izoztu eta gordetzen ari...
Read MoreLehenengo ekografia euskaraz
Aitor Montes, Aramaioko familiako medikua da eta euskaltzale nekaezina. Azken bi urteetan ezagun egin da hedabideetan, Osakidetza euskalduntzeko hainbat eta hainbat eskaera egin duelako. Azken eskaera ekografiaren txostenarena izan da, eta euskaraz jaso du, Montesen hitzetan lehen aldiz gertatu da halakorik. Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zentroetan ahozko hizkuntza euskara izateak duen garrantziaz jabetuta dago Montes medikua, baina ez du uste idatzizko komunikazioaz ahaztu behar denik....
Read More
Iruzkin berriak