Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Bizitza erdigunera ekartzeko proposamena
Atalak: Gizartea
Amaia Perez Orozco eta Carlos Ascunze, bi liburuak eskuan dituztela. Argazkia: Iñigo Azkona.
Amaia Pérez Orozco ekonomialariak Subversión feminista de la economía liburuaren bigarren labekada aurkeztu berri du Basaurin. Ondo bizitzeak helburu izan behar duela aldarrikatzen du feminista burgostarrak, eta denon artean adostu beharko dugula zer den ongizate hori. Haren ustez, sistema kapitalista eta heteropatriarkalak ez du horretarako aukerarik ematen, kapitala bizitzari gainjartzen baitzaio.
Duela egun batzuk irratian entzun nuen emakumeak obuluak izoztu eta gordetzen ari zirela, urte ugalkorretan lan merkatuan buru-belarri arituko zirelako eta gerorako utziko zutelako ama izatea. Halako batean irratiko gonbidatuetako batek esan zuen hori egin ala ez erabakitzeak emakumearen beraren esku egon beharko lukeela, askatasunez erabaki behar zuela. Askatasuna? Nik ez nuen emakume askerik irudikatu egoera horretan, gizarte kapitalistak gorputza harrapatu dion emakumea ikusi nuen: gaztea zara, sasoian zaude, egizu lan, produzitu ezazu, eraman ezazu etxera soldata, eta ez kexatu emakumea izanda ere lan merkatuan egoteko aukera ematen dizugu eta!
Amaia Pérez Orozcoren liburuaz gogoratu nintzen, bizitza eta kapitala gatazkan daude. Haren hipotesietako bat ondokoa da: Bizitza ahula eta ezegonkorra da eta gizakiaren ezaugarri oinarrizko horri elkarren artean eman behar diogu aterabidea, elkarren menpeko baikara. Ondo bizitzeko baldintzak ezartzeko taldean hartu behar ditugu ardurak, eta hori lortzea ezinezkoa da kapitalismoan.
Amaia Pérez Orozcok Subversión dela economía feminista aurkeztu zuen egunean, REAS Euskadik Bizitzaren iraunkortasuna liburua ekarri zuen jendaurrera. REAS ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea da. Liburuak ederki frogatzen du ekonomia alternatiboetako hainbat proposamen osagarri direla, eta bateko eta besteko mugimenduak elkarri entzunez ari direla ikasten. Liburuaren azpi izenburuak hala dio: Ekonomia solidario, feminista eta ekologikoan oinarrituz eginiko ekarpenak. Yolanda Jubeto, Mertxe Larrañaga, Cristina Carrasco, Yayo Herrero eta besteren hausnarketak irakur daitezke. Pérez Orozcorena ez bezala, euskaraz ere badago liburua. Bi argitalpenak sarean daude.