Antisorgailu hormonalak askatzaileak al dira emakumearentzat?
Pilula asmatu zenean, hainbat emakume taldek emakumea behingoz ugalketaz erabakitzeko posizioan zegoela uste zuen. Bestelako ahotsak ere badira ordea, ez ote diogu gure gorputza ezagutzeari utzi eta industria farmazeutikoaren esku laga gure gorputzaren kudeaketa? Meritxell Guàrdia i Serentill-ek idatzi du artikulu luze eta mamitsua Pikara Magazine webgunean. Espainiako Estatuko osasun sistemak antisorgailu hormonalak lehenesten ditu “harreman egonkorretan”, metodo naturalak eta norberak...
Read MoreSenarrak senarra hiltzea, indarkeria matxista ala etxeko indarkeria?
Gay eta lesbianen elkarteek genero bereko bikoteentzako babes psikologikoa eta juridikoa aldarrikatzen dute, bortizkeria tarteko denean. 2004ko Genero Bortizkeriaren Legetik kanpo geratzen dira halako tratu txar egoerak. Koldo Losada aktore getxoztarra ustez bere senarrak hil duela jakin eta gero, eztabaida zaharra berritu da eta eldiario.es egunkariak gay eta lesbianen elkarteen aldarrikapenak mahai gainean jarri ditu berriz. Elkarte askok 2004ko Genero Bortizkeriaren Legea aldatzea eskatzen...
Read MoreInork arazorik bai euskaraz egiten badut?
Bost hizlarik prestatutako hitzaldia entzuteko prest geunden. Egitarauko xehetasun linguistikoen arabera, denak gaztelaniaz izango zirela ondorioztatu nuen. Goiener enpresako Olatz Azurzak ordea, galdera egin zuen: “Arazorik bai euskaraz egiten badut?”. Dozena bat lagun baino ez ginen izango, baina inork ez zuen besoa altxa euskaraz ez zela moldatuko esateko. Olatz Azurzak euskaraz eta gaztelaniaz egin zuen galdera, eta erantzunik jaso ez zuenez, hitzalditxoa euskara hutsean egin zuen. REAS...
Read MoreBezeroa zigortzeak ez dakarkio onurarik sexu langileari
Espainiako Estatuan, azaroaren bukaeran Hiritarren Segurtasun Legea onartzea aurreikusia dago. Hala gertatzen bada, Estatu osoan sexu langileen bezeroak zigortzen hasiko dira. Hetaira elkarte espainiarrak ohartarazi du neurri horrek sexu langileak ezkutuan aritzera bultzatuko dituela, eta helburua ez dela beteko, alegia, salerosketa saihestea. Dagoeneko Bartzelonan eta Sevillan neurri hori gauzatzen dute, sexu langileen bezeroak zigortzen dituzte, eta Diagonal egunkariak erreportajean jaso...
Read More
Iruzkin berriak