Zuk zer daukazu, xuxenmania depresiboa ala baskefilia militantis?
Kike Amonarrizek esan digu gaixo gaudela, denok gaudela gaixo, izan erdaldun, euskaldun edo ia euskaldun. Eskerrak fundamentuzko sendagilea den tolosarra, kontsultara gerturatu ginen eta guztientzako sendagaiak prest zituen. Asteazkenean, Donostiako Garoa liburu-dendara azaltzeko eskatu zigun Amonarrizek. Gaitza antzematen lagunduko zigula, eta horretarako, Euskal Herriko patologia linguistikoak: zein gahixo gauden hitzaldia eskainiko zigula aurreratu zigun. Hitzaldia, goi mailakoa,...
Read MoreMugimendu feminista ez dago erabakiguneetan
Abenduaren 13an, Ondarroan, Topaketa Feministetan bildutako jendetzak (500 lagunetik gora) irribarrea eragiten zuen han batutakoen artean. Gehienak gazteak zirela azpimarratu zen, feministen arteko aniztasunaz hitz egin zen, mugimendua gogotsu zegoela entzun genuen han eta hemen. Momenturik txarrenak pasa direla gaineratu zuen militante beterano batek. Alabaina, mugimendu feminista ba al dago erabakiguneetan? Egun osoko topaketetan parte hartu zuen militante batek hala esan zuen: “Ez gaude...
Read MoreCarme Junyent: “Katalana aukeratzeak ordaina dakar ospean, onarpenean, sinpatian”
Katalanaren erabilerak behera egin du portzentualki, beraz, katalanez egiteko aukerak murritzagoak dira. Beherakadaren sintoma gehiago? Gazteen arteko hizkuntza ardatza gaztelania da; gero eta lur eremu txikiagoan hitz egiten da katalana; eta hizkuntza markatua da. Vilaweb agerkari digitalak elkarrizketa luze eta mamitsua egin zion Carme Junyent soziolinguistari duela hilabete batzuk. Zati handi bat Argian argitaratu genuen euskaratuta. Erabileraren galeraz eta gazteen hizkuntzarekiko jarreraz...
Read More
Iruzkin berriak