Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Carme Junyent: “Katalana aukeratzeak ordaina dakar ospean, onarpenean, sinpatian”
Atalak: Hizkuntzak
Carme Junyenten ustez, gazteen %15 katalanaren aurkakoak dira, %15 militanteak, eta %70 axolagabeak. Argazkia: Monika del Valle / Argazki Press
Katalanaren erabilerak behera egin du portzentualki, beraz, katalanez egiteko aukerak murritzagoak dira. Beherakadaren sintoma gehiago? Gazteen arteko hizkuntza ardatza gaztelania da; gero eta lur eremu txikiagoan hitz egiten da katalana; eta hizkuntza markatua da.
Vilaweb agerkari digitalak elkarrizketa luze eta mamitsua egin zion Carme Junyent soziolinguistari duela hilabete batzuk. Zati handi bat Argian argitaratu genuen euskaratuta. Erabileraren galeraz eta gazteen hizkuntzarekiko jarreraz esandakoak orain euskaratu ditugu.
Nola ari da katalana atzera egiten?
Doktrinak dio bikote mistoek (bata elebakarra eta bestea elebiduna) katalanez egiten dutela, baina nik uste dut hori duela urte batzuetako kontua dela. Nire iritzia da, eta horrela diot zeren ez daukat daturik, prozesu automatikoa zela uste genuela, baina ez da horrela. Datuek diote katalanaren erabilerak behera egin duela portzentualki. Eta zenbat eta jende gehiago aurkitzen duzun katalanez egiten ez duena, ez dakiena, katalanok gure hizkuntza aktibatzeko aukera gutxiago ditugu. Ez dirudi prozesua ahuldu denik: gure hizkuntza hitz egiteko gero eta aukera gutxiago dauzkagu. Beste kontu bat ere badago, katalanez ez duela hitz egiten edo ondo ez duela hitz egiten iruditzen zaigunean gure hizkuntzan hitz egiteari uztea. Egia da, katalanez hitz egiteko aukerak gero eta urriagoak dira.
Sintoma argia da hori. Besterik badago?
Gazte gehienen artean gaztelania hizkuntza ardatza da. Beste sintoma bat lurraldearekin dago lotuta: duela 200 urte gaur egun baino eremu zabalagoan hitz egiten zen katalana. Beste sintoma bat, eta hau independentziak konpontzen lagun dezakeela uste dut: katalana hizkuntza markatua da. Markatua diodanean esan nahi dut katalana aukeratzeak ordaina dakarrela ospean, onarpenean, sinpatian. Oso larria da: gaztelaniaz egiten baduzu dena da posible, katalanez egiten baduzu berezia zara. Hizkuntzaren aurkako aurreiritziek eragindako egoerak ez bizitzeagatik jende askok ahalegintzeari utz dio.
Baina katalana parlamentuan eta eskolan hitz egiten da, eta beraz, prestigioa duen hizkuntza da?
Katalanak prestigioa du, baina ni hizkuntza markatu eta marka gabeez ari nintzen. Katalana hizkuntza markatua da, aukera egiteak ondorio kaltegarriak ditu. Prestigioa soziolinguistikaren elementu kanonikoa da.
Gazte batek esana: “Eskolan ez dut katalanez hitz egiten, arazorik ez edukitzeko”
Guetto bihurtzen ari al gara?
Ez dakit. Gazteek, gazteak direnez, hizkuntza jarrera alda dezakete. Ez daukat datu berririk, baina orain dela sei-zazpi urte, katalanez hitz egiten zuten gazteek institutuan ez zuten egiten, “katalanufo” deitzen zietelako eta markatu egiten zituztelako. Anoia eskualdean egin dudan egitasmoko datuak dira esku artean ditudan berrienak eta han aurkitu ditut etxean katalanez egiten dutenak eta eskolan ez. Batek hitzez hitz horrela esan zuen: “Ez dut katalanez hitz egiten, arazorik ez edukitzeko”.
GELAk (Grupd’Estudi de LlengüesAmenaçades) egitasmo esperimentala egin zuen aipatu duzun norabide horretan.
Gauza oso erraza egin genuen. Ikasle boluntarioei institutura sartu eta atera arte katalanez baino ez egiteko eskatu genien. Uste genuen gainerako ikasleak hartaratuko zirela. Bi egoera gerta daitezke: batetik, gaitasun eza, eta larria litzateke zeren katalanez ikasten dute eskolan, eta bestetik, borondate txarra, eta hori bai landu behar dela. Jendeak arazoak dituenean psikoanalisira jotzen du, bada galdetu dezagun zergatik daukaten halako borondate txarra, eta landu dezagun diskurtso alternatiboa. Borondate txarra zergatik duten azaleratzen badugu, agian, zerbait ulertuko dugu.
Borondate txarra?
Katalana erasotzeko giro argia dago esparru askotan. Bullyng kasuak daude. Gauzak sinple esanda, %15 aurkakoak dira, %15 militanteak, eta %70 axolagabeak. Aurka daudenekin ezin dugu ezer egin, baina axolagabeak kutsa ditzakete. Beraz, horiekin egin behar dugu lan.Besteekin denbora galtzeak ez du merezi.