Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Mugimendu feminista ez dago erabakiguneetan
Atalak: Gizartea
Bazkaltiarrak goizeko saioetan ateratako ondorioak adi-adi entzuten. Argazkia: Argia
Abenduaren 13an, Ondarroan, Topaketa Feministetan bildutako jendetzak (500 lagunetik gora) irribarrea eragiten zuen han batutakoen artean. Gehienak gazteak zirela azpimarratu zen, feministen arteko aniztasunaz hitz egin zen, mugimendua gogotsu zegoela entzun genuen han eta hemen. Momenturik txarrenak pasa direla gaineratu zuen militante beterano batek. Alabaina, mugimendu feminista ba al dago erabakiguneetan?
Egun osoko topaketetan parte hartu zuen militante batek hala esan zuen: “Ez gaude botereguneetan, baina mugimenduan emozioa eta efusioa badago”. Bi aldeak etengabe atera ziren egunean zehar. Han bildutako militante zaharrenen ustez, mugimendu feministak irabazi du erreferentzialtasunean, kontzientzia feministak gora egin du eta feminismoak sozializatzea lortu du. Eta batek baino gehiagok aipatu zuen lorpen gisa, gaur egungo mugimendua oso anitza dela. Mugimendu feminista indartsu, gogotsu eta potentzialitate handiko marraztu zuten, loraldian.
Topaketetan gehiengoa jende gaztea izatea azpimarratu zuen hainbatek, baina kezka ere nabari zitzaien: “Militante helduak falta dira, haiek jakituria eta esperientzia daukate”. Arratsaldeko mahai-inguruan beste batek gaineratu zuen aliantzarako feminista helduak behar direla eta ezin direla eztabaida berak behin eta berriz errepikatu, ezin dela zirkuluan ibili, aurrera egin behar dela.
Mugimendu feminista indartsu dagoen ala ez hausnartzerakoan ordea, adin kontuez askoz harago joan ziren parte hartzaileak. Argi eta garbien Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusiari entzun nion. Haren ustez, gauza bat da mugimendua kopuruz, gogoz, indartsu egotea, eta beste gauza bat, batzuk gauzak erabakitzen ari diren bitartean mugimendu feminista erabakietan ez egotea. Pare bat adibide argigarri jarri zituen. Osakidetzak 35 orduko lanaldiak hobetsi ditu, lanpostu kopuruak behera egin du eta Osakidetzan emakume langileak asko dira. Hor parterik izan al du mugimendu feministak? Eta Kutxabanki buruz iritzirik eman al du mugimenduak? Etxaidek hala zioen: “Ez gara erabakigarriak: ez digute galdetzen eta ez dugu gure iritzia lantzen”.
Goizeko lantaldeetan mugimendu feministaren aurrerapausoak eta atzerapausoak aztertu ziren, besteak beste. Argazkia: Argia.
Topaketen irekiera ekitaldian, erakunde publikoetan mugimenduaren ahotsa entzutea bai, baina politika publikoetan eragitea ez dela lortu azpimarratu zen. Noiz lortuko du mugimenduak bitartekari izatea? Noiz izango du halako aitortza erakunde publikoen aldetik? Botereguneetatik urrun dago mugimendu feminista. Azkenaldian mugimenduak erakundeekin bitartekaritza lortu duen ale bakarretakoa aipatu zuen norbaitek. ETB2ko Cuadrilla busca cita saioa sexista zela kritikatu ondoren, telebistako batzordeak mugimendu feministako kideak deitu zituen gaiaz hitz egitera. Saioa bertan behera geratu zen.
Egunean zehar bitartekaritzaz, erabakietan parte hartzeaz, erreferentzialtasunaz, hitz egin zen. Arratsaldeko mahai-inguruan giroa bero-bero zegoen. Orduan, lobby feminista sortzeaz eta estatu feminista eraikitzeaz hitz egin zen.
Oharra: Egun osoko saioen laburpenak irakurri nahi izanez gero jo Estitxu Eizagirreren blogera.