Zerikusirik ba al daukate ekonomiak eta emakumeen eskubideek?
Grezian, hauteskundeak irabazi eta gero Syrizak osatu duen Gobernuan emakumerik ez dagoela lau haizetara zabaldu da. Lukas Platerok galdetzen du ea ekonomiaz haragoko gaiez gogoeta egin daitekeen garai hauetan, eta ea ekonomiaz aritzerakoan derrigorrez ikuspegi feminista alboratu behar den. Pikara Magazinen idatzi du hausnarketa Lukas Platerok, Greziako hauteskundeak Syriza alderdiak irabazi eta pare bat egunera. Ondoko izenburua jarri dio artikuluari: Orain ere ez da garaia? Alexis Tsiprasek...
Read MoreFrantziako bazter auzoetan immigranteek darabilten “beste” hizkuntza hori
Frantsesezko hitzen silaba batzuk atzekoz aurrera jarri eta besteek ez ulertzeko moduan hitz egiten dute Parisko auzo pobreetako gazteek. Immigranteen seme-alabak dira, ez dira frantses sentitzen. Frantsesa frantsesen hizkuntza dela diote, haiek “beste” hizkuntza bat hitz egiten dute. El Confidencial egunkarian egindako erreportajeak, besteak beste, Natalie Lefkowitz hizkuntzalariak jasotako zifrak bildu ditu. 1990. urtean 35 eta 48 urte arteko gizonen %72,9k verlan (argot frantsesa)...
Read MoreNancy Fraser: “Emakume pribilegiatu gutxi batzuk toki batetik bestera mugitu dira, hori da egin den guztia”
Nancy Fraser politologo eta feminista estatubatuarra da. Bere ustez, emakume multzo batek baino ez du lortu boterea hartzea. Haiek gizonekin lehiatzen dira, eta gizonen jarrerak imitatzen dituzte. Egiturak bere horretan segitzen du: produkzio ekonomikoa eta erreprodukzio soziala ez dira uztartu. Fraserren ustez, feminismo erradikala geldirik dago orain eta munduko herrialde askotan indarra duen mugimendua feminismo liberala da. Ez da bere gustukoa, haren iritziz, arazoak sortzen ditu. Feminismo...
Read More
Iruzkin berriak