Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Hizkuntza eta Lurraldea II. Jardunaldiak
Atalak: Euskara
Eneko Etxeberria (Azpeitiko alkatea). Eguneroko errealitatea udal batetik.
Azpeitia. 14.500 biztanle. 5.000 biztanletik gorako Euskal Herriko herri euskaldunena da.
Lurralde antolamentudan euskara kontuan hartzen al da? Udalbatzak hartzen dituen erabakietan norbaiti galdetzen zaio hizkuntzaren kontuaz? Ez, inori ez, ezertarako ere ez. Ez diogu Jaurlaritzari esaten herri euskalduna izaten jarraitu nahi dugula, hark ere ez digu esaten zer egin behar dugun euskara mantentzeko.
Hemen bukatu beharko nuke hitzaldia, zeren galderaren erantzuna da ezetz. Baina jarraituko dut.
Urbanismoaren eta hizkuntzaren eskumenak ditu Jaurlaritzak, udalok ez dugu halakorik. Marko normatiboa aldatu beharko genuke eta hizkuntza kontuan hartu udaletan.
Orduan, nola liteke Azpeitiko Udala herri euskaldunena izatea? Lurraldea eta hizkuntza kontuan hartu gabe? Ba al dago lurralde antolamendu bat euskararentzat aproposa dena?
Zergatik da herri euskalduna?
Zorte kontua da? Lurralde antolamenduak ez dauka zerikusirik? Hala balitz, jardunaldi hauek ez lukete zentzurik.
Azpeitia isolatuta dago. Gaizki komunikatuta. Baserritar eremua da. Etorkin kopurua baxua. Horrek eragina du herri euskalduna izateko. Hizkuntza potenteek eredu zentralistak behar dituzte, hiriak behar dituzte. Azpeitiko logikak ez du zentzurik herri antolamendu horietan. Herri txikien logika aldarrikatu behar dugu. Ezin gara izan hirigune handien extraradioa.
Igor Ahedo. Lurralde antolaketa eta komunitatearen garapena.
Partaidetza erabili dezakegu hirigintza eta hizkuntza lotzeko. Bizikidetzarako erabilitako eredua kontatuko dut, ea baliagarria den hizkuntza alorrera ekartzeko.
Partaidetza: ni-tik gu-ra pasatzea esan nahi du. Partaidetzan erabiltzen dugun teknika bat: soziograma. Herri batean gaude, herri horretan dauden eragileak irudikatu panel batean. Haien arteko harreman onak, eta estuak marraztu. Familiako soziograma ere egin dezakegu. Beti egongo da soziograma ideal bat. Partaidetzan erabiltzen ditugu errealitateko soziograma eta soziograma ideala.
Errauskinen ipuinaren adibidea. Hasieran ipuinean amaordea, ahizpaordeak daude. Harreman txarrak dituzte baina interes komunak. Interesa: Errauskin zapalduta edukitzea eta printzea etor dadila. Galdera da: gu zer gara? Errauskin, amaordea…
Errauskin da zapaldua, besteak pribilegiatuak. Errauskin baztertzeko interesa dute denek. Helburua: printzea lortzea. Ipuinari buelta emateko Errauskinek jakin behar du bere arazoa ez dela arazo pribatua publikoa baizik. Mila Errauskin daude. Hori jakinda, Errauskinak elkartuko dira eta ipuinari buelta emango diogu.
Galdera-erantzunak
Iñaki Iurrebaso: Hizkuntza gaitasuna, lehen hizkuntza eta etxeko erabilera aztertuta eman dugu ondorioa.
Ramon Etxezarreta: Estatistikoki euskarak atzera egin duela bai, ukaezina da, baina hortik euskarak atzera egin duela esatea gehitxo iruditzen zait.
Zigor Etxeburua: Jardunaldion helburua? Gertatzen ari zenaren diagnostiko on bat egitea. Kontzientzia eragiteko eta erabakiak hartzen hasteko. Zer egin behar dugun, eta zer ez dugun egin behar batez ere. Egiten dugun guztia ez da debalde, ikusten ari gara euskara zeharo delikatua dela. Irabazitakoak galtzen ari da euskara. Euskararen bizi indarraren galeraz ari gara, ez gara ari euskaldun elebakarrak ez ditugula izango. Klabea da herri horiek zaintzea eta horietan egiten dugunak eragina daukan ala ez aztertzea, kalterik ez egiteko.
Iñaki Iurrebaso: Ikusi beharko da etxean zergatik ari diren erdaraz gune euskaldunetan.
Iñaki Iurrebaso: Ez nuke esango mesedegarria denik konbergentzia. Datuek diote populazio gune handienetan euskara gora ari dela egiten, besterik gabe.
Zigor Etxeburua, gune euskaldun eta erdaldunen konbergentziarako joeraz: Gune euskaldunak sakrifikatu behar ditugu? Badakigu: gune erdaldunetan dago jende gehien. Bi muturren orekaren mesedea ebidentea den ez dakit.
Miren Segurola: Ondorio nagusietako bat: euskaldunok fin segitzen dugu euskaraz gune euskaldunetan, baina hizkuntza politika honek ez digu balio gune hauetarako.
Iñaki Iurrebaso. Udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoa (30 urte). EAEko datuak.
Udalerri euskaldunak, besteekin alderatuta, udalerri txikiak dira.
Hizkuntza gaitasuna: %72 euskalduna, %12 erdalduna, %15 ia euskalduna.
Udalerri euskaldunak ordea, gaur egun ez dira hain euskaldunak, erdararen tokia ez da marjinala. Etxeko hizkuntza: %47,5 euskara nagusiki.
Bilakaera 1981-2011
Oso joera desberdinak izan dira. Zalduondo: duela 30 urte euskaldunak ehuneko bi, gaur egun ehuneko 37. Gamiz Fika: duela 30 urte ehuneko 95 euskalduna, gaur egun %73. Muturreko adibideak dira.
Udalerri denak hartu eta euskara gaitasun joera gorakoa da. Aldiz, udalerri euskaldunetan hizkuntza gaitasunak behera egin du.
Lehen hizkuntza: udalerri guztiak kontuan hartuta, nahiko egonkor mantendu da. Udalerri euskaldunetan: lehen hizkuntza euskara dutenen kopuruak behera egin du.
Etxeko erabilera: antzeko joera. Gainerako udalerrietan nahiko egonkor eta udalerri euskaldunetan aldiz, joera bestelakoa. Beheranzko joera.
Beraz: euskarak atzera egin du udalerri euskaldunetan azken bi hamarkadatan.
Udalerri euskaldunenen artean, euskaldunenetan egin du atzera euskarak (gaitasuna, etxeko erabilera, lehen hizkuntza)
Erdaldunetan euskara indarra hartzen ari da eta aldiz, udalerri euskaldunetan euskara indarra galtzen ari da. Badirudi muturrak desagertzen ari direla eta nolabaiteko konbergentzia datorrela.
Azken hamarkadan gehiago galdu da aurreko hamarkadetan baino. Pentsatzekoa da galera horiek ez dutela abiada bera izango hemendik aurrera.
Euskaldundutako guneak populatuagoak dira erdaldundutakoak baino.
Orain arteko ustea: bereziki gune erdaldunetan indarra egitea. Orain, gune euskaldunetan gehiago eragin behar dela garbi dago.
Imanol Esnaola (Gaindegia), azterketa sozioekonomikoa
Etxebizitzak: %49,4 hazi da. Herri txikietan are gehiago hazi da etxebizitza kopurua.
Herrian lan zenbatek: orain hamar urte baino ehuneko hamar gutxiago. Udalean bertan ehuneko 33k. Mugikortasuna gehitu da noski.
13 udalerrik biztanleria galdu dute.
Adin taldeak: 20-29 arteko emakumeen bilakaera: lurgune euskaldunean hazkundearen proportzioa motelagoa.
Immigrazioa, udalerritik kanpo sortutakoak: biztanleen ehuneko 51. batez ere udalerri txikienetan gertatu da.
Ingurua zenbatean erdaldundu den. Hizkuntza gaitasun handiena dagoen udalerrietan dago galerarik handiena.
Zahartzen ari da lurgune euskalduna. 65etik gorakoak gazteen taldea baino mardulagoa da
Belaunaldien arteko desoreka dago
Gazteen irautea: eutsi egiten diote udalerrian bertan, baina zeinen ahula den iraute hori beste udalerriekin alderatuta.
Formazioa: baxuagoa da.
Errenta maila baxuagoa da.
Jarduera: industria eta nekazaritza.
Zer dator? Enplegua galtzeko arriskua.
Udalerriok ezinean dabiltza. Zorpetuen dauden udalerriak dira hauek.
Miren Segurola (Uema):
Udalerri euskaldunak euskararen arnasguneak dira, arnasgune geografikoak, eta horiei buruz arituko gara.
Euskararen ezagutzaren mapa: udalerri euskaldunetan biztanleen ehuneko 12 bizi da.
Uemako udalerri handiena Zarautz da.
Zergatik garrantzitsua? Etorkizuneko Euskal Herri euskalduna irudikatzeko balio digu.
Aukera: azken 30 urtetan lortu da gaztelaniak lortutako eremuak berreskuratzea.
Arrisku bat: txikiak dira, jendez husteko arriskua. Horregatik garapen sozioekonomikoa garatzea oso garrantzitsua da.
Susmoa: aldaketa gertatzen ari ote den. Bi azterketa egin ditugu: sozioekonomikoa eta azken 30 urteotako bilakaera soziolinguistikoa.