Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Afrikan feminismoa: sustrai gutxikoa eta akademikoa
Atalak: Gizartea
Afrikako pentsaera feministari egiten zaion kritiketako bat da amatasuna sakralizatzen duela. Argazkia: commons.wikimedia.org.
Afrikan pentsaera feministaren lanketa unibertsitateko intelektualen eskuetan dago. Feministak urri dira herrietan, aldiz emakume taldeak asko.
Martxoaren 3an, Zarauzko Udalaren jabetze eskolan izan zen Jeanne Rolande senegaldar-donostiarra, Garaipen taldeko kidea. Munduko emakumeak lelopean, hiru egunetan egingo diren ikastaroen lehenengo atala eskaini zigun berak, eta Magrebetik beherako emakume afrikarrez eta mugimendu feministaz hitz egin zigun.
Nolakoak dira emakume afrikarrak?
Ikastaroa hasi eta lehenengo galdera horixe. Hogeitaka lagunen erantzunak honakoak: langileak, indartsuak, menpekoak, ederrak, borrokalariak, lurrari lotuak, zaintzari lotuak, larre motzean bizi direnak. Denek aitortua: ezezagutza handia. Rolandek ez zuen ezaugarri horietako inor ukatu, baina bai adierazi errealitatearen zati bat baino ez direla. Adibidez, emakume afrikar askolurrari lotuak bizi diren bezala, beste asko hirietan bizi dira eta unibertsitateetan emakume mordoa dago.
Feminismo beltzak AEBetan hasi ziren
Errepaso motz eta azkarra egin zuen Rolandek. Nola AEBetan, afrikarren ondorengoek bi ildo jarraitzen zituzten: eskubide zibilak eta feminismoa. Lehenengo aldarrikapena sexista zen, eta bigarrenean ez zuten lekurik, arrazista baitzen, emakume zuri eta klase ertainekoena. Emakume beltzek bi aldarrikapenak egiten zituzten bere, baina batak zein besteak baztertuak sentitzen ziren.
Beraz, sexismoaren elementuari beste hiru gehiago gehitu zizkieten: arraza (erdigunean jarria), klasea eta orientazio sexuala. Ondoren etorri ziren osagai berriak: inperialismoa, kolonizazioa eta migrazioa. Diskurtsoak mendebaldetik zetozen, askotan zapaltzailea akademiatik lezioak ematen ari zen emakume beltzari.
Feminismoa Afrikan
Ez dago sustraitua, oso berria da eta Rolanderen ustez, akademiako lau intelektualen kontua da oraingoz. Afrikan feminista zarela esateak bi erreakzio dakartza: bata, “badator betiko erradikala!(Euskal Herrian ere gerta dakizuke)”, eta biga, “orain ere zuriei kopiatzen!”.
Ondokoak dira Afrikako feminismoaren ezaugarriak:
-Mendebaldetik jasotzen duten pentsaera gogor kritikatzen dute.
-Jabekuntzarako, sustrai kulturalak aldarrikatzen dituzte. Kontuz! –dio Rolandek–, tradizio kulturaletik datorren guztia ez da sexismoaren aurkakoa.
-Heterosexuala.
-Amatasuna botere emaile da.
-Eremu pribatua eta publikoa nahasian daude.
-Emakume pobre, menpeko eta analfabetoaren irudia aldatzen saiatzen da.
-Gai arantzatsua darabil eskuetan: Nor da etsaia? Etxeko gizona ala kolonizatzailea?
Zein kritika egiten zaizkio Afrikako ikerketa feministei?
-Amatasuna sakralizatzen du.
-Mendebaldetik jasotako jakinduria eta esperientzia ez ditu aintzat hartzen.
Martxoaren 10ean, Lila Mayak Magrebi buruz hitz egingo digu.