Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Osakidetzari eskaera (I): Lehentasunezko hizkuntza euskara
Atalak: Euskara
Odol analisiak, historia klinikoa, medikua bera… gaztelaniaz. “Bihar kexa jarriko dut!” esan eta gero ezer egiten ez duen horietakoa al zara? Formula erraza prestatu dugu Elebidera hainbat eskaera bideratzeko. Zoritxarrez modu askotako kexak eta eskaerak egin diezazkiokegu Osakidetzari, hizkuntza eskubideak errespetatzen ez dituelako. Ondoren, lehentasunezko hizkuntza erregistroan euskara jartzeko eskatzeko eman beharreko hiru pauso errazak azaltzen dizkizugu:
1 . Sartu Elebiden. “Intzidentzia mota”-n aukeratu “Eskaera”. Bete gainerako datu pertsonalak.
2 . “Hurrengoa” zanpatu eta “Intzidentziaren datuak” eremuan ITSATSI ondoko testua:
Osakidetzan harremanetarako lehentasunezko hizkuntza euskara izatea nahi dut, baina niri galdetu gabe gaztelera ezarri didate (horrela dago erregistraturik), eta hortaz kexa plazaratzen dut. Nire borondatearen aurka, nire hizkuntza eskubideak urratuz, gaztelera inposatu didate. Honek, nire hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, ez du legea errespetatzen. Euskararen Legeak zera dio: “Herri-aginteek Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza dela eta inor diskriminatua izan ez dadin zainduko dute eta neurri egokiak hartuko dituzte”. Argi dago ez direla neurri egokiak hartu eta ni diskriminatu naute, bigarren mailako hiritarra bilakatuz. Legearen 5. artikuluaren 2. puntuan administrazioaren edozein erakunderekin harremanak, ahoz eta idatziz, euskaraz izateko eskubidea aitortzen zaigu, baina kasu honetan ez da legea bete. 67/2003 Dekretua ere ez da errespetatzen, ezta Osakidetzako II. Euskara Plana ere.
II. Euskara Planak, 2.3. puntuan zera dio: “a) Bigarren plangintzaldian Lehen Mailako Arretako zerbitzu-erakunde guztiek erabiltzaileei galdetuko diete ea beraien datu pertsonalei lehentasunezko hizkuntza eranstea nahi duten.” Niri ez didate galdetu. Aurrerago, c puntuan horrela dio: “Era berean, Lehen Mailako Arretako erakundeek egoki iritzitako neurriak hartuko dituzte, gainerako erabiltzaileen lehentasunezko hizkuntza ere arian-arian jasotzen has dadin, eurek hala nahi badute.” Berriro ere, ez didate aukerarik eman, eta nire lehentasunezko hizkuntza gaztelera ezarri dute, nire borondatearen aurka.
EAEko legeaz haratago, eta Europa mailakoa izanik goi-mailakoa, aipatzekoa da European Charter for Regional or Minority Languages (Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna) delakoa, Europar Kontseiluak 1992an onartutako hitzarmena. Espainiak 2001eko apirilean sinatu zuen, eta loteslea da. Alegia, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak bete behar dute. Testuak argi eta garbi adierazten du norberaren hizkuntza hitz egitea, oinarrizko eskubide ukaezina dela.
Bestalde, Osakidetzaren helburu estrategikoen artean gizartearekiko konpromisoa eta gardentasuna gauzatzea aipatzen dira, baina argi dago hemen horrelakorik ez dagoela. Pertsonak helburu, pazientea ardatz dela diote, baina nire iritzia eta gogobetetasuna ez dute kontuan hartu. Gaztelera lehentasunezko hizkuntza bezala inposatzeak Osakidetzako lerro estrategikoak ukatzen ditu.
Osasun arretak gainera baditu bere ezaugarri bereziak, gainerako administrazioetatik bereizten dituena: eskaintza aktiboa. Pazienteak eskatu ezean ezin zaio tratamendurik ukatu. Kasu honetan gauza bera gertatzen da: euskara lehenesteko aukera eskaini behar digute nahitaez, eta ez eskatzera behartu. Hau ez da etikoa, eta osasun arretaren unibertsaltasun eta ekitate printzipioak errotik zapuzten ditu.
Hizkuntza osasun zerbitzuen erabiltzaileon izaerarekin, osotasunarekin, duintasunarekin eta eskubideekin lotuta dago. Hizkuntza eta zerbitzuaren kalitatea banaezinak dira, eta nire osasun arreta euskaraz jasotzea eskatzen dut, bere osotasunean, ahoz eta idatziz, maila guztietan. Hortaz, nire lehentasunezko hizkuntza euskara da, eta lehentasun honen erregistroa eskatzen dut.
3 . “Amaitu”ri eman eta kito.