Hiru pauso Osakidetzari historia klinikoa eta odol analisiak euskaraz eskatzeko
Odol analisiak, historia klinikoa, medikua bera… gaztelaniaz. “Bihar kexa jarriko dut!” esan eta gero ezer egiten ez duen horietakoa al zara? Formula erraza prestatu dugu Elebidera hainbat eskaera bideratzeko. Zoritxarrez modu askotako kexak eta eskaerak egin diezazkiokegu Osakidetzari, hizkuntza eskubideak errespetatzen ez dituelako. Azkar eta erraz egin ahal izateko bost aukeratu ditugu eta nola egin azalduko dugu.
Osakidetzari bost eskaera hauek egingo dizkiogu:
1- Lehentasunezko hizkuntza erregistroan gurea euskara izatea.
2- Odol analisiak euskaraz izatea.
3- Ekografiak euskaraz izatea.
4- Erresonantziak euskaraz izatea.
5- Historia klinikoa euskaraz izatea.
(Gai bakoitzeko eskaera-testuen prestaketa Berdin elkarte sortu berriko Aitor Montes medikuari zor diogu)
Ekainaren 9ko posdata: Berria egunkariak Osakidetzak zerbitzuak euskalduntzeko duen egitasmoen berri eman du. Laburbilduta ondoko asmoak agertu ditu Osakidetzak:
–Odol eta gernu analisiak: Urte amaierarako ele bitan.
–Lehentasunezko hizkuntza erregistroan: Txartel berria dutenei edo aldatu dutenei galdetzen hasi dira Osakidetzarekin harremana euskaraz ala gaztelaniaz nahi duten. Gainerakoentzat ere jarriko omen dute, baina ez dute eperik zehaztu.
–Historia klinikoa: Izan liteke gaztelaniaz mantentzea eta euskaraz laburpena ipintzea. Dena dela, ez dute ele bitarako pausoa emateko eperik zehaztu.
Poztuko gara agindutakoak betetzen badira. Hala ere, zoritxarrez, presioa egiten jarraitu beharko dugu Osakidetza euskaldundu arte.
eginak! horrelakoak behar ditugu, bestela amaraun administratiboan itoko!! elebide ez dabil oso ondo, asko erabiltzen ari garen seinale???
eskerrik asko
Beste pauso bat gure hizkuntzaren alde.
Soilik jakinminez… Eta ekimena zergatik mugatzen da elebidera? Euskalgintzak aurretik martxan jarritako Behatokia hortxe dugu horrelako ekimenetarako…
Kaixo Eneko
Ahalik eta formula errazena prestatzea zen nire asmoa, ni bezalako nagientzat. Herriko osasun zentrora edo eskualdeko zentroetako zuzendaritzetara bidaltzeko aukera ere aztertu nuen, baina azkenean bakarra jartzea erabaki nuen. Eraginkorrena ate guztiak jotzea, dudarik gabe.