Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Osakidetzari eskaera (II): Odol analisiak euskaraz
Atalak: Euskara
Odol analisiak, historia klinikoa, medikua bera… gaztelaniaz. “Bihar kexa jarriko dut!” esan eta gero ezer egiten ez duen horietakoa al zara? Formula erraza prestatu dugu Elebidera hainbat eskaera bideratzeko. Zoritxarrez modu askotako kexak eta eskaerak egin diezazkiokegu Osakidetzari, hizkuntza eskubideak errespetatzen ez dituelako. Ondoren, odol analisiak euskaraz eskatzeko eman beharreko lau pauso errazak azaltzen dizkizugu:
1 . Sartu Elebiden. “Intzidentzia mota”n aukeratu “Eskaera”. Bete gainerako datuak.
2 . “Hurrengoa” zanpatu eta “Intzidentziaren datuak” eremuan ITSATSI ondoko testua:
Medikuarenera odol analisien emaitzak jasotzera joaten naizen bakoitzean emaitzak gaztelera hutsean datoz, legea urratuz. Nire kexa adierazi nahi dut hortaz. 67/2003 Dekretuak 11. artikuluan, 3. puntuan hain zuzen, hau zehazten du: “Elebidunak izango dira dokumentu estandarizatuak eta orokortasunez zabaldu edo administratuen talde bati zuzentzen zaizkionak.” Aurrerago, hauxe dio: “Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak idatzizko harreman elebidunak izango ditu herritarrekin, salbu eta herritarrek prozedura indibidualizatuetan hizkuntza ofizialetik bakar bat aukeratzen dutenean.” Argi dago legea ez dela betetzen, eta erabiltzaileen proba osagarrien txostenak gaztelera hutsean daude. Pazientearekiko komunikazioa eta enpatia jarduera sanitarioaren arrakastarako giltzarria da, eta hortaz, euskarazko osasun arreta eskaintzea ezinbestekoa da zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.
Osakidetzan nire odol analisien emaitzak gazteleraz daude eta ez euskaraz edo ele bitan, eta ez nago konforme; lotsagarria iruditzen zait. Nire hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, legea ez da betetzen. Espainiako eta EAEko legeaz haratago, eta Europa mailakoa izanik goi-mailakoa, aipatzekoa da European Charter for Regional or Minority Languages (Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna) delakoa, Europar Kontseiluak 1992an onartutako hitzarmena. Espainiak 2001eko apirilean sinatu zuen, eta loteslea da. Alegia, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak bete behar dute. Testuak argi eta garbi adierazten du norberaren hizkuntza hitz egitea, oinarrizko eskubide ukaezina dela. Administrazioarekiko idatzizko harremanak ere kontuan hartzen ditu.
Hau guztia kontuan hartuta, alde batetik erabiltzaileen eta osasun langileon hizkuntza eskubideak bermatzeko, eta bestetik zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, aurrerantzean eskatutako odoleko eta gernuko analisien emaitzak euskaraz jasotzea eskatzen dut.
3 . Artxibo bat eransteko aukera ematen dizun tokian, gaur egun jasotzen duzun odol analisien emaitzen eskaneatutako orri bat lotu dezakezu.
4 . “Amaitu”ri eman eta kito.