Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Hollywoodek gizonak, zuriak eta heterosexualak nahi ditu protagonista
Atalak: Gizartea, Zinema
Gizonak dira nagusi, emakumeak gutxi, eta agertzen direnak gazteak eta sexyak dira. Argazkia: Alien Artifact (filcker).
Fikziozko filmetan hitz egiten dutenen %69,8 gizonak dira; %73,1 zuriak eta %99,6 heterosexualak.
Ikerketa Kaliforniako (AEB) Annenberg Unibertsitateak egin du, eta ikerketaren gaineko artikulua Diagonal aldizkari espainiarrak. Zoritxarrez, azken 50 urtetako datuak begiratuz gero, ikerketa honetan ez dago inolako berritasunik.
Fikziozko filmetan hitz egiten duten aktoreak aztertu dituzte, beti ere 2007tik 2014ra, urtean urtean zine aretoetan ikusienak izan diren 100 filmak kontuan hartuta. Aktoreen generoa, arraza eta sexu orientazioa aztertu dituzte. Hona datu batzuk:
Generoa
%28,1: 2014ko 100 pelikuletan hitz egiten duten aktoreen artean %28,1 dira emakumeak.
%11: 2007tik 2014ra 700 filmetan gizonen adina elkarrizketa dituzten emakume aktoreak %11 dira.
21: 2014ko 100 filmerik ikusienetatik 21etan da emakumea protagonista edo protagonistaren albokoa.
%19,9: 2014ko filmetan, hitz egiten duten emakumeen %19,9 dira 40 eta 64 urte bitartekoak.
%27,9: emakumeen %27,9k dauka janzkera sexya, eta gizonen %8k (2014ko filmak).
%26,4: emakumeen %26,4k gorputz atalen bat biluzik agertzen du, eta gizonen %9,1ek.
Arraza
%4,9: 2014an 100 film ikusienetan ageri diren aktoreen %4,9 dira latinoak. Aldiz, Amerikako Estatu Batuetako populazioaren %18 dira. Gainera, 2014an, latinoek zine aretoetako sarreren %23 erosi zituzten.
Pantailan ageri direnen artean, zuriak dira %73,1, beltzak %12,5, asiarrak %5,3 eta %2,9 Ekialde Hurbilekoak.
Sexu orientazioa
0: 2014ko 100 filmetan ez da transgenerorik ageri. 10 dira gayak, 5 bisexualak, eta 4 lesbianak.
Zuzendari, gidoilari eta ekoizle emakumeak harri azpian
%1,9: 2014ko zuzendarien artean %1,9 izan dira emakumeak, gidoilarien artean %11,2 eta ekoizleen artean %18,9. 2007tik 2014ra 779 zuzendari izan dira eta horietatik emakumeak 28.
Ezin esan errealitatea islatzen saiatzen direnik Hollywooden. Amerikako Estatu Batuetan, mundu zabalean bezala, populazioaren erdia emakumeek osatzen dute. Kopuruak alde batera utzita ere, ikerketak jaso duenez, emakume helduak ia agertu ere ez dira egiten filmetan eta betiko roletan ageri dira, alegia, sexualizatuak, zaintzaile lanak egiten eta harreman erromantikoetako protagonista. Arrazari dagokionez, pelikuletako pertsonaien %5 baino gutxiago dira latinoak eta AEBetan %18 dira.