Mundua diferente ikusten dugunez… mapamundiak arrosak eta urdinak dira
Hain gara desberdinak gizonak eta emakumeak, hain desberdin pentsatu eta sentitzen dugu. Bada, tori mundu urdina eta tori mundu arrosa. Txiste bat dirudi baina neskentzako eta mutilentzako (beretzakoa zein ez den behintzat argi utzi diote) mapamundiak saltzen dituzte. Binarismoaren eta sexualizazioaren diskurtsoa mapa batean gauzatua. Ingurukoek, eta bereziki orain haur txikiak dituzten batzuek, diote garai hobeak izan ditugula, gaur egungo markajea gero eta nabarmenagoa dela, batez ere...
Read MoreHiru emakume elkarrekin “ezkondu” dira Brasilen
Notariotzara joan eta haien harremana erregistratu dute. Haurra izateko asmotan dira. Familia tradizionalaren eredua hankaz gora jarri dute. Ez da ordea, Brasilen halakorik gertatzen den lehenengo aldia. 2012an bi emakume eta gizonezko bat “ezkondu” ziren notariotzan. Notariotzan erregistratuta, familiatzat hartzen da hirukotea, ondasunen banaketa egin dute eta hiruretako batek beste biek izan ditzaketen osasun egoera berezietan erabakiak har ditzake. Bakoitzak bere testamentua egin...
Read MoreMaria Llopis: “Queer mugimenduan, feminismoan, non geratzen da amatasuna?”
Maternidades subversivas liburua argitaratu berri du María Llopis feminista eta artista valentziarrak. Amatasuna bizitzeko eta ulertzeko modu desberdinak dituzten hainbat pertsona elkarrizketatu du. Gizarte mugimenduarentzat amatasunak funtsezkoa izan beharko lukeela aldarrikatzen du. Liburua Txalaparta argitaletxeak argitaratu du, gaztelaniaz. La Directa agerkariko Marta Molasek egindako elkarrizketaren hainbat pasarte itzuli ditugu. Derrigor galdetu behar dizut: Liburu hau zure seme Roc izan...
Read MoreArgazkikoa ni al naiz?
Lehenengo aldia da Espainiar Estatuko aktore emakume batek argazkietako ukituak zorrotz salatzen dituela. Inma Cuestak adierazkortasunik gabeko panpina argitaratu dutela salatu du. Pelikula promozionatu behar eta argazkiak atera dizkie aktoreei. Horietako bi, Inma Cuesta eta Eduardo Noriega, El Periódico egunkariaren asteburuetako aldizkarian azala izan dira. Cuestari ez dio batere graziarik egin argitaratu duten argazkiak (Noriega ez dut aditu ezer esaten bere argazkiaz. Gizonen argazkiak ez...
Read MoreV. Emakumeen Mundu Martxa ere beharko da
Ezin okerrago agurtu dute karabana feminista Euskal Herrian. Almudena Matarranz bilbotarra hilda agertu da eta bikotekideari egotzi diote hilketa. Emakumeen Mundu Martxaren aldarrikapen oinarrizkoetako bat da indarkeria sexistaren aurka egitea. Almudena Matarranz bikotekidearen eta haren amaren etxean aurkitu dute hilda Erandion. Indarkeria zantzuak zituen eta bikotekidea ihes egina zen urriaren 3az geroztik. Atxilotu dute eta hilketa leporatu diote. Matarranzek 39 urte zituen eta Bilbon bizi...
Read MoreEspainiako Estatuak gaztelaniaren alde nola egiten duen, xehe-xehe azalduta
Balances lingüístiques lanak katalana eta gaztelania alderatu ditu. Galdera honi erantzuten saiatu da: Espainiako Estatuak lege aldetik eta hizkuntza praktiken bidez zein hizkuntzaren alde egiten du? 106 orrialde ditu Plataforma per la llenguak egindako ikerketa xeheak. Estatuaren jardunaren zortzi alor banatu ditu: Estatuaren oinarri linguistikoak; Estatuaren irudia eta herritarrekin duen harremana; enpresa publikoak; Europar Batasuna eta nazioartean egiten duen zabalkundea; hezkuntza;...
Read More
Iruzkin berriak