Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Maria Llopis: “Queer mugimenduan, feminismoan, non geratzen da amatasuna?”
Atalak: Gizartea
“Amatasunak gozamen gorena izan beharko luke, baina gauzak dauden moduan egonda, amesgaizto madarikatua da”. Argazkia: La Directa /Ariana Nalda.
Maternidades subversivas liburua argitaratu berri du María Llopis feminista eta artista valentziarrak. Amatasuna bizitzeko eta ulertzeko modu desberdinak dituzten hainbat pertsona elkarrizketatu du. Gizarte mugimenduarentzat amatasunak funtsezkoa izan beharko lukeela aldarrikatzen du.
Liburua Txalaparta argitaletxeak argitaratu du, gaztelaniaz. La Directa agerkariko Marta Molasek egindako elkarrizketaren hainbat pasarte itzuli ditugu.
Derrigor galdetu behar dizut: Liburu hau zure seme Roc izan duzulako idatzi al duzu?
Ez [argi eta garbi esana]. Nire blogean atal bat zen. Pornografia feministaz, sexualitate femeninoaz, queeraz hainbeste hitz egin eta gero… Batetik, amatasuna garai sexual moduan ikusten nuen: gure umetokiak bete-betean aztertzen ari gara, gure aluen indar guztiarekin, eta giza sexualitatearen zati oinarrizko bat ahazten ari gara. Bestetik, queer mugimenduan modu alternatiboan bizitzeko era askotaz hitz egiten da, baina non geratzen da amatasuna? Eta feminismoan? Maiz amatasunari uko egiten zaio giro horietan, hobe-ama-ez-izatea, amatasuna deabrutzat hartzen da.
Bestelako zein giro iraultzaile ezagutu duzu? [Liburuko elkarrizketatuen eta haiek amatasunaz landutako gaien inguruan ari dira hitz egiten galdetzailea eta liburuaren egilea. Llopisek adibide bat jarri du].
Egia esan, giro horiek denak oso arruntak dira. Adibidez, erditze orgasmikoak uste duguna baino askoz gehiago dira. Baina sarri emakumeek haien ditxosozko senarrekin ere ez dute horretaz hitz egiten. Aurkitu ditudan emakume heldu askok ez zuten gaiaz hitz egin nahi, inori ez baitiote ezer kontatu. Arraroa dirudi, baina ikertzen hasten zarenean konturatzen zara arraroa baino ezkutatua izan dela. Bizi dutenek beraiek uko egiten diote, lotsagatik isilik daude.
Liburua irakurtzerakoan iruditu zait ikuspegi positiboa eman nahi duzula.
Amatasunak, sexuak bezala, gauza guztiak bezala, beti positiboa izan beharko luke. Zergatik erditzerakoan ez dugu denok orgasmoa izaten, Sarri Wilde nire lehen elkarrizketatuak bezala? Bada ez dakit! Baina amatasunak horixe izan beharko lukeela sinetsi nahi dut: gozamen hutsa. Nik estasia bizi izan dut amatasunarekin, baina zer gertatzen da bi garbigailu aldi jarri behar badituzu, laguntzarik ez badaukazu, katarroa badaukazu, zure umeak sukarra badu eta ez badu zure ondotik aldendu nahi? Amatasunak gozamen gorena izan beharko luke, baina gauzak dauden moduan egonda, amesgaizto madarikatua da.
Queer haziera jar dezakegu mahai gainean? Gure haurrentzat izen neutroak bilatzen hasi behar al genuke?
Gogoeta hori egin nuen, izen neutroa jarri haurrari eta gero berak aukera dezala generoa. Lagun bati galdetu nion, bera transa da eta Indiakoa. Eta honela esan zidan: “Ez nahastu bazterrak. Genero aldaketa egin nahi badu zuk babestu, hori da garrantzitsuena”. Asko gustatu zitzaidan. Batzuetan pentsatzen dut: eta Roc-ek ez badu Roc izan nahi? Ba alda dezala! Konponduko dugu… Eta bi generoen artean egon nahi badu? Edo neska izan nahi badu eta Roc izena eduki? Liburuan, Madisonek (Me alaba du) queer hazkuntzaz sakon dihardu. Amak izenordain neutroa erabiltzen du umea izendatzeko eta haurrak batzuetan berari Me deitzea nahi du, beste batzuetan “she” (femeninoa) eta beste batzuetan “he” (maskulinoa). Madisonek generoa performatibitatea dela erakutsi nahi dio umeari, jolasa dela. Eta umeak jolastu egiten du. Baina zaila da, ez da mutikoari gona janztea bezain erraza!
Zure semeak gaur gona dauka jantzita, ezta?
Bai! Roc gona jantzita, zergatik ez? Soinekoak, gonak edo galtzak janzten ditu. Nik ez daukat arropa neutroa ipintzeko gogorik. Dena dela, ez dut uste formula bat dagoenik: zu aita moduan non kokatzen zara? Eta ama moduan? Umea non kokatzen da? Arriskutsua izan daiteke queer moduan hezteko zerrendak egitea. Familia, ume, konstelazio familiar adina formula daude. Batzuentzat garrantzitsua da izena edo janzkera, baina beste batzuentzat ez.
Zertan bilakatuko gara liburu hau irakurrita?
Feminismoan, pornografian, post pornoan, eta orokorrean gizarte mugimenduetan, nire frustrazio handiena zen amatasunaz hitz egiten hasten zinenean aita biologikoez, harrera familiez eta hazkuntzaz ari zirela. Nire ustez, gizarte osoari dagokio amatasunak. Guía para una Sociedad Matriarcal y ecofeministan Ryan eta Jetháren liburuko (En el principio era el sexo: Los orígenes de la sexualidad moderna) pasarte bat aipatzen dut: Paul Le Jeune XVII. mendeko misiolari jesuitak aitatasunaz lezio ederra jaso zuen. Kanadako mendialdeko indio bati errieta egin eta esan zion bikote desleialak izateak arriskuak zituela. Erlijiosoak horrela zioen: “Esan nion desohorea zela emakumeak bere senarra ez zen gizon bat maitatzea, eta beraien artean gaizkia zabalduta, ezin zuela jakin seguru han aurrean zeukan semea egiazki bere semea zen”. Berak horrela erantzun zidan: “Lelokeriak ari zara esaten. Frantsesok zuen umeak baino ez dituzue maite, baina guk tribuko haur guztiak maite ditugu”. Horrek dena azaltzen du. Haur guztiak gure alabak dira. Amatasuna “sehaskari eragiten dion eskua da, mundua gobernatzen duena”, eta nahiz eta hori patriarkatuak idatzia den, gizarte mugimenduetan oinarrizkoa da.