Polizia nazionalak: ‘Askotan, zirikatzeko valentzieraz egiten digute’
2013ko gertaera batengatik bi polizia nazional absolbitu dituzte. Miquel Gironés musikariak atxiloketa ilegala izatea eta zauriak eragitea salatu zuen. Haren itxurak eta valentzieraz aritzeak eragina izan zutela uste du. Valentzian ezaguna da Miquel Gironés. Obrint Pas musika taldeko abeslari, perkusionista eta dultzaineroa izan zen (taldeak ez du jarraitzen). Abestietako gai nagusiak, besteak beste, Herrialde Katalanetako lurralde eta hizkuntza batasuna, eta katalanaren defentsa dira. 2013ko...
Read MoreSexu harremanak dituzten emakume gizen eta beltz zoriontsuak?
Gabourey Sibide aktore ezagun beltz eta gizena AEBetako serie batean gizon batekin sexu harremanetan agertu da. Sare sozialetan erruz iraindu dute sexu eszena grabatu izanagatik. Sare sozialetan batek adierazi duenez halako pertsonei ez liekete aktore gisa lan gehiago eman behar. Gorroto hitzak ugariak izan dira. Beste baten iritziz, harrigarria da Gabourey aktoreak telebista saiokoa moduko aktorearekin ligatu izana. Aktore gizonezkoa ez da gizena, baina bai beltza. Hirugarren batek dio...
Read MoreEmakumeak bakardadean, indartsu eta independente
Halakoak dira Sarah Orne Jewett XIX. mendeko idazle estatubatuarraren liburuetako protagonistak. Ez dute heroi izatea helburu, eta bakarrik eta ausart eusten diote eguneroko bizitza gogorrari. Jewetten nobela bat gaztelaniaz irakurtzeko moduan da hemendik aurrera: La tierra de los abetos puntiagudos. Sarah Orne Jewett 1849. urtean jaio zen AEBetan eta hango literatura erregionalistaren adierazle nabarmenetakoa izan zen. Bigarren mailako literatur generotzat zuten, eta beraz, Jewett ez zuen...
Read More“Sutondoko kontuak” liburua: soziolinguistika dosiak pasadizoka
Txerra Rodriguezek soziolinguistika du lanbide eta ikasbide. Jakintza hori modu ulerterrazean zabaltzea du helburu. Intentzio horrekin argitaratu berri du Sutondoko kontuak (Autoedizioa) liburua. Hala dio berak: “Soziolinguistika gure errealitate hurbila eraldatzeko zientzia gisa baino ez dut ikusten eta, zentzu horretan, liburu honek bere xumean eraldatze bide horretan aurrerapauso txikia izan gura du”. Pasarte motzez osatutako liburua da, batzuetan bere bizitzako pasadizoak aztertzen ditu...
Read MoreNerabea nazkatu da bere gorputz perfektua sare sozialetan erakusten
700.000 jarraitzaile zituen sare sozialetan 18 urteko Essena O’Neill-ek. Bere gorputz eta bizitza perfektua zituen erakusleiho. Bere irudia besteen begietara eraikitzen ari dela jabetu eta sare sozialetatik atera da. “Errukarri sentitzen nintzen, nahiz eta dena eduki”, esan du O’Neill gazteak. 12 urte zituenetik besteen onarpenaren bila ibili da, teknologia berriak baliatuz. Argazkiak saldoka, eta bideoak ere bai. Bere bizitza zoragarria eta itxura gaindiezineko gorputza erakutsi ditu...
Read MoreZer egin emakume akitua izateari uzteko
Batik bat 40 urte inguruko emakumeak. Haurrak eta enplegua tarteko, neke kronikoa daramate bizkar gainean. Gainera, eginkizunetan kale eginez gero, errudun sentitzen dira. Mujeres agotadas, y cómo dejar de serlo (Pilar Benítez, Grijalbo) liburua argitaratu berri da. Liburuaren egileak osasun arazo larria izan zuen duela urte batzuk. Sendagileak esan zion bere organismoa pott eginda zegoela eta ebakuntzaren ondorengo orbanak horregatik ez zitzaizkiola ixten. 5 haur zituen eta enplegua. Akituta...
Read More
Iruzkin berriak