Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Zer egin emakume akitua izateari uzteko
Atalak: Gizartea
Neke kronikoa saihestu eta bizitzan oreka gehiago izaten laguntzea da egilearen asmoa.
Batik bat 40 urte inguruko emakumeak. Haurrak eta enplegua tarteko, neke kronikoa daramate bizkar gainean. Gainera, eginkizunetan kale eginez gero, errudun sentitzen dira.
Mujeres agotadas, y cómo dejar de serlo (Pilar Benítez, Grijalbo) liburua argitaratu berri da. Liburuaren egileak osasun arazo larria izan zuen duela urte batzuk. Sendagileak esan zion bere organismoa pott eginda zegoela eta ebakuntzaren ondorengo orbanak horregatik ez zitzaizkiola ixten. 5 haur zituen eta enplegua. Akituta zegoen.
Etengabe nekatuta bizi diren emakumeentzat idatzi du liburua Benítezek, bizitzan harmonia aurkitzeko betiko ohiturak, pentsamendu negatiboak, alboratu behar direla dio eta horretarako proposamenak eskaintzen ditu.
Argi eta garbi dio emakumeak zama handia hartu duela bere gain: haurrak, etxea, etxetik kanpoko lana, senarra… Emakumeak akituta zergatik dauden ordea, ez du aztertzen, ez du gizarte patriarkala aipatzen, ez du egituraketa matxistaz hitz egiten, gizon pribilegiatuak sare-sare aipatzen ditu. Autolaguntza generoko liburua dirudi.
Hala ere, irudipena daukat (ez dut liburua irakurri) makina bat emakumeri pista onak eskainiko dizkiola liburuak, baina emakume horien egoeraren sustraiak zein diren ahazteko arriskua saihesteko ondoko bi liburuak gomendatzen dizkizuet: Subversión feminista de la economía (Amaia Pérez Orozco) eta Bizitzaren iraunkortasuna. Ekonomia solidario, feminista eta ekologikoan oinarrituz eginiko ekarpenak (REAS Euskadi).
Ondoko lerroetan liburua sustatzeko egin dioten elkarrizketa baten zati bat irakur daiteke euskaraz.
Zer esan nahi du emakume akituaren sindromeak?
Gaur egun emakume askok bere buruari etengabe eman eta eman aritzea eskatzen dio. “Akituta nago” esaldia oso maiz erabiltzen dute emakumeek, zoritxarrez.
Liburuko Marta pertsonaiak nolako emakumea irudikatzen du?
Lana eta familia uztartu behar dituzten emakume gehienak; familia zamarik izan gabe, lanari dena eskaintzen dioten horiek zeinak ez diren konturatzen norbera zaintzeko denbora hartzea ezinbestekoa dela; eguneroko ardurak eta eginkizunak betetzeko halako ahalegina egin eta beren organismoa ahituta uzten dutenak, beti daude nekatuta eta horrela sentitzera ohitu dira, eta etsi egin dute. Horiei guztiei, haien behar oinarrizkoak pixka bat hobeto zainduta biziago, energia gehiagoz eta lasaiago senti daitezkeela erakusten saiatzen naiz.
Zein harreman dago nekatuta egotearen eta antolatzearen artean?
Badakizu zenbat energia xahutzen dugun ezertaz ez ahazteko ahaleginean, ideia guztiak ordenatuta jartzen, egiteko dauzkagun gauza guztiak mentalki errepasatzen? Liburuan, burua ardura horietaz husteko sistema xumea proposatzen dut. Horrela, sormenak, senak eta ikasketak tokia izango dute. Ohiturak aldatzeko asmoa dugunean buruak ematen digun lehenengo argudioetako bat hauxe da: “Ez daukazu astirik gehiagorako, ezin duzu lan bat gehiago hartu”. Antolaketa ona argudio horren aurkako antidotoa da.
Ohiturak aldatzea uste baino zailagoa da…
Emakume akituak ia ezertarako denborarik ez duenez proposamen zehatza, praktikoa eta egingarria behar du. Motibazioa lehen pausoa da, horrela jarraitzeak ez duela aterabiderik konturatu behar du, baldin eta urteak bete nahi baditu osasunez, energiaz beteta eta oreka mantenduta, baldin eta ez badu garaia baino lehen zahartu nahi eta gaixotasunak izan.
Nola hasi aldatzen?
Hasteko eta behin norbera zaintzeko konpromisoa hartu behar da, eta gero, bizimoduan eta egunerokoari aurre egiteko aldaketa txikiak egingo ditugu aldaketa orokor positiboa lortu arte.
Meditazioaren bidez gai berari buruz pentsatzeari uztea lor daiteke? [pentsamendu negatiboez ari dira]
Horixe da meditazioa, geure buruarekin egotea, xahutzen eta akitzen gaituzten kontuen atzaparretan erori gabe. Bizitzan zehar gure buruak gida-lerro zehatzak jarraitzen ditu, batzuetan emozio edo pentsamendu negatiboekin lotuta daude, eta behin eta berriz errepikatzen dira. Burua gure bizitza baldintzatzera iritsi daiteke. Meditazioari esker joera hori indargabe utz dezakegu eta gure geroaren jabe egin gaitezke, edo behintzat, ez gara gure pentsamendu mugatzaileen esklabo izango.
Zer iritzi duzu emakumeen errudun sentsazioaz?
Erruduntasuna oso barneratuta daukagu emakumeok. Hainbeste arduratzen gara maite ditugunez eta gure gain hartzen ditugun egitekoez, zerbaitek kale egiten duenean gure errua dela uste dugu. Gutako askok kontuak eman behar ditugula sentitzen dugu eta norbaitek aztertuko gaituela.
Sentsazio hori gainditzeko zer proposatzen duzu?
Kanpora begiratzeko hezi gaituzte eta pentsatu gabe emateko, baina barrura ere begiratu behar da. Ohitura aldaketa proposatzen dut, kanpoko zaratekin hautsi, eta barnekoekin ere bai, gure berriketa mentalarekin, alegia. Bigarrengoak uxatzea da zailena, betidanik hor baitaude eta ohitu egin gara. Askeago izateko oso garrantzitsua da emozio negatiboak identifikatzea eta indargabetzeko lan egitea.