Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Egia auzoan euskaraz: lehen asteko txandan ondorio positiboak
Atalak: Euskara
Ezkerretik eskuinera, Egia Bizirik auzo elkarteko bi kideak eta Trebeska dantza taldeko hiru kideak astebeteko ekinaldirako lekukoa hartzen. Ezkerretik bigarrena da Eñaut Beloki eta eskuinetik lehenengoa Maddi Ezkurdia. Argazkia: Irutxuloko Hitza.
Egia Bizirik auzo elkarteko Eñaut Beloki eta Trebeska dantza taldeko Maddi Ezkurdia elkarrizketatu ditugu. Biak, urtarrilaren 8tik 15era, Donostiako Egia auzoan euskaraz bizitzen saiatu dira. Pozik daude bi egiatarrak esperientziarekin.
Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimeneko (Argiako artikulu honetan informazio gehiago) lehen bi taldeak izan dira Egia Bizirik auzo elkartea eta Trebeska dantza taldea. Urtarrilaren 15etik 22ra Porrontxo jaiak taldeak eta Antxeta Ttanttakun aisialdi elkarteak hartuko dute lekukoa.
Eñaut Beloki, Egia Bizirik auzo elkarteko kidea
“Ekimenaren lehen egunean lankideari euskaraz egitea pentsatu nuen”
Auzo elkartetik zenbat lagun animatu zarete ekimenean parte hartzera?
7-8 kideren babesa izan dugu, eta bi animatu gara ekimenean parte hartzera.
Zer moduzko astea izan da?
Ondo joan da, ondorio positiboak atera ditut. Konturatu naiz inguru nahiko euskaldunean bizi naizela eta esfortzua egin dut inguru erdaldunera hurbiltzeko, esate baterako lantokian. Ekimenak balio izan dit txipa aldatzeko, egoera bakoitzean nola jokatu behar dudan pentsatzeko, kontzientzia hartzeko. Ahalegina bakarrik baino, taldean egiten baduzu bizia hartzen du ekimenak. Oso gustura nago.
Inguru euskaldunean betiko moduan ibiliko zinen. Lantokian zer moduz?
Donostiako enpresa batean egiten dut lan, eta egia esan euskaldun dezente gaude. 40 urte inguruko jendea gara asko eta gehienak euskaldunak. 40 urtetik gorako askok ere maila dezentea dute euskaraz. Lantokira kotxez joaten naiz lankide batekin eta harekin izan dut lehen hizkuntza esperientzia. Ekimenaren lehen egunean hari euskaraz egitea pentsatu nuen. Nik euskaraz egiten nion eta berak erdaraz. Konturatu nintzen dena ulertzen zuela, oso ondo ulertzen zuen. Enpresan euskara plana daukagu eta euskara ikasten hasi-utzi ibilitako horietako bat da.
Ez zenion esan zergatik hasi zinen egun batetik bestera dena euskaraz egiten?
Asteartean esan nion. Ekimena azaldu nion eta galdetu nion ea axola zion nik berari euskaraz egitea: “Ez, ez –erantzun zidan–, ulertzen dizudan neurrian ez dago arazorik, hori bai, nik erdaraz erantzungo dizut”.
Arraroa egin zitzaizun elkarrizketak bi hizkuntzetan izatea?
Pixka bat bai. Bizitasuna galtzen dela iruditu zait, gatza falta. Agian, ohitura falta da. Gainerakoan, ni ondo sentitu naiz, eta ez dut uste bera deseroso zegoenik.
Beste esperientziarik?
Ikastolako ama batekin. Ez nion ekimenaren berri eman, baina nik uste jakingo zuela, auzoan asko zabaldu baita. Nik euskaraz egin diot eta berak erdaraz, eta batzuetan euskaraz. Dendetan euskaraz egin ohi dut. Aste honetan erdaldunarekin ere saiatu naiz harategian: “150 gramo urdaiazpiko”. Arazorik gabe ulertu du eta horrek animatu nau. Egia esan, eskuratu ditugun datuen arabera, Egia auzoan zazpitik hamarrek euskara ulertzen du.
Inguru erdaldunagoetara gerturatu nahi nuen, baina ez dut astirik izan. Adibidez, lokutorioren batera joango nintzateke eta euskaraz egiteko modurik izango ez banu ere, ekimenaren berri emango nieke.
Astea pasa da. Lankidearekin euskaraz egiten jarraituko al duzu?
Bai, saiatuko naiz. Beste lankide batekin proba bera egiteko aukera izan dut, baina ez naiz ausartu. Irudipena dut ez ote duen hain gustuko eta egia esan, ez dut harekin probatu. Agian, hurrengo batean euskaraz hasi ordez, ekimenaren berri emango diot, ea zer esaten didan.
Auzo elkartean bertan nola aritzen zarete?
40 urteko gutxi batzuk gaude eta gainerakoak helduagoak dira. Ni iritsi nintzen garaian erdaraz egiten zuten gehiena. Gaur egun idatzizkoa ele bitan egiten da, eta gauza batzuk euskara hutsean. Bilerak beti gaztelaniaz egiten ziren. Orain euskaraz egiten dira eta euskaraz ulertzen ez duenari itzultzaileak xuxurlatzen dio. Beti-beti ez da horrela. Erdaldunak hitza hartzen badu, gero batzuetan ez zara konturatzen eta erdaraz erantzuten diozu, eta denok erdaraz egiten bukatzen dugu.
Elkartean ari gara pentsatzen ea talde bezala zer ekarpen egin diezaiokegun ekimen honi eta agian bada garaia dekalogoa egiteko, elkartean hizkuntza kontuak airean gera ez daitezen.
Maddi Ezkurdia, Trebeska dantza taldeko kidea
“Erdaraz erantzungo zidatela espero nuen eta sorpresak hartu ditut”
Taldetik zenbat animatu zarete?
TELP ikastaroa hiruk egin genuen eta hirurok hartu dugu parte ekimenean.
Ostatuan egiten duzu lan. Nola moldatu zara aste honetan?
Lankidea nire bikotekidea da, beraz euskaraz. Bezeroak kanpotik etortzen dira, eta euskalduna etorri ezean ezin nuen euskaraz aritu. Hala ere egoera bat gustatu zitzaidan. Katalan bat etorri zitzaidan eta lehenengo hitza katalanez egin zidan. Barkamena eskatu zidan, eta esan nion dena ulertu niola eta zidala axola. Konturatu nintzen askotan lehen hitza erdaraz ateratzen zaigula, eta berari lehen hitza katalanez atera zitzaion nahigabe. Dendara joan eta esaten dugu: “Lehen hitza erdaraz egingo diot errazteko, baina euskara egiten badiozu jakingo duzu badakien ala ez”.
Euskaraz erdaraz baino hobeto moldatzen naiz eta Euskal Herrian banago dendetara sartu eta euskaraz egiten dut. Atzo adibidez, denda batetik atera nintzen karroa uztera, euria ari zuen eta batek esan zidan, “igual ese carro no está mojado”, eta esan nion “oraintxe hartu dut eta bustita dago”. Euskaraz erantzun zidan gero.
Harremana erdaraz duzun ezagunekin egoteko aukera izan al duzu?
Lagunekin euskaraz egiten dut, baina konturatu naiz hitzak, esamoldeak… gaztelaniazkoak sartzen ditugula etengabe eta amorrua ematen dit.
Dendatan zer moduz moldatu zara?
Erdaraz erantzungo zidatela espero nuen eta sorpresak hartu ditut.
Sorpresa onak?
Bai. Egun batean opari bat erostera joan nintzen, hiru dendatan egon nintzen eta hiruretan bazekiten euskaraz, (nahiz eta lankideen artean erdaraz egiten zuten). Behin baino gehiagotan gertatu zait horrelako tokietan dena erdaraz egin izana. Harritu ninduen, eta poztu nintzen.
Familian?
Amona Kordobakoa da. Ez du euskara ikasi. Ahizpa eta biok bazkaldu genuen berarekin. Berari erdaraz egiten diogu, baina konturatu nintzen ahizpak euskaraz egiten zidala, gure artean erdaraz egitea arraroa litzateke. Amonari ez zaio inporta eta gainera gustatzen zaio gure artean euskaraz egitea. Aspaldi kontatu zidan amonak Ordiziako Udalera (han bizi baita) joan behar izan zuela bilera batera eta hauxe kontatzen du: “Denak euskaraz ari ziren, eta ez nien ulertzen, baina ez nien esan bilera gaztelaniaz egiteko”, neska bat etorri zitzaion ondora eta berak itzuli zion dena.
Dantza taldean?
Haurrekin ibili izan naiz urte askotan, eta gurasoekin bilerak beti euskaraz egin ditugu. Bukaeran galdetzen diegu ea zerbait ez duten ulertu, zerbait gaztelaniaz azaldu behar den edo ez. Ez dugu inoiz arazorik izan.
Astea bukatu zaizue. Euskarari eutsiko al diozue?
Dantza taldekoek horixe esan dugu, astea bukatu dela baina berdin jarraitu nahi dugula, bai taldekook eta baita ekimenean parte hartuko duten gainerako talde guztiek ere.