Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Hoteletako garbitzaileak: Goizean ibuprofenoa, eguerdian trankimazin, eta gauean lokartzekoa
Atalak: Ekonomia, Gizartea, Osasuna
Hoteletako ehunka gela-garbitzaile ari dira borrokan haien lan baldintzak hobetzeko. Argazkia: Ricard Fabrique.
Lloret de Mar. Eulalia Corralero. Egunean, hoteleko hogei gela garbitzeko. Hilean 1.000 eurotik behera. Lan Erreforma baino lehenagotik dator lan baldintzen gainbehera.
Mallorca, Lloret de Mar, Bartzelona, Madril, Cambrils… eta Herrialde Katalanetako eta Espainiako beste hainbat gune turistiko. Hoteletako gelak txukun mantentzea garesti ordaintzen dute garbitzaileek (emakumeek alegia). Lan zama handia, soldatak gero eta meheagoak, lan hitzarmena bete gabe, kontratuak gaur bai-bihar ez, eta osasun arazo larriak. Diagonal egunkariak ondu du erreportajea.
Plasencian (Caceres, Espainia) jaio zen Eulalia Corralerok 30 bat urte daramatza Lloret de Mar-en lanean. Inork kasurik egiten ez dietenez (“sindikatuek eskuak lotuta dauzkate”) beraiek ari dira borrokan, besteak beste, sare sozialen bidez (Las Kellys dira sare sozialetan). Las que limpian los hoteles (Ernest Cañada, Icaria) liburuan elkarrizketatutako garbitzaileetako bat da Corralero. El Periódico egunkariak egindako elkarrizketaren zati bat duzue ondoko lerroetan.
Neskatoa zinenean zer nahi zenuen izan?
Plasencian jaio nintzen, zazpi anai-arrebako familian, eta ama alarguna. “Etxeetara” jolasten genuenean ni beti neskamea nintzen. Klinikako laguntzaile ikasiko nuen gustura, baina garbitzea ere gustatzen zait, gustatzen ez zaizkidanak gehiegikeriak dira.
Noiz hasi zinen lanean?
14 urterekin, garbitzen, sukaldean, eta umeak zaintzen, irakasle baten etxean. Oso gutxi ordaintzen zuen eta 16 urterekin autobusa hartu eta Lloret de Mar-era joan nintzen. Nire historia emakume askorena da.
Neskatoa zinen.
Lehen urtean negar egiten nuen, baina gero hoteletan bizitzera moldatu nintzen. Orduan txikiak ziren eta familia katalanek kudeatzen zituzten. Goizean hondartzara joaten nintzen eta eguerdiko txandara masail gorrituekin heltzen nintzen. Turistekin harreman oso ona neukan, heziketa onekoak ziren. Plasenciakoaren hirukoitza irabazten nuen eta neguan langabezia jasotzen nuen.
Gaur egungo baldintzekin zerikusirik ez.
Lana ikaragarri hondatu da, turista profila bezalaxe, eta gure eskubideak galtzen ari gara. 18 gela egiten hasi nintzen, baina gorantz egin du: 20, 21, 22… egun batean 30 egitera iritsi naiz! Nola egingo dituzu 60 ohe ergonomiako ikastaroetan aholkatzen dizuten bezala tolestuz belaunak?
Zure lankideek liburuan aitortu dute ibuprofenoa, enantyun eta voltarén gosaltzen dituztela.
Emakume asko daude fibromialgiarekin, hogeitaka urte daramatzagunok, denok, lesio berberak ditugu. Gerrialdeko eta zerbikaletako arazoak ditugu, nik L4-L5 erasanda dauzkat, eta aurkitu didaten azkena kartilagoko higadura da, zamarekin ibiltzeagatik. Garbitzeaz gain, koltxoiak eta burdinazko oheak mugitzen ditugu eta gurpilik gabeko ontziekin segitzen dugu, 50eko hamarkadan bezala.
Garbikari toxikoak erabiltzen al dituzue?
Lixiba debekatuta dago, baina erabiltzen jarraitzen dugu, azkar zuritzen baitu. Emakumeok ez gara lan honetan jubilatzera iristen. Gizonak bagina, honezkero etorri ziren guregana.
Las que limpian los hoteles liburuko elkarrizketatu bakarrak ez dira garbitzaileak, haiek osasun etxean artatzen dituen sendagileari egindako elkarrizketa ere badago. Honela dio pasarte batzuetan Mallorcako mediku batek: “Oraindik ez dut ezagutu 65 urterekin jubilatu den langilerik. Emakumeok artatzea oso zaila da zeren pairamen fisiko eta organikoaz gain, psikologikoa dute. Estresatuta daude”. Automedikazioaz ondokoa dio: “Arazoa larria da. Lanera joan ahal izateko, irauteko, goizero hogei urtez ibuprofenoa; gero alprazolan (trankimazin ezaguna) eguerdian antsietateak jota daudelako; eta gauean lo egiteko zerbait, estresatuta daudelako”.
Espainiako gune turistikoetako hotel kopuruak ez ditugu Euskal Herrian, baina halako baldintzatan lan egiten duten emakume garbitzaileak bai, eta ez hoteletan soilik. Gure lantegietako garbitzaileei galdezka hasiko bagina.