Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Ez dugu ez hankarik ez ahorik ixten
Atalak: Gizartea
Indarkeria matxista salatzeko ekintza Iruñean. Argazkia: Iñigo Uriz / Argazki Press.
“Emakumeei ohartarazten diegu bortxaketa jasateko arriskuaren aurrean bizitza dela garrantzitsuena, ez dezatela hil, eta ez hankak edo organo femeninoak gurutzatzea”.
Hitzok Clara Campoamor elkarteko Blanca Estrella Ruiz Ungo presidenteak esanak dira. Iritzi artikulua idatzi du (Ez dugu ez hankarik ez ahorik ixten) eldiario.es agerkarian, duela gutxi emakume bortxatuari hankak “ongi itxi” al zituen galdetu zion Gasteizko epailearen jarreraren harira.
Ruizek lapurraren eta bortxatzailearen arteko alderaketa egin du, galdetzen du ea lapurrak epaitegian aitzakiatzat erabiltzen duen lapurtuak diru-zorroari gogotsu heldu ez izana, alegia, bortxatzaileak aitzakiatzat erabil dezakeen emakume bortxatuak hankak behar bezala itxi ez izana.
Ondoko lerroetan iritzi artikuluaren ia itzulpen osoa:
Justizia begiak estalita irudikatzen da inpartzialtasuna erakusteko, baina agian bada garaia begiak irekitzeko eta inguru mingarria ikusteko: 2015ean astean emakume bat baino gehiago hil da bere bikotekidearen eskuetan. Begiak irekita, justiziako profesionalek gertaera horiek tentuz, enpatiaz eta irizpide juridikoz lantzeko prestaketa bereziak egin behar dituzte. Ez da onargarria, XXI. mendean, genero indarkeriaren biktima bati behin eta berriz galdetzea zergatik ez zuen salaketarik jarri edo nola jasan zituen tratu txarrak hainbeste denboran. Eta ezin zaio galdetu ea hankak ondo itxi zituen bortxatu zutenean. Gona motza janzteagatik erasoaren errudun emakumea bera egiten duenaren pare dago edo soinean galtza bakeroak badituzu bortxaketarik ez dela izan dioenaren pare, azken horrek uste baitu laguntzarik gabe bakeroak kentzea zaila dela.
Uste bada erasoa jasan duen biktimak bere burua defendatzeko edo ondokoei jakinarazteko ahal duen guztia egin behar duela, eta hala egiten ez badu, neurri batean, gertatu denaren ardura duela edo agian gezurra esan duela, hankaz gora botatzen da Demokraziaren hasieratik esaten ari garena. Clara Campoamor elkarteak, erakundeek eta autodefentsa ikastaro guztietan emakumeei ohartarazten diegu bortxaketa jasateko arriskuaren aurrean bizitza dela garrantzitsuena; zeren denok dakigu bortxaketan biktimak bizitza gal dezakeela. Biktimak horretan ahalegindu behar du, ez dezaten hil, eta ez hankak edo organo femeninoak gurutzatzen.
Blanca Estrella Ruiz Ungo iritzi artikuluaren egilea. Argazkia: eldiario.es.
Adibide bat jarriko dut: “igogailukoa” moduan ezaguna egin zen bortxatzaileak biktimei ondokoa esaten zien: “nahi baduzu hil egingo zaitut”, “aurre egiten badidazu hil egingo zaitut”; eta Leticia Lebrato eta Marta Obregón hil zituen. Baina 54 neska gazte utzi zituen bizirik Valladoliden eta 11 Salamancan. Denak entzun zituzten bi esaldiak, bata bestearen atzetik, eta denak bortxatu zituen, baina berriro diot, bizirik zeuden. Ziurrenik haietako inork ez zuen garrasirik eta borrokarik egin, baina denak bizirik atera ziren. Agian, epaile horrek ez zukeen “igogailuko bortxatzailea” zigortuko biktimek ez zutelako hankarik gurutzatu, ez “organo femeninorik” itxi, ezta oihukatu ere.
Ezetz EZETZ da, eta nahikoa da behin esatea. Erasoa jasaten duenak ezer baino lehen bere bizitza babestu behar du, kontua ez da bortxaketa galarazteko defentsa prestatzen pentsatzea, zauritu edo hil zaitzake. Kode Penalak ez du jasotzen bortxatzaileak aitzakiatzat erabil dezakeenik biktimak hankak behar bezala itxi ez izana, ez du jasotzen lapurrak aitzakiatzat erabil dezakeenik biktimak diru-zorroari gogo betez eutsi ez izana.
Epaitegiak zalantzan jar dezake bortxaketa salatu duen emakume batek egia esan duen, baina egia bilatzeak ezin du inoiz emakumearen duintasunaren eta errespetuaren muga gainditu. Biktimak umiliatzen dituen epaitegia ez da ari bere egitekoa betetzen, ezta gutxiagorik ere.