Nola lortu Osakidetzan hizkuntza eskubide-urraketak gehiago salatzea
2015ean lortu da. Elebidek 404 intzidentzia jaso ditu Osakidetzari soilik lotuak. 2014an eremu guztietan jarritako intzidentziak 412 izan ziren. Berriak emandako informazioaren arabera, hizkuntza eskubideei buruz Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak, Elebidek, 789 intzidentzia (404 Osakidetzaz) jaso ditu 2015ean, inoiz baino gehiago. Ordura arteko kopururik handiena aurreko urtekoa izan zen: 412. Zergatik halako igoera, eta zergatik Osakidetzari jarritako kexa eta eskaeretan? Ez dirudi urte...
Read MoreGenero rolak hankaz gora tangoan
Tango klasikoan gizonak emakumea eramaten du, eta emakumeak gizonari uzten dio dantza bideratzen. Queer tangoak genero rolak hautsi nahi ditu. Batek daki tangoa sortu zenean zein ezaugarri zituen, gizonak emakumea bideratzen zuen, edo alderantziz zen, bi gizonek edo bi emakumek elkarrekin egiten zuten dantza. Kontua da gaur egun tangoaren sehaskan, Argentinan, eta gainerako herrialdeetan ere, ez dela Mar de Platako kaiko zokoetan dantzatzen zen bezala egiten. Klasikoan gizonak darama emakumea,...
Read MoreIrrati esatariari: “Ez dut gustuko zuk niri galegoz egitea”
Radio Galegan elkarrizketa egin behar zioten pop espainiarrean ezaguna den Julián Ruiz kazetari murtziarrari. Ez zaio lehen galdera gustatu eta hala erantzun dio esatariari: “Ez dut gustuko zuk niri galegoz egitea”. Nonbait liburua kaleratu du musika kazetari eta ekoizleak eta Radio Galega irratian liburuaz hitz egin behar zuen. Esatariak ordea, Axl Rose musikaria AC / DC taldeko abeslari izateaz zein iritzi duen galdetzen dio. Ez zaio gustatu galdera, horretaz ez duela hitz egin nahi...
Read MoreLasarte-oriatarren erronka: baietz 3.300 euskaltzale bildu
Txiki geratu zaie orain arteko erronka, alegia, Euskararen Maratoian 40 orduz euskaraz aritzea. Aurten, 40 orduez gain, 40 egun euskaraz egingo dituzte. 300 “ahobizi” eta 3.000 “belarriprest” behar dituzte horretarako. Duela 30 urte erronka galanta izan zen Lasarte-Oriako kaleetan 40 orduz etenik gabe euskaraz aritzea. Orduz geroztik 40 orduko zortzi maratoi egin dituzte, eta aurten ere, urriaren 22an eta 23an gauza bera egingo dute. Alabaina, euskararen ezagutzak ikaragarri egin du...
Read MoreZer gertatuko litzateke hilekoa emakumeek izan beharrean gizonek balute?
Ez litzateke lotsakizun, ezkutatu beharrekoa, eta higienerako osagaiak ez lirateke hain garesti. Harrotzekoa litzateke orain bazterrekoa dena, bai aberatsen, bai txiroen artean. Begien bistakoa denarekin has gaitezen: gizakiaren historian emakume orok izan du edo dauka hilekoa. Hilero odola jariatzen du baginaren bidez (haurdun dagoenean salbu). Prozesu hau jatea, edatea edo lo egitea bezain naturala da, eta polita ere bai: ez dago hilekoa arrotz zaion arrazarik. Gehienok ordea, nekez hitz...
Read More
Iruzkin berriak