Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Zer gertatuko litzateke hilekoa emakumeek izan beharrean gizonek balute?
Atalak: Gizartea, Osasuna
Hautsak harrotu zituen korrikalari honek Londresko maratoian. Hilekoa jaitsi arren eta zikindu arren korrika jarraitu zuen. Argazkia: Newsweek.
Ez litzateke lotsakizun, ezkutatu beharrekoa, eta higienerako osagaiak ez lirateke hain garesti. Harrotzekoa litzateke orain bazterrekoa dena, bai aberatsen, bai txiroen artean.
Begien bistakoa denarekin has gaitezen: gizakiaren historian emakume orok izan du edo dauka hilekoa. Hilero odola jariatzen du baginaren bidez (haurdun dagoenean salbu). Prozesu hau jatea, edatea edo lo egitea bezain naturala da, eta polita ere bai: ez dago hilekoa arrotz zaion arrazarik. Gehienok ordea, nekez hitz egiten dugu hortaz.
Horrela hasi du Newsweek aldizkari estatubatuarrak hilekoari buruzko erreportaje luzea. Adar askotatik heldu dio gaiari, baina funtsean planetaren erdiak bizi duen gertaera zokoratua, ahaztua eta tabu bihurtua dela azpimarratu du, bai herrialde garatu eta aberatsetan, baita txiro eta garatu gabeetan ere.
Eskuragarri?
Edozein kaletan autoa aparkatu dezakezu eta ordaintzera derrigortzen bazaituzte txartelarekin ere ordaintzen uzten dizuten makinak dituzu AEBetako kaleetan (erreportajeko ia erreferentzia guztiak AEBetakoak dira). Aldiz, zenbat komun publikotan aurki daitezke tanpoiak eta konpresak?
Osasuntsuak dira?
Kalera atera eta hainbat emakumeri galdetu diete ea badakiten erabiltzen dituzten tanpoiak zertaz eginak dauden. Izan ere, sarri kritikatu da osasunarentzat kaltegarri izan daitezkeen osagai kimikoak dituztela. Odol isuria egokiago biltzeko eta osasunarentzat kaltegarriak izango ez diren osagaiak aurkitzeko ikerketa gutxi egiten dela salatzen du erreportajeak.
Luxuzko produktua
2015ean AEBetan 3,1 milioi dolar gastatu zituzten emakumeek tanpoiak, konpresak eta oihaltxoak erosten. AEBetako 50 estatuetatik 40tan zergapean dira produktuok. Hilekoa gai izar bihurtu zen bolada batez kazetari batek Obama presidenteari horixe bera galdetu zionean, alegia, zergatik ordaindu behar zituzten emakumeek produktuok luxuzkoak balira bezala. Obamaren erantzuna: ideiarik ere ez zeukala, ziurrenik zergak ezartzeko legeak gizonek egingo zituztela.
Gai baztertua, ahaztua, aspergarria
Zer gertatuko litzateke emakumeek beharrean gizonek izango balute hilekoa? 1978an erantzun zion galdera horri Gloria Steinem feministak: inbidia eragiten duen eta harrotzeko modukoa den ekintza maskulinoa litzateke: “Harro erakutsiko lukete zenbat irauten dien eta zenbat isurtzen duten”.
Eta herrialde ez hain aberatsetan?
UNICEFen arabera, munduan 500 milioi emakumek ez du baliabide nahikorik odol isuria kudeatzeko. Oso zaila dute garbi mantentzen, baliabide merkeak eskuratzen, eta era berean osagai osasuntsuak erabiltzen. Tabuak are anitzagoak eta indartsuagoak dira herrialde txiroetan, osasun heziketa ahulak ere ez die batere laguntzen. Oso ohikoa da Afrikako hainbat tokitan adibidez, hilekoa duten garaian eskolara ez joatea, besteak beste, ez dutelako bitartekorik isuria egoki kudeatzeko.
Newsweek-eko erreportajearen arabera, hilekoa munduko giza eskubide ahaztuena da.