Arrasateko EHEk euskaldunak aktibatzeko kanpaina hasi du San Joanetan
Arrasateko Gaztiok Euskeraz Bizitzera Goiaz du izena kanpainak. Herritarrak egunerokoan euskara hautatu dezaten animatu nahi dituzte. %33k euskara erabili eta %88k jakin. Datu horiek buruan dituztela dabiltza Arrasateko EHEko gazteak. Datuok, hain zuzen, gazteei dagozkienak dira, ez Arrasateko biztanleria osoarenak. San Joanetan jai giroaz gozatzeaz gain, euskararen erabilera aldarrikatu nahi dute. EHEko kideek euskaraz bizitzeko nahiaz gain euskaraz bizitzea hautatu dute. Honela diote Ane...
Read More‘Metamorphosis’: Transexualitateari buruzko dokumentala
Izaro Antxia eta Ares Piñeiro transexualak eta Josebe Iturrioz aditua dira dokumentaleko protagonistak. Oraindik tabua den gaia jorratu dute EHUko zortzi ikaslek. Zortzi Produkzioak-eko kidea da Ane Murua, eta hark adierazi digunez, oraindik tabua den gaiari heldu diote ikasketetarako egin behar zuten lan baterako. Dokumentalaren bidez jendeari transexualitatea zer den azaldu nahi diete, eta horretarako elkarrizketatu dituzte Ares Piñeiro eta Izaro Antxia (ARGIAko 2.512 zenbakian, alegia,...
Read MoreKatalanofobiak konplizeak behar ditu
Marta Rojalsek katalanofobiaren bi ardatz aipatzen ditu: katalanofoboak beraiek, eta fobia toleratzen dutenak. Konplizeei egurra ematen die Vilaweben idatzitako iritzi artikuluan. Ia iritzi artikulu osoa, jatorriz katalanez dagoena, euskarara itzuli dugu: Katalanofobiak konplizeak behar ditu Artikulu hau idatzi dut “Ez dugu katalanez hitz egiten” plataformak Aragoiko katalanaren aurka Zaragozan manifestazioa egin eta hurrengo egunean. Mmm, manifestazio gehiegi, beti manifestazioez hitz...
Read MoreWassyla Tamzali: “Ezin duzu feminismoa egin islamarekin”
Wassyla Tamzali abokatu aljeriarrak erlijioa kontrol modua dela salatzen du. Haren ustez, erlijioaren egitekoa ez da feminismoa eta ez da demokrazia. Feminismoa berriz, ez da moralaz ari, askatasunaz baizik. Wassyla Tamzali (Béjaia, Aljeria, 1941) emakumeen aldeko aktibista da. Unescoren hainbat egitasmo landu ditu azken 20 urteotan. El Diagonal agerkariak elkarrizketa egin dio. Kazetariak, besteak beste, ondoko galdera egin dio: Zer iritzi duzu feminismo islamiarraz? Galdera horren erantzuna...
Read MoreKatalina Erauso pastorala: libre izateko borrokatu zen emakumearen bizitza
Ekainaren 5ean, Baionan estreinatuko dute. Maite Berrogainek idatzi du Donostiako emakume-gizonaren abenturez osatutako pastorala. Lehenengo aldia da emakume baten inguruko pastorala emakume batek idatzia dela eta hainbat emakumek zuzentzen dutela. Maite Berrogainek idatzitako lana Pantxika Urrutik eta Maitena Lapeyrek zuzendu dute. 150 pertsonako lantaldea aritu da pastorala prestatzen. 80 arizale dira, musikariak, Azkoitiko eta Azpeitiko Sahatsa dantza taldekoak, eta jostunak. Berrogain...
Read More
Iruzkin berriak