Ur azpian sexu harremanak eduki al daitezke?
Amonak haurrak izan al ditzake? Animaliak izan al daitezke gayak? Biluzik egin behar al da txortan? Alemaniako haurrek 101 galdera egin dizkiote Katharina von der Gathen sexu pedagogoari eta berak Klär mich auf (Kontaidazu dena) liburuan erantzunak eman ditu.
Katharina von der Gathen sexu hezitzailea da eta gorputzaz, maitasunaz eta sexuaz haurrei ikastetxeetan tailerrak ematen ohituta dago. Mila galdera egin izan dizkiote, eta Diagonal aldizkarian emandako elkarrizketan dioenez, galderei ez zaie iskin egin behar, daukaten adinaren araberako (ezagutzaren araberako) erantzunak, ahalik eta egiazkoenak, eman behar zaizkie. Galdera bakoitza egiten dutenean egiazki zer jakin nahi duten asmatzen jakin behar da, eta zintzotasunez erantzun.
8 eta 10 urte arteko haurrekin tailerrak egin ondoren, nor ziren adierazi gabe haien galderak postontzi batean sartzeko eskatzen zien. Libururako galdera horietako 101 aukeratu eta erantzunak prestatu zituen.
Haurrek jakin nahi dute gizonek zenbat espermatozoide dituzten; zergatik galdu dezakezun haur bat; haur bat jaiotzen al den sexu harremanak izandako bakoitzean; zenbat pertsonak izan dituzten sexu harremanak.
Katharina von der Gathenek liburua alemanez argitaratu zuen lehenbizi. Takatuka argitaletxeak gaztelaniaz (Cuéntamelo todo) eta katalanez (Explica-m’ho) publikatu du. Komiki moduko ilustrazio umoretsuak Anke Kuhl-enak dira.
A zer absurdoa den alemaniar batek “Cuéntameo todo” dioen liburu bat idatzi duela irakurtzea. Mesedez, espainolaren erreferentzia lehenik, eta ondoren, ba ez dakit zergatik katalana aipatu. Gogoratu ezazue Kataluniak ez duela mugarik Euskal Herriarekin. Hala izanik, zergatik ez bretainerazko edizioren bat aipatu… frantsesez ez ote dago? Akaso italierazko itzulpenaren erreferentzia falta zaigu.
Laburbilduz, espainaren batasunaren froga bat da artikulu hori. Espainiar batek idatzi duela esango nuke, Espainiako hizkuntza bitako(katalana ta esp.) edizioak aipatuz eta popatik alemanierazkoa.