“Indarkeriaz ari garela, izebergaren metaforak gabeziak dituela konturatu behar dugu”
Izebergaren irudiak intentsitatearen araberako indarkeriak sailkatzen ditu. Kattalin Miner eta Idoia Arraizak aniztasun funtzionala, arraza, jatorria, klasea, gogorarazi dituzte, horien arabera ere, zaurgarritasun maila oso desberdina baita.
Info7 irratiak Medeak taldeko Kattalin Miner eta Bilgune Feministako Idoia Arraiza gonbidatu zituen azaroaren 24an. Biek parte hartu zuten azaroaren 18 eta 19an Emakumeen Mundu Martxak antolatuta egin ziren “Indarkeria Matxista Birpentsatzen: feminismotik erantzunak martxan!” jardunaldietan. Ondoko lerroetan duzue indarkeria transistemikoa kontzeptuak zer esan nahi duen azaldu zuten pasartea.
Kontzeptualizazioari dagokionez, orain arte indarkeria matxista edo indarkeria sexista erabili izan dira eta erabili izan ditugu, baina orain Emakumeen Mundu Martxatik indarkeria transistemikoa proposatu da. Ana Murciak horrekin lotuta ireki zuen jardunaldia ostiralean (azaroak 18). Alegia, sistema arteko indarkeria, klase, arraza, jatorri eta aniztasun funtzionalak ere indarkeria mota desberdinak dakartzala, eta elkar nahasten direla, eta elkar ulertu behar dutela akaso. Zergatik da beharrezkoa, ez dakit subjektua zabaltzea den, edo agian kontzeptua zabaltzea?
Idoia Arraiza: Errealitate asko kanpoan uzten ditugulako. Askotan feminismoaren barruan subjektu bakarra edo homogeneoa da nagusi eta izan daiteke (gure kasuan) emakume zuri, europar, heterosexual, klase ertain-altukoa. Kanpoan gelditzen dira gorputz eta errealitate asko, beharrezkoak direnak feminismoa eta herri feminista eraikitzeko. Saiakera hori egin da jardunaldi hauetan, kristorena izan zen ostiral arratsaldeko mahai-inguruan egotea Senegalgo emakume bat etxeko langilea. Daukan errealitatea eta jasaten dituen indarkeria kasu guztiak kontatu zituen, senegaldarra eta emakumea.
Mahai berean zeuden Fekoor-ekoak, aniztasun funtzionalaren errealitatea mahai gainean jartzen, eta oso inbisibilizatuta dauden errealitateak eta indarkeria oso gogorrak kontatu zizkiguten. Mahai berean zegoen Ernaiko neska bat kontatzen gazte botereak zein eragin daukan gu guziongan. Lodifobiaren inguruan Itsaso egon zen bere ekarpen marabillosoa egiten, umoretik. Horrelako mahai-inguruak eta horrelako ahotsak erdigunean jartzeak, ez ulertzeak marjinetakoak direla baizik eta ulertzea horiek ere badirela, ez gehiago eta ez gutxiago, kontua ez da mailaketa bat egitea, guztiak kontuan hartzea baizik.
Kontzeptu honen potentzialitate handiena da intersekzionalitatea kontuan hartzen duela, guztiak zeharkatzen gaituen indarkeria horiek kontuan hartzen dituela eta feminismoaren barruan dagoen aniztasun hori kontuan hartzen duela. Egia da teorikoki konplexua dela, eta gerta daiteke kontzeptu hori aipatu eta ez lortzea zer barnebiltzen duen adierazten. Bestalde, teorian badaude kokapen oso egokiak, baina errealitatean oraindik jarraitu behar dugu aliantzak eta sareak egiten, beste emakume eta beste errealitate guzti hauekin.
Bateren bati esaten badiogu indarkeria transistemikoa, arriskua dago zer den ez ulertzeko. Akaso berria delako (hemen behintzat) eta orain proposatzen delako. Sortu dezake nolabaiteko distantzia jendartean, ez jakitea zertaz ari garen.
Kattalin Miner: Analisirako erreminta da eta hori da Ana Murciaren proposamena. Horrek ez du esan nahi orain Indarkeria Transistemikoaren Aurkako Eguna denik bihar (azaroaren 25az ari da). Oraindik oso argi daukagu gauzak orain arte funtzionatu duten izenez erabiliko ditugula. Transbertsalitatea ikusteko ariketa bat izan zen, lanerako erreminta berri bat planteatzeko, eta analisirako.
Bestalde, ariketa honek pentsarazi behar digu askotan erabili dugun izebergaren metaforak badituela gabeziak. Intentsitatean arabera neurtzen den indarkeriari dagokionez, goian dago indarkeria altuena: erailketak, bortxaketak eta biolentzia fisikoa… beno, badakigu eskema hori. Ikusi behar duguna da indarkeria beraren aurrean emakume batek edo besteak izan dezakeen zaurgarritasun maila. Ez da gauza bera sos batzuk ateratzeko, ni, emakume zuria, udara batean zainketa lanak egiten hastea ala beste erremediorik ez duen emakume beltza, modu irregularrean edo ilegalean, aritzea. Zaurgarritasun maila ez da bera.
Edo salaketa bat jartzerakoan.
Ni gaur bortxatzea, gogorra izan daiteke, baina daukadan sare sozial eta militantea kontuan hartuta, nire zaurgarritasun maila eta paperik gabe dagoen emakumearena ez da bera. Gauza horiek kontuan izaten hasi behar dugu. Aniztasun funtzionala gure diskurtsotan sartzen hasi gara, baina kristorena izan zen Fekoor-ekoek kontatu ziguten errealitatea. Errealitate oso gordina eta bortitza eta oso inbisibilizatua.
Nahiko da zuen hipokresiakin! biolentzia emakumeak sortzen dute ere ta askotan sikologikoki gaiztoagoak dira. Feminismoa CIA-k sortu zuen -bilatu youtube-n- familiak deusezteko con la mierda de la pobre mujer+ el malo del hombre. Gezurra da. Igualdad gizonak ta emakumeak beraien bizitzaren responsableak direla esan nahi du.
Emakuemeak lana egin behar dutenean umeak estatuarenak bihurtzen dira! noski emakumeak lana egin dezaketela ta nahi duten guzia! ez dugu feminismoaren ergelkeriarik behar hori jakiteko! Zuek feministak gizartea deuseztu nahi duzue. ezetz diozue baina zuen amodioa ez da emakumearekiko, horrela bazen emakuema positiboki kritikatuko zenuketen ta ezenuketen gizoneko antzakin bukatuko! haimbeste pro-mujer para acabar con pinta de tios! no tiene sentido! nere ustez gizonak gorroto dituzuelako feministak bihurtu zarete. Ez gorrotatu gizonak, baizik eta zuen FEMINITIA MAITATU! Horrela gizonak maitatuko dituzue ta gizonak maitatuko zaituzte. AMODIA da erantzuna, ez feminismoa. Gizonak ta emakueman elkar maitatzea ta ulertzea, no la competicion de haber quien es mas victima! Feministak ez zarete revolucionariak ezta ez duzue egia esaten. no sois honestas con vosotras mismas!