Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
“Munduko hizkuntzen %90 ez dago eskoletan”
Atalak: Gizartea, Hezkuntza, Hizkuntzak
Suzanne Romaine hitzaldia ematen. Argazkia: Argazki Press.
Suzanne Romaine-k eman du datua. Estatubatuar hizkuntzalariak haur orok bere hizkuntzan ikastea aldarrikatzen du. Milioika haur ulertzen ez duten hizkuntzan eskolaratzen direla salatu du, eta hortaz eskolako ateak ixten zaizkiela. Hezkuntzarik gabe, bizitzan aurrera egiteko aukera gutxi.
Europako hizkuntza aniztasunaren foroan hitzaldia eman zuen Suzanne Romainek abenduaren 15ean, Donostian. Bi eguneko foroa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren eta UNESCO Etxearen artean antolatu dute. Hitzaldiaren ondoren elkarrizketa egin diogu.
Zuk esana da ez dagoela garapenik hizkuntza aniztasunik gabe.
Ez da horrela zehazki. Ez dago egiazko garapenik hizkuntzen garapenik gabe.
Eta zer da egiazko garapena?
Ahalduntzen duen garapena. Jendea ez da kanpotik datorren laguntzaren jasotzaile pasiboa, jendeak bere garapenean parte hartzen du, herritarrek laguntza ematen dietenekin eztabaidatu dezakete. Adibide bat emango dizut: nazioarteko garapen agentzia gehienek eta gobernuz kanpoko erakundeek ez dituzte bertako hizkuntzak ikasten. Herriko jendearekin elkartzen saiatzen dira, baina nazioarteko hizkuntzak hitz egiten dituztenekin baino ez dira komunikatzen. Afrikako herrialdeez ari bagara, gehienetan gizonekin, elkartzen dira. Haien hizkuntza hitz egiten ez badute nola elkartuko dira emakume pobreekin, bost ume dituzten emakumeekin, zeinak mikrokreditu bat nahi duen Indian edo Afrikan? Emakume horrek nola komunikatu dezake zer nahi duen? Hori esan nahi nuen egiazko garapena aipatuta. Jendeak bere egoeraz eztabaidatu dezake kanpotarrekin ama hizkuntzan, ez itzulpenaren bidez.
Zuk uste duzu benetan kontuan hartzen dituztela gobernuz kanpoko erakundeek hizkuntza gutxiagotuak?
Nik uste dut batzuek asmo onak dituztela, baina ez dute ulertzen munduko hizkuntzen egoera. Beste batzuk ama hizkuntza bultzatzeko lan ona ari dira egiten, Save the Children adibidez. Unicef ere, lan ederra ari da egiten, baita Erresuma Batuko Joseph Rowntree Fundazioa ere. Beste bat: Mugarik Gabeko Itzultzaileak. Azken horiek, ebola krisia izan zenean Afrikan adibidez, herritarrak itzulpenean trebatzen zituzten, gero jendeari informazioa herriko hizkuntzan azaltzeko. Nazioarteko hizkuntzak, ingelesa edo frantsesa adibidez, alboratzen saiatzen ziren.
Bestelako adibidea Haitiko lurrikara garaikoa da. Ofizialki frantsesez egiten dute herritarrek baina jendearen %90ak ez du hitz egiten frantsesez. Horrelako hondamendietan gehien jasaten dutenak beti dira pobreen artean pobreenak, landa guneetan bizi direnak. Beraz, zer egiten duzu haiei frantsesez hitz eginda? Afrikan ingelesez edo frantsesez egitea bezala da. Herritarrengana bazoaz haien hizkuntzan hitz egitea beharrezkoa da. Mugarik Gabeko Itzultzaileak ikaragarrizko lana ari dira egiten. Gobernuz kanpoko erakunde batzuk oso ondo ari dira lanean, beste batzuk ez hainbeste.
Hitzaldian argazki bat erakutsi duzu. Gazte batek jantzita daraman elastikoan hiesari buruzko kontuak datoz ingelesez. Ez badute ingelesez egiten, ez al da harrigarria informazioa ingelesez edukitzea? Edo agian hitz egin ez baina zerbait ulertzen dute.
Herritarren hizkuntza asko ez dira irakurtzen. Irratsaioak, txotxongilo saioak edo eskolan antzerkiak egin behar izaten dira informazioa helarazteko, komunikazio moduetan asmatzaile izan behar duzu. Idatzitako ikur handi bat jar dezakezu, baina herritarrentzat ez du zentzurik.
Mugarik Gabeko Medikuek egindako ikerketa batean esaten da ebole krisian arazorik handiena komunikazioa izan zela. Diote krisia lehenago bukatuko zela jendea komunikazio arazoez ohartu izan balitz. Arazoa izugarria da, erakundeak oztopo horretaz ez badira jabetzen.
Gauza bera ari da gertatzen errefuxiatuen krisian Europan. Gehienak komunitate pobreetatik datoz eta askok hizkuntza gutxiagotuak hitz egiten dituzte. Nola azalduko dizkiezu zein diren haien eskubideak? Hor dago Calaiseko oihanaren adibidea. Gunetan pilatu dituzte, eta horietako errefuxiatu batzuek senideak dituzte Erresuma Batuan. Nazioarteko Legediaren arabera, horietako batzuek hara joateko eskubidea izango lukete, baina ez zegoen inor beraiei hori azaltzeko. Joan direnek baino gehiagok izango zuten aukera Erresuma Batura joateko.
Horregatik aipatu dizut lehen ahalduntzen duen garapena, guneetara joan eta galdetu izan balute zein hizkuntza hitz egiten dituzten, azaldu izan balitzaie haien hizkuntzan zein diren haien eskubideak, emaitza bestelakoa izango zen. Ez da erraza, hori ere egia da. Horregatik diot, hizkuntza garapenerako giltza da.
Hezkuntza zergatik da hain garrantzitsua hizkuntza gutxiagotuei lotuta?
Edozertarako giltza da hezkuntza, ez al da hala? Zure hizkuntza ez bada irakasten eskolan nola ikasiko duzu?
Etxean…
Batzuetan gurasoek ere ez dute ulertzen haien haurrek eskolan darabilten hizkuntza. Nola ikasiko du umeak irakurtzen? Irakurtzen ikasten ez baduzu nola ikasiko duzu beste ezer? Haur asko saiatzen dira irakurtzen ikasten, baina ezinean dabiltzala ikusita, utzi egiten dute eskola. Hori ez da Europan gertatzen, zeren polizia etorriko zaizu (barrez ari da) eta haurrak berriz eskolara eramango ditu. Afrikan gertatzen da, eta hori guztiaren bukaera da.
Ikerketak badira esaten dutenak haurrak urte gehiagoz egoten direla eskolan haien ama hizkuntzan ikasten badute. Zentzu osoa dauka. Nola ikasiko dute eskolako hizkuntza ulertzen ez badute?
Munduko hizkuntzen %90 ez dago eskoletan. Zifra ikaragarria da.
Oxfordeko Unibertsitatean irakatsi dut 30 urtez, eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten duten ikasle asko izan ditut. Hala ere, gehienak ingelesak ziren eta ingelesez ikasi dute eskolan. Nire ama hizkuntza ingelesa da eta eskolak ingelesez ziren. Nik toki guztietan gauza bera gertatzen zela uste nuen, jendeak eskolan bere hizkuntzan ikasten zuela. Ikasleak harrituta geratu ziren munduan zer gertatzen den kontatu nienean. Zer ikasiko nuke nik eskolan euskaraz egin beharko banu? Ezingo nuke ulertu. Ehunka milioi pertsonak hitz egiten dituzte hizkuntza horiek etxean, kalen, baina ez eskolan. Ez da bidezkoa.
Afrikan bada adibide onik?
Etiopian. Hizkuntza bakarrean (arabieraz) irakastetik hizkuntza gutxiagotuak erabiltzera pasa dira. Bertako hizkuntzez gain arabiera eta ingelesa erabiltzen dituzte. Zoritxarrez, Afrikako eskola gehienak ingelesa ahalik eta azkarren sartzen saiatzen ari dira. Ez da ona. Pentsatzen dute umeek nazioarteko hizkuntza bat behar dutela eta uste dute hobe dela lehenbailehen irakasten hastea. Horrela ez dute behin ere ikasiko, ama hizkuntzan eduki behar dute oinarria lehenengo. Gero gehituko dituzte beste hizkuntzak.
Pobrezia eta hizkuntza gutxiagotuen arteko lotura zuzena egin duzu.
Jakina. Pobreez hitz egiten dut pobreak direlako hizkuntza gutxiagotu gehienak hitz egiten dituztenak. Indigenei buruz hitz egiten dut bereziki. Munduko hizkuntza gehienak hitz egiten dituzte, munduko pobreenen artean daude. Edo ez daukate estaturik, edo haiek onartzen ez dituen estatu batean bizi dira, edo zuzenean hizkuntza debekatzen diete, edo haien lurraldeko natur baliabideak ustiatzen dizkiete.
Bai, zuzeneko harremana dago. Ez dut esan nahi hizkuntza gutxituak hitz egiteak pobrezia sortzen duenik. Harreman bat dagoela baizik. Jendeak ez badauka ikasteko aukerarik, ez badoa eskolara, zer egingo du? Eskulana, zortea badu, edo bestela ezer ere ez. Ziklo bat da eta errepikatu egiten da. Ez dute pobreziatik ateratzeko aukerarik.
Berriro diot, kontua ez da hizkuntza gutxituak hitz egiteak pobrezia dakarrela, zeren argudio hori batzuek erabiltzen dute. Horrela argudiatzen duenak dio adibidez ingelesa eta frantsesa irakatsi behar direla ez izateko pobre.