Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Euskal hedabideek ituna lortzeko bidea ireki dute
Atalak: Euskara, Hedabideak
Jardunaldiak Hekimenek eta Euskaltzaindiak antolatu zituzten otsailaren 22an, Bilbon. Argazkia: Euskaltzaindia.
“Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldietan sektoreak aitortza eta egonkortasuna eskatu ditu, eta administrazioarekin adostu nahi duen kontzertazio ereduaz gogoeta egin du. Jardunaldiak Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu zituzten otsailaren 22an, Bilbon.
Zergatik ituna?
Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak “Esparru berria garai berrirako” hitz-hartzea egin zuen eta euskal hedabideen eta administrazioaren arteko itun bidezko finantzazio eredua mahai gainean jarri zuen. Itunaren bidean, jardunaldia “hurrengo geltokia” izatea espero zuela adierazi zuen. Berak bota zituen galdera eta erantzuna: “Ituna zergatik? Lankidetza bilatu eta sustatu nahi dugulako”. Barandiaranek hizkuntzaren normalizazioan hedabideak oinarrizkoak direla adierazi zuen, hedabiderik gabe euskarak ez duela aurrera egingo. Sektoreak aitortza behar du, kultura, hizkuntza, euskal komunitatea erdigunean jartzen dituelako, eta kontzientzia nazionala bultzatzen duelako. Legea gogorarazi zuen, alegia, EAEko herritarren eskubidea dela euskaraz informazioa jasotzea, euskal hedabideak kontsumitzea. Babes legal adostua eta iraunkorra aldarrikatu zituen, eta ondoko galdera bota: “Anakronismoa, bitxikeria, ote da, bada, eskatzen duguna? Europan ugari dira laguntzak informazio-pluraltasuna bermatu ahal izateko. Hedabide pluralak babesten dituzte uniformetasunaren kontra”.
Sektorearentzat egoera ideala autofinantzazioa izango balitz ere, administrazioari etengabeko desoreka zuzentzea dagokiola esan zuen eta horretarako garai aproposa dela. Batetik, kontsentsuaren garaia delako, eta bestetik, EITBri buruzko eztabaida hastera doala baliatu daitekeelako. Hedabideen bi ereduen inguruan eztabaidatzeko une egokia dela uste du Barandiaranek. Euskal hedabideei aitortza egitea itun baterako bidea irekitzea izan daiteke, bere ustez. Itun hori izan daiteke lege bat, kontzertazio eredu bat edo izan daiteke kontratu-programa. Elkarlanerako deia egin zuen: “Elkarlanean aritzeko borondatea behar da. Euskal Hedabideen Behategia tresna egokia izan daiteke. Euskal Herriko hiru unibertsitatek eta sektoreak bat egin dute proiektuan. Administrazioa falta zaigu”.
“Itunak nolakoa beharko lukeen hitz egiten hasi behar da”
Jardunaldietan Eusko Jaurlaritzako ordezkari gisa Estibalitz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendariak hartu zuen parte. Haren iritziz, ituna posible da, baldintza batzuk betetzen badira. Baldintza horietako bat da abiapuntu beretik hastea, hau da, orain arte egin den ibilbidea aitortzea eta gaur egun daukagun eskaintza kontuan hartzea. Iparra non dagoen adostuta, urratsak ematen has daitekeela adierazi zuen: “Orain zer daukagu egiteko? Mamiaz hitz egiten hastea, itunak nolakoa izan beharko lukeen eta abar”. Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordearen hitzak bere egin zituen: “Adostasunean eta elkarlanean oinarritu behar dugu, amildegi batzuk zeharkatu nahi ditugu, mesfidantzak eta gaizki-ulertuak gainditu nahi ditugu. Txalupan, denok, arraunean gogor egin behar dugu. Gu txaluparen lema gobernatzeko prest gaude”. Alkortaren esanetan, itunak itun, bi helburu garbi daude: sektoreak konpetitiboa izan behar du eta merkatua irabazi behar du.
Hiru kontzertazio eredu
Itun bidezko finantzazioa baliatzen duten hiru esperientzia kontatu zituzten jardunaldietan. Etsenplu horietako bat Ikastolen Elkartearena izan zen. Jose Luis Sukiak itunaz zer ulertzen den azaldu zuen. Haren arabera, administrazioak irizten dio halako zerbitzu ezin duela eskaini, eta beraz, hark eskaini ezin duena beste erakunde baten esku uzten du. Zerbitzua eskaintzera behartuta dago (Hezkuntzaren kasuan), baina berak ezin duenez bete, itunaren bidez egiten du. Administrazioak zerbitzua osorik sostengatu behar du dirutan, baina praktikan ez da hala gertatzen, Sukiaren ustez. Ikastolen Elkartearen kasuan, administrazioak %80 finantzatzen du eta gurasoek %20 hartzen dute beren gain. Itunaz gain finantzazio eredu gehiago aipatu zituen, ez hainbeste erabiliak: kontratu programak, deialdiak (‘kafea denentzat’ moduan definitu zituen) eta hitzarmenak.
Euskaltegien eredua
Euskaltegi homologatuen ereduaz Iñaki Urquijo AEK-ko ordezkariak hitz egin zuen. AEK-k duen itunean, ikasgelak dira oinarri, alegia eskola orduak, eta ordu kopuru horiek ordaintzen ditu administrazioak. Alabaina, ez da urtero urrian eskola ordu kopurua aztertzen eta horren arabera diru-laguntza ezartzen, batez besteko bat dute ezarria. Horren arabera, urte batzuetan hobeto eta beste batzuetan okerrago aterako zaie euskaltegiei. Eman dezagun urtean 1.000 eskola ordu laguntzen direla diruz. Bada, urte batean 900 eskola ordu badira (ikasle gutxiago matrikulatu delako) diru sarrera ez da aldatzen eta berdin gertatzen da 900 beharrean 1.100 ordu ematen badira. Lehenengoan marjinak euskaltegiaren alde jokatzen du, eta bigarrengoan berriz, euskaltegiak berak bere diru sarrerekin egin beharko dio aurre aldeari, ikasleei ez baitzaie ordainarazten alde hori. AEK-ko ordezkariak ikastolen itun bidezko finantzaketa portzentajea euskaltegientzat ere helburu dela adierazi zuen. Orain %70 inguruan dabiltza eta %10 igotzea litzateke helburua, ordainketa ikasleen bizkar gera ez dadin.
Datu esanguratsua eman zuen Urquijok: gaur egun eskola ordua 37 eurotan dago AEKn eta euskaltegi publikoen parera iristeko 74ra igo beharko litzateke zifra hori.
Frantziako irratien ituna
Titto Betbeder Euskal Irratietako arduradunak Frantziako Estatuan duela 35 urtez geroztik ezarria den eredua azaldu zuen. Europan salbuespena da. Elkarte irratiak edo irrati libreak sartzen dira eredu horretan, publizitate komertzial bidez diru sartzeen %20 baino gutxiago egiten dutenak. Irratien funtzionamendurako dirua emateko bi irizpide jarraitzen ditu. Batetik, diru sartzearen arabera egiten da. Adibidez, irrati baten diru sartzeak 35.000 eurokoak badira automatikoki diru-laguntza izango da 26.000 eurokoa. Matematikoa da irizpidea. Bestetik, irratiaren jarduera neurtzen da, atal selektiboa edo kualitatiboa litzateke. Zazpi irizpide hartzen dira kontuan eta horietatik hiru dira nagusiak: kultur hezkuntza, integrazioa eta tokiko garapena. Hiru arloetan irratsaio bidez egindako lana justifikatu behar da urtero txostena aurkeztuta eta puntuak lortzen dira horrela. Puntuazioa eztabaidatu eta laguntzak finkatzeko batzorde berezi bat dago. Gobernuko eta irrati alorreko ordezkariek osatzen dute batzordea. 2016an, Gure Irratiak 30.000 euro lortu zituen, aurrekontuaren %30-40. Funtzionamendurako laguntzez gain, inbertsioetarako 18.000 euroko eskaera egiteko eskubidea dute irratiek.
Jardunaldien hasieran, Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak euskal hedabideen kartografia egin zuen. Ondoren, Deustuko Unibertsitateko Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea irakasleek euskal hedabideak XXI. mendean kokatu eta haien garrantzia azaldu zuten. Lehenak ikuspegi soziolinguistikoa eman zuen eta bigarrenak ikuspegi komunikatiboa.