Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Euskararen erabilerak %20 egin al dezake gora astebetean?
Atalak: Euskara
Argazkiko bi lasartearrak euskaraz entzuteko prest direla adierazten ari dira. Argazkia: Txintxarri aldizkaria.
Konpromisoa hartu duzu. Zerrenda osatu duzu zure etxekoekin, lagunekin, lankideekin eta ezagunekin. Denek euskaraz ulertzen dute. Zure erronka astebetez haiei euskara hutsean egitea izango da. Lasarte-Orian egin zuten erronka hori eta partaideei hiru aldiz galdetu zieten euskararen erabileraren zenbatekoa. Erronka hasi aurretik %62,4koa zen; astebeteko erronka egin eta gero erabilera %83,8ra igo zen; eta handik hiru hilabetera %81,3an zegoen.
Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketetan, Lasarte-Orian, eskaini ziren datuok eta beste hainbat maiatzaren 11n. 2016ko urriaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Lasarte-Orian bertan “Baietz 40 egun euskaraz!” erronka egin zuten Ttakun Kultura Elkarteak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak. Herri erronka baliatuta, ikerketa egin dute eta Pello Jauregi EHUko irakasleak ikerketa-ekintzaren emaitzak aurkeztu zituen.
Datu deigarriena sarreran aipatu duguna da. Astebeteko erronkan parte hartu zuten “ahobiziek” (euskaraz egiteko konpromisoa hartu eta rol horri zegokion txapa paparrean jarri zuten) euskaraz zeinekin arituko ziren beraiek aukeratu zuten (senideak, lagunak, lankideak, ezagunak). Ulertzekoa da astebeteko erronkan, halako epe laburrean, erabilerak erraz gora egitea, %62,4tik %83,8ra. Pello Jauregi bera eta beste hainbat harritu duena da hiru hilabete ondoren erabilera %81,3an mantentzea. Datuok ikusita jardunaldietan bati baino gehiagori etorri zitzaion galdera: “Portzentajea zenbatean egongo da hemendik urtebetera?”.
Zein tarte zegoen euskararen erabilera hobetzeko eta zenbat egin zuen gora astebeteko erronka garaian eta ondoren? Hasierako erabilera %62,4koa bazen, hobetzeko tartea %37,6koa zen. Bada, erronka garaian euskararen erabilerak hobe zitekeenarekiko %56,9 aurreratu zuen. Handik hiru hilabetera portzentajea %50ekoa zen.
Emaitzetan ez dago ustekabekorik generoari, adinari, harreman motei eta euskara gaitasunari begiratzen badiegu. Hau da, euskaraz aritzeko konpromisoa emakumeak ala gizonak hartu ia ez dago alderik erabilera-bilakaeran. Merezi du ordea azpimarratzea, partaideen 3tik 2 emakumeak izan zirela. Erabilerak ez du gora edo behera nabarmen egiten “ahobiziaren” bikotea senidea, laguna, ezaguna ala lankidea izan. Parte-hartzailearen hizkuntza gaitasunak ere ez du aldaketarik eragin. Zerbait aipatzekotan, oso ñabardura leuna bada ere, adinaren araberako portzentajeak dira. 16-30 urte artekoek eman dute jauzi handiena erronka aurreko eta erronka ondorengo erabilera datuetan, eta handik hiru hilabetera egindako galdeketaren erantzunen arabera, aldaketari ondoen gazteek heldu diote. Hurrenez hurren horrela dira datuak: %60,1eko erabilera, %84,7koa, eta %84,7koa.
Zuk euskaraz egiten badidazu… ni ez naiz atzean geratuko
Zu “belarriprest” zara. Zuk hartu duzun konpromisoa ez da euskara hutsean aritzea, baizik eta paparrean jarri duzun txapari esker, “ahobiziari” bi mezu eman dizkiozu: “Nik euskaraz ulertzen dut eta zuk niri euskaraz egitea ondo hartzen dut”. Beraz, “belarriprestei” ondoko galdera egin zioten erronka bukatutakoan, horien kasuan sei asteko erronka: Zuri erronka aurretik baino jende gehiagok hitz egin al dizu euskaraz erronkan zehar? Eta baiezko erantzuna %64,9 eta %77,4 artean dabil. “Belarriprestek” diotenez, lankideak dira euskaraz gehien egin diotenak. Harroaldiak ordea, oso nabarmen egiten du behera galdera bera hiru hilabetera egiten zaionean, alegia, jada paparrean “belarriprest” modura identifikatzen duen txaparik ez daramanean. Portzentajeak harreman eremuen arabera %52,7tik %27,8ra doaz. Etxekoak dira “belarriprestei” euskaraz egiteari gehien uzten diotenak.
Beste galdera bat ere egin zitzaien “belarriprestei”: “Ahobiziak” zuei etengabe euskaraz ari zitzaizkizuenez, zuek hartu al zenuten euskaraz erantzuteko joera? Pello Jauregi ikerlariaren ustez, galdera horren erantzunek erakusten dute simetriarako joera egon dela, hau da, nahiz eta euskaraz egiteko konpromisorik ez hartu, eta nahiz eta sarri euskara gaitasun ahula izan, “ahobiziek” berera eraman ditu “belarriprestak” eta euskara “kutsatu” diete. Euskararako joera nabarmena izan duela erantzun zuen %75,8k eta %18k joera pixka bat. Gaztelaniari nabarmen edo pixka bat heldu ziotenak %6,2 dira.
Pello Jauregik Udaltopen aurkeztutako ponentzia irakurri nahi izanez gero jo helbide honetara.