Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
“Agian, niretzat, deserosoa egunero hari erdaraz egitea da“
Atalak: Euskara
Alazne Porras guraso tolosarraren hitzak dira. Hiru astez Eusle txapa paparrean euskarari eutsi nahian ibili da, batik bat, eskola eremuan.
Tolosako ikastetxe atarian gurasoak. Argazkia: Dani Blanco.
2016an hizkuntza neurketa egin zuten Tolosako hiru ikastetxeetako atarietan. Ondorioa da gurasoen erdiek baino gehiagok gaztelaniara jotzen dutela, haurrak aurrean ez daudenean. Galtzaundi Euskara Elkarteak bultzatutako Eusle ekimenean hamarnaka gurasok hartu du parte. Alazne Porras Tolosak haurrak Samaniego ikastetxean ditu eta haren esperientzia kontatu digu.
Astebeteko konpromisoa hartu duzue maiatzean.
Berez astebetekoa zen, baina azkenean hiru astekoa egin dugu. Lehen astean Eusle txapa jarri eta hiru astean ez dugu kendu. Gure lana zen euskarari eustea. Ikerketaren emaitzak adierazten dute umeak aurrean daudenean euskarari gehiago eusten diogula baina haiek desagertzen direnean erdarara pasatzen garela gurasook.
Eskola eremurako ekimena zen. Ez duzue eguneroko bizitzara zabaldu?
Gure konpromisoa eskola eremurako zen. Baina, egia da, eskolatik atera eta parkera joandakoan txapa ez genuen kentzen. Txapa goizean jarri eta egun osoan ibili gara berarekin. Norberaren kontzientziarako balio zuen, “ai! horrek badaki eta euskaraz! eta erdaraz ari nintzen…”. Egun osoan adi egoten laguntzen zizun.
Nola erreakzionatu dute parekoek?
Batzuk euskarara pasa dira eta beste batzuk ez, oso gutxi dakitelako edo lotsa ematen dietelako.
Zer espero zenuen?
Espero nuen guraso gutxiagok izena ematea. Esaten dugu gizartea pasiboa dela, baina hain justu egun horietan eskola apaintzeko auzolana antolatu zen guraso elkartetik eta jende piloa joan zen. Eskaera egin zuten eta bietan erantzuna egon da.
Ni oinez joaten naiz umeen bila eta bidean gehiengoak euskaraz egiten du. Nahiko erraza izan da. Bateren batekin gertatu zaigu, erdalduna izan eta gu euskaraz, eta azkenerako bera ere euskaraz zerbait esaten hasi.
Aste horietan haurrentzako jolasen inguruan gurasoentzako ikastaroa izan genuen. Erdaldunak ere etorri ziren eta ahal zuten modura saiatzen ziren euskaraz egiten. Sortu dira egoerak non praktikan jarri ahal izan den eusle funtzioa.
Bi hizkuntzetan izan al dituzu elkarrizketak?
Erdaraz egiten zuenarekin euskarari eustea kostatzen zitzaidan. Zaila baino, arraroa egiten zitzaidan, badakit ulertzen duela, baina nigan pentsatu beharrean berarengan pentsatzen ari nintzen, “eroso egongo da? Agian egoera deserosoa sortzen ari naiz”. Eta zergatik ez alderantziz pentsatu, agian egunero da deserosoa niretzat harekin erdaraz egitea. Ohituta gaude gu erdaraz egitera eta alderantzizkoa arraroa egin zitzaidan.
Batzuk euskarara ekartzea lortu duzue.
Adibidez, euskal jolasen ikastaroan, erdaldunak jolasen bidez ikasitako gauzak erabiltzen hasi ziren, batzuk kanpotarrak dira eta meritu handiz beste umeekin komunikatzeko euskarazko hitzak erabiltzen hasi ziren: eseri, itxoin…
Orain zer?
Larunbatean eskolako jaia daukagu. Toki ona da txapa jarrita joateko.
Jarraituko duzu euskarari eusten?
Euskaraz egin eta euskaraz erantzun dutenekin bai, lortu dugu haiek euskarara pasatzea. Ondo moldatu ez arren, ia dena euskaraz egiten duen horri euskaraz eusteko moduan sentitzen naiz. Baina nik euskaraz eta besteak erdaraz egiten duenean zailagoa iruditzen zait. Gure buruari jarri beharreko erronka da agian.