Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Osasun arloa euskalduntzeko egitekoak, EHU eta Osakidetza eskutik helduta
Atalak: Euskara
Leire Erkoreka eta Naiara Ozamiz aurkezpena egiten.
“Osasuna eta Hizkuntza” Udako ikastaroa antolatu dute bi erakundeek. Ekainaren 27ko jardunaren laburpena duzue ondoko lerroetan.
Maria Jesus Mujika (Osakidetzako zuzendari nagusia)
Ikastaro hau Osakidetzak eta EHUk elkarrekin antolatutakoa da. 35 urte pasa dira Euskararen Legeaz geroztik. Orduan aitortu zitzaien EAEn pazienteei euskaraz komunikatu eta artatuak izateko eskubidea. Lege hori eta gero, Osakidetzan berariazko dekretua heldu zen. Dekretu horrek ezarri zituen gutxienekoak, erabilera eta presentzia areagotzeko. Dekretu horrekin abiatu zen lehen plangintzaldia. Itxaropentsua bezain gogorra izan zen. Normalizazioak aurrera egin du, bai langileen artean baita pazienteentzat ere. Langile elebidunak nabarmen igo dira, 2005ean %7,7 ziren eta 2016ko abenduan %34. Urtetik urtera %2 igotzen ari da elebidun kopurua. Osasun zerbitzu batzuetan langileen %50 da elebiduna. Erizaintzan, 45 urtetik beherakoen %80k egiaztatuta du hizkuntza eskakizuna.
Aurrera begirako helburu batzuk:
-Pazienteen lehentasuneko hizkuntza jasotzea.
-Historia klinikoa euskaratzeko lehen urratsak ematea.
-Bikain ziurtagiriari esker aukera daukagu ebaluaziorako, eta interesgarriagoa dena da erakundeen arteko konparazioak egin ditzakegula. Denak ari dira ebaluazioak egiten. 2016an zazpi zerbitzuk zilarrezko ziurtagiriak lortu zituzten eta batek oinarrizkoa.
-Ekitate printzipioa oinarrizkoa da, alegia, pazienteek eskubidea dute euren hizkuntzan artatuak izan daitezen, ez dugu ezberdintasunik nahi, euskaraz artatuak izateko duten eskubidea eta horretarako neurriak defendatzen eta bultzatzen ditugu.
-Hizkuntza funtsezko elementua da kalitatezko zerbitzua eskaintzeko. Bi hitzak, euskara eta osasuna, elkarren ondoan jarri ditugu konbentzituta biek elkarrekin joan behar dutela.
-Ebidentzia zientifikoak ezagutu behar ditugu.
-Profesionalek kontzientzia izatetik eskaintza aktibora pasa behar dugu.
-Estandar klinikoetan euskararen erabilera handitu behar dugu.
-Osasun sistemaren antolakuntzan hizkuntzak duen garrantzia nabarmendu behar dugu.
Jon Zarate (EHUko Euskararen errektoreordea)
Azken 30 urtean aurrerapauso itzelak eman dira, baina oraindik badauzkagu hutsune itzelak, erabileran adibidez, lan munduan ere erabileran, unibertsitatean ere erabilera ahula da eta sendotu beharko genuke. Iñigo Andresi entzun diot: Politikak hizkuntzarekin egin behar dira eta ez politika hizkuntzarekin. Aitortu nahiko nuke Osakidetzaren lana, nahiz eta helburu guztiak ez diren lortu.
Sara Bowen-ek (Kanadako Osasun Sistema) esana du: Hizkuntza medikuntzarako teknologiarik garrantzitsuen moduan deskribatua izan da, hizkuntza barik albaitariaren eta medikuaren artean diferentziarik ez legoke. Hizkuntzak arreta-kalitatean duen garrantzia ekarri behar dugu gaur, eta horretarako ebidentziak aurkeztu.
EHUri dagokionez, unibertsitatean trantsizio linguistikoa egin da urteetan, eta aurrerapauso itzelak eman dira, egindako lana aipatu nahiko nuke. Trantsizioa eman nahi ez duten horiei neurriak jarri behar dizkiegu. Gehiengo euskalduna daukagu unibertsitatean eta gogoratu behar dugu hori. Mugak daude, baldintzak hobetu behar dira, ikasleek argi pairatzen dute, medikuntza euskaraz ezin dute ikasi eta kontziente gara. Ezin ditugu ikasleak hizkuntza eskubideen ikuspegitik soilik hartu eta eztabaida zentratu behar dugu kalitatezko arretan.
Aitor Montes (Aramaioko familia medikua): “Hiztun aktiboak osasungintzan, ebidentziatik ezarpenera gogoa zubi”
Ados gaude osasuna euskaraz eskaini behar dela, baina ez dugu eskaintzen euskaraz eta administrazioan dena gaztelaniaz egiten da. Osasun arreta eta hizkuntza banatu izan dira, eta gaztelaniari eman zaio lehentasuna: badaezpada gazteleraz, mesedez egin gazteleraz. Batez ere medikua da garrantzitsua, mediku euskalduna ala mediku ona, eztabaida antzua hortxe. Eztabaida pazientean oinarritu behar da, ordea. Osakidetzak, horretan, oso ondo egin ditu gauzak, pazientea erdigunean jarri du. Gure erronka da ordea, osasun arreta pazientearen hizkuntzan ematea. Ikuspegi sistemikoa, Osakidetza, oso konplexua da, lan egiteko moduak, pentsamoldeak, hizkuntza ohiturak aldatu behar dira. Oso ondo dago ikuspegi sistemikoa, baina gogoratu pazientean zentratzea.
Bigarren eztabaida antzua: hizkuntza eskakizuna bai ala ez. Noski baietz, baina ezagutza neurtzen du eta ez erabilera. Hizkuntza eskakizuna bai jakina, baina osasun langile hiztun aktiboak behar ditugu, menpeko hizkuntzaren aldeko jarrera erakutsiko dutenak, hizkuntzak arretan duen garrantziaz jabetuta egongo diren langileak. Hiztun aktiboa diogunean ari gara esaten medikuak esan diezaiokeela pazienteari hizkuntza aukera dezakeela, ez da bidezkoa hizkuntza-aukera egotea eta pazienteek horren berri ez izatea. Osasun langileak eragile bihurtuta nire hipotesia da euskararen erabilera igoko dela osasun zentroetan. Egin dezagun aktiboki lan pazienteek euskara aukeratu dezaten. Langile aktiboak bai, baina ezin ahaztu horrek ez duela aurrera egingo EHU eta Osakidetza gabe. EHUko osasun ikasketetan bi adar daude (gaztelaniaz eta euskaraz), eta beraz erdiak izango dira ikasle euskaldunak. Bi adarren ordez denak eredu eleanitzean aritu daitezela, denek egin dezatela euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Osakidetzak zer? Gidaria da eta erreferente izan gaitezke. Borondate kontua da.
Olatz Perez de Viñaspre (EHUko ikertzailea): “Osasun-terminoen euskaratze automatikoa”
Euskaraz hitz egin dezakegu erizain eta mediku askorekin, baina idazten dituzten txosten guztiak erdaraz dira. Inkesta egin genuen Osasuna Euskalduntzeko Erakundearekin. 45 parte-hartzaileri galdetu genien zein diren zailtasunak euskaraz idazteko garaian. Erantzuna nabarmena izan zen: terminologia falta. Snomed CT (Systematized Nomenclature of Medicine – Clinical Terms) mundu mailako terminologia kliniko eleaniztun osatuena da eta hori hartu dugu oinarri euskarazkoa egiteko. 300.000 kontzeptu ditu.
Leire Erkoreka (Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea): “Minik handiena burutik etorri dena”
Edozein harreman terapeutikotan du eragina hizkuntzak. Hizkuntza bera izanda ere bai, adibidez osagileak teknizismoak badarabiltza eta pazienteak jargoian hitz egiten badu. Ez badute hizkuntza bera erabiltzen gomendioa da itzultzaile profesionalak erabiltzea. Senideak ez dira ontzat hartzen. Ama hizkuntzan hitz egiteak harremana hobetzen du. Osasun mentalaren alorrean bereziki garrantzitsua da hizkuntza, azterketa egiterakoan daukagun tresna bakarra hizkuntza da, sintomak hizkuntzaren bidez adierazten dira. Ez daukagu analitikarik, frogarik. Hizkuntza da tresna nagusia. Gaixotasun psikikoek hizkuntzari eta pentsamenduari eragiten diote. Eskizofrenia adibidez, komunikazioaren patologia da. Gainera, hizkuntza nabarmen kaltetua egoten da. Psikiatrian eta psikologian hizkuntzak garrantzi handia dauka. Aldiz, gaiaren inguruko oso argitalpen gutxi dago.
Gaixo elebidunekin egindako lan batzuk aipatuko ditut ondoren:
-70eko hamarkadako argitalpena, eskizofrenikoekin egindako lana: Sintoma psikotiko larriagoak ama hizkuntzan adierazten zituzten. Bigarren hizkuntzan ari zirenean sintomek arinagoak ziruditen.
-1973ko argitalpena, hau ere eskizofrenikoekin: Sintoma negatiboak (afektibotasuna ahultzea, hitz jarioa eta pentsamendua murriztea) bigarren hizkuntzan adierazten zituzten eta sintoma positiboak (haluzinazioak, ideia deliranteak, hizkuntza antolatu gabea) lehen hizkuntzan.
-Bizkaian lau gaixo euskaldun zaharrekin egindako lana: Kontrakoa gertatzen zen, haluzinazioak eta abar gaztelaniaz adierazten zituzten.
-2001eko beste argitalpen batean: Gaixo psikotikoek sintoma desberdinak adierazten zituzten hizkuntza batean edo bestean egin, eta larrienak ama hizkuntzan.
Zein ondorio atera daiteke lan hauetatik?
Ondorioa bera da: ama hizkuntzan sintoma psikotiko larriagoak agertzen dituzte bigarren hizkuntzan baino. Neurologoek eta hizkuntzalariek ez dakite oso ondo hizkuntza bakoitza garunaren zein tokitan lantzen den, baina badirudi zentzuzko hipotesia dela ama hizkuntza emozioekin lotzea eta bigarren hizkuntzak errealitatera lotzen gaituela. Bigarren hizkuntza erabiltzen dugunean hizkuntzaren igorpenari arreta handiagoa jartzen diogu, eta beraz errealitateari lotuago gabiltza.
Beste lan batek dio gure oroitzapenak emozioei lotuta daudela eta emozio horiek hizkuntza bati lotuta. Agian, erabili daiteke bigarren hizkuntza oroitzapen horiek errekuperatzeko? Badirudi bigarren hizkuntzaren erabileraren bidez emozioak estali daitezkeela, eta beraz, terapeutak erabili dezake pazientearen bigarren hizkuntza oroitzapen traumatikoak hobeto ateratzeko.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, helduen artatze psikiatrikoan langileen %38k du bigarren hizkuntza eskakizuna, eta umeekin lana egiten dutenen %47,6k. Bigarren hizkuntza eskakizunak ez du bermatzen kontsulta euskaraz ematea. Gaixoen azterketa psikiatrikoa euskaraz egitea komeniko litzateke, sintomak hobeto azaltzeko.
Bidane Petralanda mediku ikasleak “Euskarazko zirkuituak, hizkuntza pazientean zentraturiko arreta” hitzaldia eskaini zuen. Hain justu, gai horri buruz ARGIAn elkarrizketa egin zion Ainhoa Ortega kazetariak duela gutxi. Lotura honetan duzue elkarrizketa irakurtzeko moduan.
Felipe Aizpuru (Arabako Erakunde Sanitario Integratua)
Eman dezagun mediku erdaldunak artatu duela paziente euskaldun peto-petoa. Pazienteak ahal duen bezala hitz egin dio gaztelaniaz. Mediku horrek egin duen interpretazioa oso zaratatsua da. Gainera, interpretazio hori ez da geratzen medikuaren buruan bakarrik, baizik eta medikuak idatzi egiten du eta espezialistak, ospitaleko langileek… erabiliko dute hurrengo. Idatzita geratuko da eta jarraipena izango du. Informazio zaratatsua da. Beste gauza bat. Mediku euskaldunek kontsultan euskaraz entzuten dituztenak gaztelaniaz idazten dituzte, ez euskaraz.
Paul Bilbao (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua)
Eremu elebidunak, kalitatea… horrelako terminoak entzun ditut gaur. Beste termino bat ere aipatu behar dugu, alegia, hizkuntza gutxiagotua kontzeptua. Zeren eremu elebiduna aipatzen badugu badirudi bi hizkuntzak maila berean daudela eta ez da hala. Beste termino bat gogoratu beharrekoa: hizkuntza eskubideak.
Beste kontu bat. Urraketak eta urraketak daude. Gauza bat da idatziak gaztelaniaz egotea, seinaleak gaztelaniaz egotea… eta beste gauza bat, niretzat larriena, ahozko komunikazioan kale egitea, hau da, herritarrekiko errespetua galtzea. Osasun asistentzia tartean dagoenean are larriagoa da. Urgentea ondokoa da: euskaraz egin nahi duen herritar horri tratu ona ematea eta ez desatsegina.
Lazaro Elizalde (Osasunbidea)
Nafarroan Osasun Sailean 10.871 lanpostu daude, horietatik 69 elebidunak, alegia, %0,6. 1.646 langilek egiaztagiriren bat dute.
Zer egin nahi du aldaketaren gobernuak?
-Foru dekretua abian da: irailean onartuko da.
-Hizkuntza eskubideak bermatu nahi dira.
-Ahalmen linguistikoa indartu nahi da.
-Progresiboa izango da.
-Abiatze egutegia egina dago.
-Ele biko ibilbideak ezarri nahi dira zerbitzu zentraletan, hau da, nafar guztiek erabiltzen dituzten zerbitzuetan.
-Meritua baloratzea.
Zer ez du egingo?
Euskararen Legea aldatu.
Zein dira ahuleziak?
Kontrako indarra dago; prozesua motel doa; hizkuntza eskubideen araberako hiru eremuak ez dira aldatuko; baliabide gutxi.
Zein dira indarguneak?
Gizartearen energia; adostasun politiko nahikoa; tresnak abian jarri izana (juridikoak, giza baliabideak…)
Karlos Ibarguren (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea)
Hiru mezu: Gizartea prest dago; gizarteak behar du, eskatzen du; Osakidetza, eta Osasunbidea bera ere esango nuke, prest daude aurrera egiteko.
Zeren zain gaude orduan, galdetuko du norbaitek. Egia da aldaketa mehatxu gisa bizi dutenak badirela. Eta kudeatu egin beharko dugu, baina eztabaida hau gaindituta daukagu, alegia, kalitatezko arretaz ari garela hizkuntza errespetatzeaz ari garenean, segurtasun klinikoa bermatzen dela lehen hizkuntza erabilita…
Osakidetzarako proposamenak:
-Lider moduan jokatu dezatela zuzendaritzek: jakinarazpenetan, ekitaldi publikoetan, zuzendaritzak eta kargu ertainak elebidunak izanda…
-Asistentzia: arnasguneak osatu behar ditugu, osasun zentro bat izan daiteke, zerbitzu bat, zerbitzu zati bat euskaraz, demostratu dezagun egin daitekeela dena euskaraz.
-Itunpeko zentroak ere hor daude, baina egi da Osakidetzako langileekin hasi beharko genukeela.
-Historia klinikoa euskaraz egiteko gaitasuna duten langileak baditugu, gatazka sor daiteke mediku batzuk horretan hasten bagara, baina batzuk historia klinikoak euskaraz egin nahi ditugu.
Unibertsitatean zulo ikaragarria dago, osasun arloko karrerak erdaraz egiten ari dira, mediku elebidunak sortu beharrean elebakarrak ari dira sortzen. Euskaraz ikasi nahi dutenak kanpora joaten ari dira.
Espezialitateetako azterketak egiten dituztenei, MIR egiten dutenei, egoiliarrei azaldu beharko diegu hau eremu elebiduna dela, alboko medikuak kontsulta euskaraz eskainiko duela.