Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Literaturako Nobel sariaren sekretua: etxeko lanak emaztearen esku uztea
Atalak: Gizartea, Literatura
Kazuo Ishiguro eta haren emazte Lorna MacDougall. Argazkia: The Sunday Times.
Lau astez idaztera jarria: ez telefono deirik, ez e-postarik, ez otordu prestatzerik, ez inolako etxeko lanik. Kazuo Ishiguro Literatura Nobel sariak 2014an kontatu zuen bere sekretua. Etxearen ardura emazteak hartu zuen.
“Quartz” agerkariak Ishigurok 2014an “The Guardian” aldizkariari esandakoak gogora ekarri ditu. Nobel sariak azaltzen du nola Man Booker Prize irabazi zuen “The Remains of the Day” liburua idazterakoan ezinbestekoa izan zen emaztea etxeko lanez arduratzea. Ondokoa esan zuen berak:
“Lau astez egunerokoa hustuko nuen. Idatzi baino ez nuen egingo, 9:00etan hasi eta 22:30ean bukatu, astelehenetik larunbatera. Bazkaltzeko ordubete hartuko nuen eta bi ordu afaltzeko. Ez nuen, ez ikusiko, ez erantzungo e-postarik, ezta telefonorik ere. Ez zen inor etxera etorriko. Lornak, nahiz eta agenda betea izan, jatorduak prestatuko zituen eta etxeko lanak egin. Horrela, lanerako ordu gehiago izateaz gain, halako egoera mental bat lortuko nuen, hau da, fikziozko mundua neurea baino errealagoa irudituko zitzaidan”.
Sophia Andreyevna Tolstaya Leo Tolstoy idazlearen emaztea. Argazkia: Wikipedia.
Ez etxerik garbitu, ez otordurik prestatu, ez arroparik gobernatu, ez ezer. Horrek guztiak denbora eskatzen du eta denboraz gain idazlea bere zeregin nagusitik urrundu dezake. Ishigurok lau astez egin zien uko etxeko lanei, baina oso ohikoa da eta izan da gizon idazleek haien emazteen bizkar uztea etxearen eta umeen zaintza. Senarraren literatur sorkuntza bultzatzen ere ezinbestekoak izan dira batzuetan.
“Quartz” aldizkariko Sarah Todd kazetariak adibide batzuk gogora ekarri ditu. Sophia Andreyevna Tolstaya Leo Tolstoy idazlearen emaztea zen. Senarraren “Gerra eta Bakea” liburuaren kopiak eta edizio lanak egin zituen. Hasieratik bukaerara liburuaren zazpi kopia idatzi zituen idazlumaz, sarri ohean etzanda, eta batzuetan lupa erabiltzen zuen senarraren oharrak ulertu ahal izateko. Kandelaren argipean, haurrak (hamahiru izan zituen eta zortzik lortu zuten bizirik irautea) eta zerbitzariak oheratutakoan hasten zen lanean. Editore lanaz gain etxekoa zegoen. Tolstayak idatzi zuen egunerokoan hala dio pasarte batean: “Barazkijalea zenez bat ez bi afari prestatu behar ziren, gastu bikoitza eta lan bikoitza zuen horrek”.
Vladimir eta Vera Nabokov senar-emazteak. Argazkia: Wikipedia.
Todd kazetariak Nabokov ere ekarri du akordura. Vera Nabokovek senarrari jatorduak prestatzen zizkion, gidari lanak egiten zizkion, gutunak ireki eta erantzuten zituen. Emaztea bere lehen irakurlea zen, agentea, mekanografiatzen zuena, eskuko poltsan pistola zeraman bizkartzaina, idazlearen semearen ama.
“The Conversation” agerkarira joz gero beste hainbat idazle sorkuntza lana arrakastaz betetzeko emazteen lanaz nola baliatu ziren irakur daiteke. Adibide gehienetan, emazteak etxeko lanetan baino senarren lanen kritikari, mekanografiatzaile eta literatur agente gisa agertzen dira. Areago, F. Scott Fitzgeralden emazteak aitortu zuen ezkondu ondoren bere eguneroko zaharraren zati bat desagertu zela eta ondoren senarraren sorkuntza lanetan oso antzeko kontuak irakurri zituela. Plagioa etxetik hasten zela, alegia.