Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Mikel Zalbide: “Arnasguneetan ez da eztabaidatzen zein hizkuntzatan egin behar den”
Atalak: Sailkatugabeak
Mikel Zalbide hitzaldia eskaintzen. Argazkia: UEMA.
Zalbideren ustez, Europa modernoan, apusturik konplexuenetakoa da arnasguneetan (udalerri txikietan) bertan bizitzeko moduak aurkitzea. Herriok bizirik mantentzen badira euskara bizirik mantentzeko aukera izango da.
Mikel Zalbidek “Arnasguneak: etorkizuneko erronkak” hitzaldia eskaini du UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak elkarrekin antolatutako “Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak” jardunaldietan. Jardunaldietan Iñaki Agirreazkuenagak herri administrazioa eta legedia aztertu ditu eta Olatz Altunak 2017an 76 udalerritan egindako kale erabilera datuak xehetu ditu. Ondorengo lerroetan Mikel Zalbideren hitzaldiaren laburpena duzue:
“Zer dira arnasguneak? Zergatik dira hain garrantzitsu? Zer ari zaigu gertatzen? Zein dira erronka nagusiak? Zer egin praktikan bizirik eusteko? XX. mendean izan duen garrantziagatik eta mende laurden honetan izango duenagatik 50 ordu beharko genituzke zirrikitu gehienak landu ahal izateko.
Zer dira arnasguneak? Joshua Fishmanek esan zuen: hiztun komunitatea mehartuz doa, hiztun gero eta gutxiago ditu, haien artean gero eta interakzio gutxiago dago, mintzagaiak gero eta mugatuagoak dira, hiztun mugatuak dira, ez dira hiztun estandarrak.
Hemen, Euskal Herri osoan, denean, euskaraz egiteko xedea ezarri zuten ameslari handiek: administrazioan, kalean, familian euskaraz… esparru guztietan. Gutxi dira Europan euskaldunak adina saiatu direnak, saiatu asko saiatu gara, egin asko egin dugu, gutxiago egin dugu pentsatu. Buruak eta bihotzak bidelagun izan behar dute. Gero eta gehiago pentsatzen da, zorionez.
Baina zer dira bada arnasguneak? Fishmanen ahotik kontatu dugun komunitate horren egoerari, tortillari alegia, buelta ematea. Baina buelta eman zenbat, noraino? Mundu guztiak iritsi behar al du dena euskaraz egitera? Mutur bat da hori. Lekuan-lekuan ahal den tokira igo behar dugu eta begiratu beharko dugu non eta nora igo gaitezkeen. Hizkuntza bizirik dagoen tokietan aritzea hilda dagoenetan aritzea baino mila bider errazagoa da. Hildakoa berpiztea eta bizirik dagoenari bizirik eustea bi gauza dira. Gero ikusiko dugu arnasguneei bizirik eustea ere oso konplikatua dela. Oso lan zaila, baina bestea mila bider zailagoa da.
Zer dira arnasguneak? Kalera atera eta gauza normaletan (Realari buruz hitz egitea, uso pasea zertan den komentatzea…) euskaraz egitea, eguneroko hizkera gatz eta piperduna izatea. Udaletxean planoak erdaraz daudela? Baina zenbat ordu pasatzen dituzte herritarrek plano horiei begira? Horrek zein eragin du eguneroko mintza-jardunean? Hutsaren hurrengo garrantzia du.
Arnasguneetan, demografia aldetik nagusi da euskara, inork xaxatzeko arriskurik gabe bizi dira euskaldunak, ez dira gatazka leku, ez dago gatazka iturririk, ez da eztabaidatzen zein hizkuntzatan egin behar den. Euskaraz egiten da eta kito. Ez da interbentziorik behar. Ez da euskaltegirik behar, arnasguneak hobeto eta debalde egiten du, besteak okerrago eta diru kostu ohargarriz egiten dutena.
Udalerri euskalduna eta arnasgunea terminoak sinonimoak ote dira?
Udalerri euskaldunak eta arnasguneak ez dira gauza bera. Udalerri euskalduna terminoak herritarren mintza-gaitasuna hartzen du oinarri. Aldiz, arnasguneak eguneroko mintza-jardun arrunta kalean eta gizarte bizitza zabalean hartzen du kontuan. Esan dezagun lehenengoa batik bat kuantitatiboa dela eta bigarrena nagusiki kualitatiboa.
Gutako asko (hitzaldian bildutakoei ari da) ez gara arnasguneetan bizi, pentsa gainerakoak. Herritarren gehiena ez da bizi arnasguneetan. Prentsan-eta joera ikusi dut esatekoa ‘hau arnasgune bat da’ eta eguna baino argiago dago ez direla arnasguneak. Euskal liburu eta disko azoka, euskal dantzak egiten dituzten elkarteak, euskal kirol elkarteak… horiek ez dira arnasgune, horiek ez dute bermatzen egunerokoan euskaraz egitea. Gaztetan ibili nintzen dantza taldeak ez zuen kalea euskaldundu. Gauza bat da biografia partikularrak nolakok diren, baina horiek ez dute konfiguratzen gehiengoa. Beste modu batez esanda: badira oso pertsona aberatsak herrialde pobreetan.
Hizkuntzak zer du behar-beharrezko bizitzeko?
Behar-beharrezkoa du ez hiltzea. Hizkuntzak ez dira kolpean hiltzen. Belaunaldiz belaunaldi ahultzen doaz. Belaunez belauneko jarraipenean ikusten da hizkuntzaren bizitzeko ala hiltzeko marka non dagoen, sano dagoen, herren dabilen. Arnasguneetan belaunez belauneko jarraipen horretan bermatzen da hizkuntza ez dela hilko. Erdarazko bi esaera erabil daitezke arnasguneetan gertatzen dena azaltzeko: ‘porque sí’ eta ‘ni pa dios’. Euskaraz egiten da halaxe egiten delako eta kito. Erdaraz ez da egiten, ezta pentsatu ere.
Belaunez belauneko jarraipena ez da gurasoek umeari euskara irakastea, transmititzea, alegia, umeak 6-8 urterekin euskara ondo jakitea. Belaunez belauneko jarraipena da umeak euskara ikastea, jolastorduan euskaraz egitea, ikasketak euskaraz egitea, geroago bere bikotekidearekin euskaraz aritzea, eta umeak izandakoan haiei ere euskaraz egitea”.
Hitzaldiaren bukaeran Mikel Zalbidek arnasgune diren udalerri txikietan herri giroa mantentzeak duen garrantzia azpimarratu du, herrian bizitzeak, eskola izateak, egunean zehar elkarrekin hitz egiteko aukerak izateak, duen berebiziko garrantzia hizkuntza bizirik mantenduko bada. Herri txikietatik aldentzeko joera aipatu du, dela erosketak egitera, dela lanera, dela aisialdiaz gozatzera. Zalbideren ustez, gaur egungo Europa modernoan apusturik konplexuenetakoa da arnasguneetan (udalerri txikietan) bertan bizitzeko moduak aurkitzea. Herriok bizirik mantentzen badira euskara bizirik mantentzeko aukera izango da.
Goizeko hiru hitzaldiez eta arratsaldeko mahai-inguruaz informazio gehiago duzue UEMAren webgunean.