Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Lujanbiok eta Agirretxek Radio Euskadin euskaraz egingo balute, zer?
Atalak: Euskara
Argazkian Galder Perez eta Alberto Irazu.
Guk dakigula ez dute halakorik egin, baina Alberto Irazu kazetariak euskaraz egin du elkarrizketa zuzenean Radio Euskadin, ia 20 minutuko esperimentua.
Galder Pérez da “Graffiti” saioko aurkezlea eta hark galderak gaztelaniaz egin zizkion (urtarrilaren 17an, audioa lotura honetan daukazue). Irazuk erantzunak euskaraz eta ondoren Pérezek laburpen motzak gaztelaniaz. Ia 20 minutuko elkarrizketan informazio errepikatze laburrek ez zuten hizketaldia astuna egin. Euskara ulertzen ez dutenen edo erdizka ulertzen dutenen belarrietara ez dakigu nola iritsiko zen.
Kontua da Alberto Irazuk “Rocka puntua!” liburuaz hitz egin behar zuela eta euskarari eusteko koherentzia ardatz hartuta Pérezi eskatu ziola elkarrizketa euskaraz egitea. Irazuren ustez, bi arrazoigatik egin zen elkarrizketa euskaraz, batetik, berak euskaraz egin nahi zuelako eta hori lortzeko ahalegina egoskor egin duelako, eta bestetik, irratsaioaren buruak elkarrizketa elebiduna egiteko zirrikitua aurkitu zuelako. Ziurrenik, Pérezek irratian ardura gehiago duenarekin ere hitz egingo zuen.
Ez da kasualitatea Alberto Irazu “Rocka puntua!” liburuaren egileak horrela jokatzea. Donostiako Egia auzoan bizi da eta “Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako” ekimenaren bultzatzaileetako bat izan zen. Ekimenaren helburu nagusia euskaldunak euskarari eustea zen, alegia, ahal den pertsona gehienekin eta egoera gehienetan euskaraz egitea, baita horretarako elkarrizketa elebidunak mantendu behar badira ere.
Irazuk berak eskaini digu artikulu honen izenburua. Berak zalantzarik ez dauka esperimentuak eginez, probatuz, baino ez zaiola euskarari bidea irekiko erdaraz ari diren eremuetan eta bere buruari galdera egiten dio: “Zer gertatuko litzateke Maialen Lujanbio bat edo Imanol Agirretxe bat Radio Euskadin elkarrizketa euskaraz egiten hasiko balira? Alegia, kalean elkarrizketa elebidunak egiten hasiak gara, 2018ko hondarrean Euskaraldia dator eta beste hainbeste egiten arituko gara Euskal Herriko herrietan. Kaleko esperimentuak nola jasoko dituzte irrati eta telebistek? Zergatik ez hedabideetan esperimentatu kalean egiten ari garena? Jende xeheaz gain, Lujanbio edo Agirretxe bezala, beste edozein pertsonaia publiko dut buruan. Jende ezaguna hasiko balitz esperimentatzen?”.
Ez dakigu Irazurena zenbateraino izan den esperimentua, halakorik izan den lehenago irratian edo telebistan. Alderantzizko elkarrizketa elebidunaren berri Irazuk berak eman digu. Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari ohi Milek Irizarrek gaztelaniaz erantzun zituen (lotura honetan elkarrizketa osoa) euskara ikasten ari den Dani Álvarez aurkezlearen galderak irrati kate berean.
Bitxia da, batzuk gaztelaniazko irrati kate publikoan euskarari bidea irekitzen saiatzen ari dira eta bitartean ETB2n kazetariak euskaldun petoei gaztelaniaz egiteko eskaka.
Urtarrilaren 19ko oharra:
Alberto Irazuren esperientziaren berri izanda, Amets Arzallus bertsolariak bere esperientzia kontatu digu. Berak elkarrizketa elebiduna ez baizik eta euskara hutsean egin zuen erdal hedabideetan duela lau urte Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi eta biharamunean, Radio Euskadi eta Onda Vasca irratietan. Baionako armagabetzearen eguna zela-eta molde berean aritu zen Dani Álvarez esatariarekin Radio Euskadin, galdera bakarrari erantzun luzea eman zion Arzallusek. Lau urteotan Radio Euskaditik gehiagotan deitu diote eta Arzallusek euskaraz egitea eskatu du, baina ez diote onartu. Elkarrizketak egin gabe geratu dira. Bi aldiz egin du gaztelaniaz, joan den abenduan, Bertsozale Elkarteak hala eskatuta eta Korrika garaian AEK-k eskatuta. Arzallusek, izan duen esperientziagatik, interpretatu du hizkuntza irizpide zehatz bat baino audientzia irizpide (nolabait esan) abstraktua dutela eta egun horretan pertsona horren popularitate edo interes mediatiko mailaren arabera erabakitzen dutela gonbidatuaren hizkuntza eskakizuna onartu ala ez.