Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
“Zahar egoitzetako langileek sektore maskulinizatuetakoek baino %30 gutxiago kobratzen dute”
Atalak: Ekonomia, Gizartea
Urriaren 24, 25 eta 26an greba egingo dute Gipuzkoako egoitzetako langileek. Argazkia: ELA.
Txomin Lasa ELAko erresidentzietako arduraduna da Gipuzkoan. 2017an negoziazio mahaiak ezer eman ez zuela-eta greba egunak jarri dituzte urria-azaroa-abendurako. ELAk sektore estrategikotzat du egoitzetakoa, adinekoen zaintzaz ari delako eta sektore feminizatu eta prekarizatua delako.
Greba egitea erabaki duzue. Zergatik?
2017-2018ko hitzarmena negoziatu behar genuen, hori da abiapuntua. 2017ko urtarrilean ireki zen negoziazio mahaia eta 2017ko urriaren 26an egin zen azken bilera. ELAk ikusi zuen negoziazio mahaian ez zegoela ibilbiderik egiteko.
Urriaren 26an izan zen azken bilera, ez da harreman gehiago izan, Diputazioak ez du ezer esaten. 2018ko martxoaren 23an sektoreko delegatu guztien bilera egin zen eta hor erabaki zen besteak mugitu ezean gu mugituko ginela.
Gatazka bi fasetan antolatu duzue.
Batetik, martxotik irailera arte sozializazio fasea egin dugu: kontzentrazioak, hedabideetan zabaldu, sare sozialetan ere bai… Nahiko ondo atera da. Bestetik, irailetik aurrera greba deialdiak egin ditugu. Irailaren 28an egin genuen bat, urriak 24-25-26 izango dira hurrengoak, azaroan bost egun eta abenduan zortzi egun. Lehen greba eguna nahiko arrakastatsua izan zen, itxaroten gaude, ez dakigu Diputazioa inplikatuko den edo ez, eskaintzaren bat egingo dien patronalei edo ez, hortxe gaude.
Foru Aldundia mugituko dela uste duzue?
Mezua zuzena da Diputazioarentzat. Zergatik? Sektorearen kontratazioaren % 90 Diputazioak daukalako. Patronalen eta sindikatuen arten negoziatu behar da, baina finantzazioaren %90 Diputaziotik baldin badator ezin du beste aldera begiratu, nahiz eta agian berak zuzenean ez negoziatu. Pentsatu behar du ea apustua egingo duen sektore honen alde, hobekuntzak egiteko finantzazioa jarriko duen, eta abar. Orain puntu horretan gaude. Diputazioak erabaki beharko du guretzako oso zilegi diren eskakizun batzuk onartzen dituen eta apustua egiten duen sektore honen alde. Guk askotan esan dugu sektore hau emakume sektorea izateagatik diskriminatua izan dela historikoki, prekarizatuta dago. Martxoaren 8an oso erraza da gauzak esatea, alderdi politiko guztiek hitz egin zuten. Diputazioak orain erabaki behar du aurrerapausoak emango dituen soldata arrakala desagerrarazteko.
Zein dira aldarrikapen nagusiak?
Bi dira. Batetik, sektore hau beste sektoreekiko diskriminatua da. Hau da, badira beste sektore maskulinizatuagoak zeinaren finantzazioa administrazio publikotik datorren, eta lanpostuek ez dute titulazio berezirik behar. Sektore maskulinizatu horietara iristea lortu behar da. Egoitzetakoek batez beste %30 gutxiago kobratzen dute. Eredu argia da kale garbiketa. Ez dugu esaten asko kobratzen dutenik besteek, baina guk esaten dugu gutxienekoa izan beharko lukeela hara iristea. Badakigu urtean 6.000-7.000 euroko igoera ikaragarrizko dirutza dela, baina aurrerapausoak eman nahi ditugu. Gure eskakizunaren oinarria hori da, esango dugu halako interpelazio ideologiko-politiko bat egitea dela. Bestetik, ELAko plataforma orokorretik delegatuek hamabi puntu garrantzitsu hartu zituzten eta horiek banatu dituzte bi multzotan.
Alde batetik eduki zehatzak: soldata igoera; antzinatasunean, igande, jai egun eta gauetako plusetan igoerak; atsedena; kontziliazioa neurrietan hobekuntzak… Bigarren multzoan beste bi gauza garrantzitsu aipatu behar dira. Batetik, ELAren asmoa oso argia izan da hasieratik eta negoziatu ezinezkotzat dugu: akordio bakarra egitea eta bi esparruetako hitzarmen kolektiboak sinatzea, alegia, sektore-hitzarmena eta enpresa-hitzarmenak aldi berean sinatzea.
Beste aldetik, ratioak igotzea eskatzen dugu, hau da, lan karga jaisteko, eguneko jarduerak egonkortzeko, plantilla egonkortzeko… ratioak handitzea. Beste modu batez esana langile gehiago izatea lan bera egiteko. Ratioak ezin ditugu patronalekin negoziatu Eusko Jaurlaritzaren eskumena baita.
Bizkaiko egoitzetako grebaren oihartzuna iritsi al da Gipuzkoara?
Bai baina, Gipuzkoan ere oraingoa baino lehenago ari ginen borrokan. 5.000 langilez ari gara hizketan. ELAn sektore hau bereziki estrategikoa da. Alde batetik sektoreak berak duen garrantziagatik, ezin dugulako alde batera begiratu, jendartea gero eta zaharragoa delako, gero eta zaintza gehiago behar duelako, eta sektore honek hori lantzen eta zaintzen du. Bestetik, ELAk apustua egiten du sektore oso feminizatu honen alde, historikoki daukagun zorra kitatu nahian. Zaintza emakumeen lantzat hartu izan da beti.
Antzeman duzue urtebete luze iraun zuen Bizkaiko grebaren eragina?
Bai, nabaritzen da. Jendeak oso presente dauka, bai langileek, bai kalean, bai jendartean. Nik uste dut lotura zuzena ikusten dutela eta oso aberasgarria da jendarte osoarentzat eztabaida mahai gainean jartzen ari delako. Sakoneko eztabaida hau da: oso erraza da berdintasunaz hitz egitea, soldata arrakalaz, M8 egun historikoa… baina hori dena errealitatera eraman behar da. Gure ekarpen handiena hori da: diskurtsoa errealitatera eramatea.
Ondoren, 2013an Gipuzkoako zahar etxeetako langileen greba mugagabeko bi bideo: