Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Kattalin Miner: “Harritu nau konturatzeak zenbat behar zuen jendeak zilegitasuna”
Atalak: Euskara, Gizartea
“Euskarari eusteak errebeldia puntu bat eskatzen du”. Argazkia: Kulturklik.
Ekintzaile feministak Donostiako Egia auzoko “Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako” ekimenean hartu zuen parte 2016an. Donostiako jaietan Piratek hizkuntza ohiturak aldatzeko egindako ariketan ere parte hartua da. Euskaraldian ahobizi txaparekin dabil.
Zergatik hartu duzu parte Euskaraldian eta zergatik zara ahobizi?
Onartu behar dut hasieran eszeptiko samarra izan nintzela Euskaraldiaren proposamenarekin, ez proposamena bera ona ez zaidalako iruditzen, baizik eta uste nuelako itxurakerian eror zitekeela edo betikook hartuko genuela parte. Hala ere, ez neukan dudarik parte hartuko nuela. Aurrez Egia auzoko eta Donostiako jaietako esperientzia oso onak neuzkan. Oraingoan ez nuen espero halako erantzuna, eta are konbentzituago hartu nuen ahobizi txapa.
Zergatik ahobizi? Euskal hiztuna naizelako. Nahiz eta saiatu diren rolen arteko desberdintasuna nabarmentzen uste dut ahobizik inplizituki daramala belarriprest, eta aritzeko askatasuna da gehien behar duguna.
Egiako eta Donostiako Piratetako ekimenetan parte hartuta iritsi zara Euskaraldira.
Txapak konplizitatea sortzen du eta poztasun handia izan da kalean barna konplizitateak bilatzea. Hala ere, oinarrian konpromisoa dago eta txapa batek ez dizu ematen halakorik. Horretan baneukan praktika eta banekien zein zaila den eustea. Batez ere eustea. Lehenengo hitza euskaraz egitea txipa jartzea da, eta harrigarria da konturatzea zenbatetan ez dugun egiten, aurreiritziengatik ere bai. Baina eusteak errebeldia puntu bat eskatzen du eta oraindik heziketa txartzat hartuta dagoen ariketa da, ogia erosten ari bazara ere.
Aitortu duzu zalantza handiak zenituela.
Gauzak magnifikatzen direnean eta halako babes instituzional, nazional eta politikoak dituztenean festa bilakatzen dira askotan. Zalantza neukan ez ote zitzaion norbanakoari transmitituko eta ez ote zen itxurakerian geldituko, saiakera eta konpromisoa zenbaterainokoa izango zen. Onerako, jendearen konpromiso mailak harritu nau, eta batez ere, konturatzeak zenbat behar zuen jendeak zilegitasuna. Euskaraldiak jendeari zilegitasuna edo aitzakia eman dio berez egingo lukeena era naturalean, intuizioz edo politikaz, egiteko. Txaparekin denok dakigu jolas hori dugula hamaika egunetan eta txaparik gabe lotsagabe sentituko zenak edo heziketa txarrekoa zela usteko zuenak, txapa soinean, zilegitasuna sentitu du aurrera egiteko. Iritzia aldatu dut dezente. Funtzionatu du proposamenak.
Egun hauetako bizipenen bat baduzu kontatzeko?
Nahiz eta beste bitan egin dudan hau, bitxia da entrenamendu faltak nola eramaten zaituen ohitura zaharretara. Lehengo egunetan nire aurreiritziekin harritu naiz, komertzio batzuetan automatikoki euskara erabili dut nire iruditerian euskalduna behar duelako leku horrek. Beste batzuetan ez, bitan harrapatu nau ustekabean, aurrekoek txapa jarrita zeukaten eta nire buruari onartu nion bietan gazteleraz ekingo niola txaparik ikusi ez banu. Lehen bi egunak txipa jartzeko izan ziren. Orain (azaroak 28) automatizatu dut eta espero dut hamabigarren egunetik aurrera irautea.
Ahalduntzeaz hitz egiten da asko. Feminismotik hartutako kontzeptua. Paralelismoak egin dituzu?
Lehenengo egunean kalera atera eta hainbeste jende txaparekin ikusita martxoaren 8an jantzi genuen besoko moreaz gogoratu nintzen. Babes moduko bat, konplizitate moduko bat badago. Uste dut azken urteotan euskalgintzak eta feminismoak elkarrengandik edan dugula. Ahalduntzea terminoa da euskalgintzak batik bat hartu duen terminoa. Ez dakit euskalgintzak zenbateraino uler dezakeen termino hori. Funtzionatzen du lehen esan dizkizudan gauzengatik: zapalduaren konplexutik ziurtasuna eta zilegitasuna ematen duelako kasu honetan euskaraz aritzeko. Esango nuke feministak euskalgintzaren munduan ahaldundu direla, zilegitasuna, eta aitortza izan dutela, baina baita euskaltzaleok eta euskaldunok ere mugimendu feministaren barruan. Uste dut ulertu dugula zapalkuntzak mailakatu baino zapalduek elkarren beharra daukagula.
Mugimendu feminista barrutik hitz egingo dut. Iruditzen zait azken urteetan sekulako buelta eman duela gai honek eta garrantzia eman zaiola. Esango nuke 2015etik aurrera ez dela bigarren mailakoa eta dudan ezin dela jarri. Euskaraz militatu ahal izateaz eta egoera konplikatuenetan ere (euskaraz ez dakitenak edo atzerritarrak daudenean bilkuretan adibidez) euskaraz egitez ari naiz. Lortu dugu euskararen erabilera bermatzea eta zilegitasuna ematea. Ez dakit euskalgintzaren barruan feminismoak zilegitasun bera lortu duen. Dena dela, sinergia zirkular moduan hartuko nuke. Denok denetik edan eta zapalkuntzen arteko ahizpatasuna.
Biek elkarrengandik edan dutela diozu. Euskalgintzak feminismotik zenbateraino?
Euskalgintza oso kolektibo zabala eta anitza da. Zenbat eta militanteagoa, kaleari lotuagoa, errazagoa izango da harremana edukitzea feminismoarekin edo beste eragile sozialekin. Euskalgintzak ez baldin badauka ezagutza edo jakintza ez da izango beste mugimendu sozialak baino arkaikoagoa delako, beste mugimendu sozialetan ere begiratu beharko genuke feminismoak zer osasun daukan. Euskalgintzan maila oso desberdinak daude, batzuk punta-puntan daude eta beste batzuentzat urrun dago. Hala ere, ez dut uste erresistentzia handiko esparrua denik. Elkarlana ona izango dela uste dut.