Esther, etxeko langilea: “Ezin dut lanera joan, artritis erreumatoidea daukat eta arrisku taldean nago” (III)
Marian, Lucero eta Esther etxeko langileak (izenak asmatutakoak dira) ohituta daude lana beltz eta baldintza kaskarretan egitera. Koronabirusaren hedapenak ordea, torlojuak estutu ditu. SOS Arrazakeriaren bidez jarri gara beraiekin harremanetan eta bakoitzak bere egoera kontatu digu. Marian (Peru): “Egoera berezi honetan neuk erabaki dut zaintzen dudan nagusi andrearen etxetik ez ateratzea” Astelehenetik astelehenera bizi naiz etxe batean. Emakume zahar bat zaintzen dut. Koronabirusa heldu...
Read MoreGaur balkoiko txalo zaparrada etxeko langileentzat eskatuko dute (I)
Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna da martxoaren 30a. Sektorean lan baldintza duinen alde borrokatzen duten elkarteek ekintzak prestatuak zituzten gaurko. Covid-19k jarduerak bertan behera utzi ditu, eta are okerragoa, etxeko langileen lan eta bizi baldintzak egun batetik bestera lehenaz gain hondatu ditu. Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Etxeko Langileen Taldeak gaurko txalo zaparrada beraien alde izatea eskatu du. SOS Arrazakeriak argitaratu duen oharrean azaltzen du nola agintariek neurri...
Read More“Hilabete ez, langile batzuek urtebete, bi, edo hiru urte, pasatzen dituzte konfinatuta” (II)
Marling Castillo etxeko langilea da eta gaur egun Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Etxeko Langileen Taldearen ordezkaria da. Gipuzkoako Oarsoaldea bailarako emakume migratzaileekin aritzen da lanean. Haien atea ere jo du koronabirusak. Langile batzuk kaleratu dituzte; beste batzuk 24 orduz lanean aritzera behartu dituzte; eta badira beraien kabuz erabaki dutenak etxetik ez ateratzea, nahiz eta gaueko langileak ez izan, sartu-irtenean hasiz gero zaindua kutsatzeko beldurra baitute. Banaka-banaka...
Read MoreEgoitzetako langileen testigantzak: “Administraria eskulanak egiten ari da babeserako tresnak izan ditzagun”
Gipuzkoako egoitzetako langileak greban ziren martxoaren 11 arte. 242 greba egun zeramatzaten langileentzat eta egoiliarrentzat baldintza hobeak eskatzen. Greba atzeratu behar izan dute, koronabirusak ezustean harrapatu dituelako. Egunerokoan lana duintasunez egin eta egoiliarrak egoki zaintzeko zailtasunak bazituzten, orain egoera are okerragoa da. ELA sindikatuko ordezkarien bidez hainbat langileren testigantzak bildu ditugu eta hemen jaso kontatu dizkiguten moduan. Martxoaren 17 eta 20koak...
Read More
Iruzkin berriak