Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
“Hilabete ez, langile batzuek urtebete, bi, edo hiru urte, pasatzen dituzte konfinatuta” (II)
Atalak: Ekonomia, Gizartea, Osasuna
Etxeko langileez egindako erakusketan Donostiako San Telmo Museoan. Marling Castillo ezkerretik hasita lehenengoa da. Argazkia: Marling Castillok utzia da.
Marling Castillo etxeko langilea da eta gaur egun Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Etxeko Langileen Taldearen ordezkaria da. Gipuzkoako Oarsoaldea bailarako emakume migratzaileekin aritzen da lanean. Haien atea ere jo du koronabirusak. Langile batzuk kaleratu dituzte; beste batzuk 24 orduz lanean aritzera behartu dituzte; eta badira beraien kabuz erabaki dutenak etxetik ez ateratzea, nahiz eta gaueko langileak ez izan, sartu-irtenean hasiz gero zaindua kutsatzeko beldurra baitute. Banaka-banaka ari dira langileei deitzen, zer moduz dauden jakiteko. Datu basean 300 izeneko zerrenda dauka Castillok.
Nola eragin die etxeko langileei osasun larrialdi honek?
Horietako asko etxeko langile egoiliarrak dira, alegia, lana egiten duten etxean bizi dira eta pare bat orduko atsedena izaten dute arratsaldeetan. Tarte hori baliatzen dute etxetik ateratzeko. Orain ezin dute atera. Eta zer egiten dute? Zaintzen duten pertsona bere kabuz moldatzen bada, zaintzailea bere logelan sartzen da bi ordu horietan eta zaindua bere aldetik dabil etxean. Beste batzuetan langileak atsedenik gabe geratu dira, zeren ezin dute kalera atera konfinamendu aginduagatik eta etxean geratzen badira ez dira gai zaharra bakarrik uzteko bi ordu horietan. Batzuk mendekotasun maila handitxoak dituzte eta langileak ez daude batere lasai jakinda bi ordu horietan etxean bakarrik dagoela pertsona zaharra. Ez dira ausartzen bakarrik uzten, beraz ez dute atsedenik hartzen langileok. Kasuren batean, zaharraren senideren bat etorri da atseden orduetan eta zaintzaileak bere logelan egoteko aukera izan du behintzat.
Telefonoz hitz egin dudan emakumeei esan diet arratsaldeko atseden orduetan, etxetik atera ezin badute ere, haien logelan sartzeko eta haien gauzak egiteko. Baina hori teoria da, praktikan oso zaila da. Badakite etxean dagoela pertsona zaharra eta nekez deskonektatzen dute.
Lotara gelditzen ez diren etxeko langileekin ere hitz egin dut eta bateren batek erabaki du zaintzen duen pertsonaren etxean gelditzea, lotarako ere bai, kutsatzeko arriskua murrizteko. Nik esan diet horiek denak lanorduak direla eta ziurrenik ez dituztelako kobratuko, baina hala ere, erabaki hori hartu dute.
Lanordu gehiago egiten ari direnek zer hitz egin dute enplegatzaileekin?
Galdetu diet ea enplegatzailearekin hitz egin duten, ea badakiten nola ordainduko dizkieten orduok, edo atseden orduak berreskuratuko dituzten edo nola egingo duten… Baina batzuk galdetzera ere ez dira ausartu, egoera irregularrean daudelako, eta enplegua galtzeko beldurra dute. Beraz, ez dakite egoera berezi honetan egiten ari diren lanordu gehigarriekin zer gertatuko den.
Bestelako zein ondorio pairatu dituzte?
Batzuk kaleratu dituzte. Ez da kontu berria, lehen ere hala kaleratzen zituzten, arrazoitu gabe. Orain okasio berezia baliatzen ari dira kalera botatzeko. Agian aurrez pentsatuta zuen kaleratzea eta orain esango dizu egoera bereziagatik utzi zaituela lanik gabe. Gaur arte bere aita, ama, osaba, zaindu duzu eta egun batetik bestera kalean utziko zaitu. Eta legearen babespean egiten dute, gainera, kalera bota ditzakete.
Beste enplegatzaile batzuek langilea oporrak hartzera behartu dute, batik bat lotara gelditzen ez diren langileak. Langile batek aipatu dit aste honetan oporrak emango dizkiotela esan diotela, baina kezkatuta zegoen zeren hurrengo astean ez daki lanera joan behar duen, oporrak dituen… Sektore honetan ez dute balio enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteek eta horrelakoek. Beti bezala sektore honekin ahaztu dira. Zaharrak omen dira ahulenak larrialdi egoera honetan eta zaharrak zaintzen dituzten langileez ahaztu dira, beti bezala. Egun osoz zaintzen dituzte etxeko langileek zaharrak.
Ahaztuak sentitu zarete.
Ospitaleetako osasun langileei txalo jotzeko balkoira ateratzen gara, baita noizbait zahar egoitzatako langileei ere, baina inork ez die txalorik jo 24 orduz etxean zaharrak zaintzen ari diren langileei. Gizartea eta gobernua, biak sektore honetaz ahaztu dira, eta sektore hau ere zaurgarria da. Emakumeak eta migratzaileak gara ia denak. Enplegatzaileak agindutakoa betetzen dugu, bestela enplegua galtzen dugu.
Zer egin daiteke une honetako egoera pixka bat arintzeko?
Guk ez daukagu eskubiderik. Lana galtzen badugu langabezia saririk ez daukagu. Entzun dut herritarrei alokairua ez dietela kobratuko, entzun dut aldi baterako erregulazioa, ez dakit nolako dirutzak erabiliko dituztela jendeari laguntzeko… Bada, esan dut enplegatzaile batzuk pandemia egoera baliatzen ari direla orain duten langilea botatzeko. Gauza bat egin dezakete hori saihesteko adibidez [elkarrizketa Espainiako Gobernuak etxeko langileentzat neurri berezia iragarri baino lehen egin genuen]: Guk Gizarte Segurantzaren zati bat ordaintzen dugu eta bestea enplegatzaileak. Behintzat hilabete honetako diru sorta kobratuko ez baligute, ez enplegatzaileari ezta enplegatuari ere? Beharbada justifikatu gabeko kaleratze gutxiago egongo lirateke. Eta kontuan hartu behar da enplegatzaile batzuk larri ibiliko direla. Pandemiaren ondorioak haiek ere jasango dituzte; batzuk lanik gabe geratu dira, beste batzuei lanorduak murriztu dizkiete, eta egon seguru hemendik aurrera etxeko langileak kaleratzen hasiko direla, ordaindu ezin dietelako. Horregatik aipatu dizut Gizarte Segurantzaren neurria, balioko lukeelakoan enplegatzaileak arintzeko eta kaleratzeak saihesteko.
Herritar askori bitxia egiten ari zaio behartutako etxealdia. Etxeko langile askok badaki zer den konfinamendua, horrela egiten du lan. Nolako sentsazioak dituzue herritarrak etxealdi hau gogorra dela esaten entzunda?
Hilabete konfinatuta ez, langile batzuek urtebete, bi urte, hiru urte, pasatzen dituzte etxean. Astelehenetik astelehenera egiten dute lan, inoiz bukatzen ez diren egunak dira, eta 600 euro irabazten dituzte. Ez daukate inolako eskubiderik, ez dute langabeziarik, ez dute kontraturik. Langile horiek egoera irregularrean daude eta esandakoa betetzen dute. Lan gehiegikeriak pairatzen dituzte, batzuek lan jazarpena jasaten ari dira. Tratu krudela pairatzen dute, dela haien jatorriagatik, haien azal koloreagatik… Egoera horiek jasaten dituztenek, elkartzen garenean, guri kontatzen dizkigute eta barrua husten dute. Orain ezin gara elkartu, telefonoa baino ez dugu hizketarako. Tratu txarra ematen dion pertsonarekin egun osoa egon behar du orain, etxetik atera gabe.