Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Usue Pastor: “Diputazioa eta egoitzetako enpresak eskutik helduta doazen lagunak dira”
Atalak: Ekonomia, Gizartea
Usue Pastorrek itxaropena du gizarteak eta erakundeek egoitzen kudeaketa ankerrari helduko diotela.
Barakaldoko Vitalitas Santa Teresa zahar egoitzan egiten du lan Usue Pastorrek. Alde batetik, optimista da, esperantza duelako pandemia inflexio puntua izango dela egoitzen kudeaketa ankerrean. Bestetik, etorkizun hurbil iluna usaindu du bere egoitzan. Vitalia enpresak erosi berri ditu akzio gehienak, eta hilabete gutxitan langileak estutu eta egoiliarrak okerrago artatzeko aukera izan du. Diputazioa eta enpresa pribatua eskutik helduta doazen bi lagun moduan irudikatzen ditu. Lehenengoak ‘zama’ bestearengan utzi du eta bigarrenak errentagarritasuna atera dio.
Lau erabiltzaile hil dira COVID-19an positibo emanda eta hiru langilek ere positibo eman zuten testean. Ez da gehien zigortutako egoitzetakoa. Hala ere, 30 egoiliar bigarren solairuan bakartu behar izan zituzten, kutsatzeko arriskuan egonak zirelako.
Usue Pastorrek gauez egiten du lan. Laguntzailea da berez eta gaur egun egoitzako bost solairuetako arduraduna da. Solairu bakoitzeko laguntzaile bat egoten da gauean adinekoak zaintzeko. Otsailera arte 200 bat egoiliar zituzten, solairuko 40 inguru. Ez daukate, ez mediku, ez erizainik. Diputazioak ez die halako exijentziarik ezarri.
COVID garaian baliabide berberekin
Ez dute inolako laguntza gehigarririk izan osasun krisiari aurre egiteko. Martxoaren 14-15ean Pastorrek zuzendariari prebentzio neurriak hartzeko eskatu zion, alegia, hobe zuela birusa ez sartzeko bitartekoak jartzea, birusa etxe barruan zegoela kudeatzea baino. Hala esan zion zuzendariak: “Emaidazu irtenbide bat”. Eta Pastorrek: “Solairu bat prestatu kutsatuak bakartzeko; langile gehiago kontratatu; eta maskarak langile guztiontzat”. Lehenengo eskaera baino ez zuen bete. Diputazioak ez zien eskatu beste biak betetzea, eta gainera, Pastorrek dio nahiko lan bazutela Foru Aldundiak bidalitako protokoloa interpretatu eta betetzen. Bitartean, maskarak bigarren solairuko langileek baino ez zituzten, berrerabili ezin ziren musukoak behin eta berriz janzten ari ziren. Ez zuten langilerik kontratatu eta oso haserre hitz egin du horren harira entzundakoaz: “Hedabideren batean irakurri edo entzun nuen Bizkaiko Foru Aldundiak egoitzak behartuko zituela errefortzuak kontratatzera. Ez da hala izan! Egoitzak kudeatzen dituzten enpresek ez dute inolako obligaziorik izan jendea kontratatzeko. Diputazioak berak esan ez zuen bada erresidentzietan nahikoa langile zegoela!”.
Osasun krisia baino lehen korrika ibiltzen zirela dio Pastorrek eta COVID-19 garaian are gehiago. Bakartutako erabiltzaileak zerbitzatzea konplexuagoa izan da, gelaz gela ibili behar izan dutelako: “Esan daiteke langileek lorratzak utzi dituztela korridoreko hainbat tokitan, hainbeste aldiz joan eta etorri dira bide beretik egunean zehar!”.
Foru Aldundia eta enpresa hildakoak gainetik kendu nahian
Pastorren iritziz, arazoa ez da COVID-19ak egoiliarrak hil izana, baizik eta langile nahikoa ez daukatela, erizainik ez dutela, eta horrela dauden egoitzei, enpresei, inork ez diela ezer esan: “Foru Aldundiak ‘zama’ gainetik kendu du egoitzak enpresa pribatuen esku utzita eta enpresek ‘zama’ negozio bihurtu dute. Egoiliarrak ez dira ‘zama’. Egoiliarrak jabetzen dira gizarteak zer egiten uzten dien enpresei”.
Osasun krisi garai honetan gauza asko azalera atera direla ados badago ere, sektoreko emakume prekarioen errealitatea nekez agertzen dela dio: “Lehenengo minututik telebistan ikusi ditugu Nissango eta Alcoako langileak. Gu noiz? Greba luzea egindakoak gara! [378 eguneko greba egin zuten 2016 eta 2017 urteetan]. Gainera, orain jomugan gaude. Diputazioa eta enpresak bonba, alegia hildakoak, gainetik kendu nahian dabiltza”. Bokazioz lana egin beste erremediorik ez dagoela dio, bestela ezin dela jasan: “Funts putreek pagotxa ikusi dute. Ankerrak dira, kanibalak”.
Osasun krisiak zerbaiterako balioko du?
Optimista izan nahi du eta bihotz-bihotzean espero du balioko duela zerbaiterako. Negarrez hasi da ondokoa kontatzerakoan: “Egoiliarrek laguntza behar dute, erakunde publikoek ezin dute bestaldera begiratu. Langileok hustuta gaude eta ezertarako ahalmenik gabe sentitzen gara. Zerbitzu soziosanitarioak errentagarri direla entzuten ari gara! Ileak tente jartzen zaizkit. Adinekoak ezin ditugu utzi errentagarritasuna bilatzen duten pertsonen eskuetan, eta gainera, diru publikoarekin. Lotsagabeak dira! Paseoak mugatzen dizkiete erabiltzaileei, komunean eserita zenbat denbora egongo diren kontatuta daukate, ohetik nahi ala ez nahi noiz jaiki behar duten esaten dute…”.
Enpresak emakumeen bihozberatasunaz eta sakrifiziorako gaitasunaz baliatzen direla baieztatu du: “Zuzendariari esango diozu ez daukazula denborarik egoiliarrak ohetik altxatzeko, baina beraiek badakite ez ditugula utziko ohean, denak altxatuko ditugula azkarrago edo motelago”.
Eta baikortasunez bukatu nahi du: “Sindikatuek eta gizarteak gobernuak estutu behar dituzte. Nahiko nuke pandemia inflexio puntua izatea, desio dut hau dena aldatzea, baina agian zartako ederra hartuko dut. Beraiek merezi dute eta guk, langileok, ere bai”.
Langileak ez kontratatzeko arrazoi bat
Otsailean 200 egoiliar zituzten eta orain 160 bat izango dira. Batzuk senideek etxera eraman zituzten eta beste batzuk gripeak eraman zituen. Etxera joandakoak, hildakoak eta erabiltzaile berriak hartzeko debekua kontuan hartuta 40 egoiliar inguru gutxiago dituzte. Zuzendariarentzat arrazoi garrantzitsua langile gehiago ez kontratatzeko. Maiatzaren lehen erdian batzuei oporrak ematera ausartu zen, “eta kaosa izan zen gurean. Langile bakarra hamabost egoiliar ohetik altxatzera iritsi zen”.
Mehatxuka ibili beharra
Lan osasunera deitu zuen Pastorrek. Lau positibo zituzten egoiliarren artean eta maskarak bigarren solairukoentzat baino ez zeuden. Testak egitea nahi zuten. Ez zuen erantzunik jaso lan osasunean. Familiako medikuari deitu eta kontatu zion zein egoeratan zeuden. Hark aholkatu zion langile guztiak norbere familiako medikuarengana joatea. Halaxe egin zuten eta kolpera hogei langileri baja eman zieten, batzuk arrisku taldekoak zirelako eta beste batzuek positibo eman zutenekin lan egin zutelako. Panorama ikusi zuenean, hala esan omen zuen zuzendariak: “Hau eutsiezina da! Ez zaitezte joan medikuarengana, mesedez!”. Hogei bajaren ondoren lan osasunetik deitu zuten egoitzara.
2019ko abenduan bazkide berria, gehiengoa bereganatu duen enpresa, Vitalia, sartu zen egoitzan. Pastorrek dio martxoaren 30era arte desagertuta egon zela, harik eta gure solaskideak mehatxu egin zien arte hedabideetara joko zuela.
Vitaliarekin ez dute itxaropen handirik
Enpresa berriak erabiltzaileentzat eta langileentzat onurarik ekarriko duen esperantzarik ez du, langile kopurua ahalik eta gehien estutuko dutela uste du, dagoeneko hasiak dira: “Osasun krisia baino lehen garbitokian langile murrizketak egin zituzten eta iritsi ezinik ibili ziren. Birusa etorri denean murrizketa bertan behera utzi behar izan dute. Jubilazioak ez dituzte kontratu finkoez ordezkatzen, hainbat hilabeteko kontratuak egiten dituzte eta etengabe langile berriak hartu: “Laster ia langile talde osoa ezezaguna izango da”. Dena begiratzen dute. Elikagaietan marka merkeagoko produktuez ari dira ordezkatzen lehengoak. Egoiliarrak ‘moko finekoak’ direla esatera iritsi dira.
Duela hamalau urte ireki zituen ateak zentroak eta Pastorrek dio Diputazioaren exijentziek etengabe behera egin dutela. Ikuskaritzak egiten duen lanaz oso kritiko hitz egin du: “Aurrez deitzen diete zentrokoei ikuskaritza egitera doazela. Hori ez da ezusteko ikuskaritza! Ordurako dena prest izaten du zuzendaritzak. Zergatik ez dira etortzen 7:00etan, ezin iritsian egoiliarrak ohetik altxatzen ari garenean? Zergatik ez dira etortzen 20:00etan, afaria eman eta oheratzen hasten garenean?”.