“Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
Kia Abdullah idazle eta kazetaria Londresen jaioa da. Haren gurasoak Bangladeshetik joan ziren Britainia Handira. Ama zaharrarekin bengaleraz nola edo hala mintzatu da azken urteotan. Jarioa galtzen ari zen. Halako batean hondamendia: birusaren ondorioz bakartuta zeudenez, amarekin telefonoz hitz egin behar eta ezin komunikatu bengalera kaskarrean, aurrez aurreko keinu eta imintzioak ezin erabili. Eta bakartze garaian, amak Kiaren ahizpa bati esan zion bakarrik sentitzen zela. Orduan garbi izan...
Read MorePandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
Azaroak 27. Irauli zaintza plataformak jardunaldiak antolatu ditu (“Zaintzarako euskal sistema publiko eta unibertsal baterantz”). Norbanakoen hitz-hartzeen (Ana García Mendoza eta Iñaki Lasagabaster) ondoren mahai-inguruaren ordua da. Bost hizlari eta ordubete. Tarte txikia hizketarako. Dena den, kafe orduan entzundakoa geratu zait buruan: “Zaintza ereduaren inguruan hizketan halako sektoretako jendea mahai-inguruan biltzea gauza handia da”. Antolatzaileek balio handia eman diote...
Read MoreIñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
Iñaki Lasagabaster EHUko Administrazio Zuzenbideko katedraduna da. Asaldatuta dago hilabete hauetan zahar egoitzatan gertatu direnak entzunda: senideei jakinarazi gabe ama egoitzaz aldatu; bisitak murriztu; logelan itxi birusak kutsatu ez ditzan… Katedradunak bere buruari galdetzen dio ea horrelako erabakiak nork har ditzakeen. Gizarte Zerbitzuei buruzko legea aztertu du eta ondorioztatu du administrazio publikoa esku hartzen ari dela arauak oso lausoak diren kontuetan. Gogorarazi du...
Read MoreAna García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
Pandemia garaian argiago ikusi dugu. Zaharrenak birusaren aurrean arrisku latzean daudela esan digute adituek. Zahar egoitzetako geletan gorde dituzte, ateratzea debekatu diete eta familiek nahi baino askoz bisita gutxiago egin dizkiete. Norbere etxean bizi diren asko ere ez dira atera eta senideak neurri zorrotzak hartzen ari dira. Alabaina, galdetu ote diegu beraiei nola jokatu nahi duten birusaren aurrean? Ana García Mendoza Madrilgo Pilares Fundazioko langilea da, lan komunitarioko...
Read More
Iruzkin berriak