Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
Atalak: Gizartea, Osasuna
Urriaren 6an ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu zuten Gipuzkoako zahar egoitzetan. Pentsiodunen hainbat plataformaren, Gipuzkoako Senideak eta Irauli zaintza elkarteen babesa izan zuten. Egoiliarrentzat kalitatezko zaintza eta langileentzat lan-baldintza duinak eskatu zituzten. Argazkia: Dani Blanco.
Azaroak 27. Irauli zaintza plataformak jardunaldiak antolatu ditu (“Zaintzarako euskal sistema publiko eta unibertsal baterantz”). Norbanakoen hitz-hartzeen (Ana García Mendoza eta Iñaki Lasagabaster) ondoren mahai-inguruaren ordua da. Bost hizlari eta ordubete. Tarte txikia hizketarako. Dena den, kafe orduan entzundakoa geratu zait buruan: “Zaintza ereduaren inguruan hizketan halako sektoretako jendea mahai-inguruan biltzea gauza handia da”. Antolatzaileek balio handia eman diote pentsionistak, egoitzetako senideak, kooperatiba munduan dabiltzanak, feministak eta etxeko langile migratzaileak elkartzeari. Bide luze baten hasiera baino ez dela uste dute, baina pausoak ematen hasi dira.
Hizlariei hitza eman aurretik Irauli zaintza plataformak Zaintzarako Euskal Sistema Publikoa sortzeko lege-proposamena idazteko ideia luzatu die jardunaldietan parte hartu duten guztiei. 2021eko lehen hiru hilabeteetan hainbat eragileren artean proposamena eztabaidatzen hasiko dira.
Ondoko lerroetan mahaikide bakoitzaren hitz-hartzeen laburpentxoak dituzue:
Silvia Carrizo, Malen Etxeako kidea da. Malen Etxean, etxeetan zaintza lanak egiten dituzten emakume migratzaileak biltzen dira. Etxe hau Irauli zaintza plataforman ere badago.
“Guretzat gaur hemen egotea oso garrantzitsua da. Gu denok gaude: pentsionistak, sindikatuak [entzuleen artean batzuk baziren], zahar egoitzetako senideak eta emakume migratzaileak zaintza sistema publiko eta unibertsalari buruz hizketan. Eta hemen esaten ari gara etxeko lanetan ari diren emakume migratzaileak ere kontuan hartu behar direla. Lehen zuloa egin dugu horma horretan. Sistema patriarkala eta koloniala baita, emakume migratzaileak dira halako egoeran lan egiten duten bakarrak; 24 orduz esklabutzan. Beraz, bide ona da hemen hasi duguna.
Eusko Jaurlaritza ez dadila ezkutatu eta ez dezala esan ez daukala eskuduntzarik gai honetan. Aldarrikatzen dugu Eusko Jaurlaritzak onar dezala etxeko zaintzaileena lanbide bat dela. Atzerritar Legeak ez die uzten kontratua edukitzen eta hiru urtez egoten dira kontraturik gabe lanean. Onar ditzala langile moduan, nahiz eta egoera legalik ez izan”.
Ion Fano, Bizkaiko Pentsionistak Martxan
“Lege proposamenerako manifestuarekin bat nator. Lege proposamena mundu guztiari zabaldu behar zaio eta eztabaidatu. Datorren udaberrian honetaz eztabaidatzeko prest izango gara.
Nahiko nuke azaldu zein momentutan gauden orain halako ekimenak egiteko. Pentsionisten artean hamar urte dira zaintza ereduaren gaia lantzen ari garela. Batik bat orain dela hiru urte hasi ginen Bizkaiko pentsionistak gaia lantzen eta Hego Euskal Herrian lehen mailako garrantzia hartu zuen. Batez ere egoitzatako arazoa ezagututa, gure borroka lerroak zein izan behar zuen zehaztu genuen. Eusko Jaurlaritza, diputazioak eta udalak interpelatu eta estutu behar dira. Pentsionistak, egoitzetako senideak eta bestelako eragileak elkarrekin aritzeaz oso balorazio ona egiten dugu. Batasun honetara batu daitezela langile soziosanitarioak ere.
Lege proposamenaren alde egitea eta oihartzuna ematea bezain garrantzitsua da kalean tentsioa mantentzea, noiz eta pandemia garaian. Beatriz Artolazabalek sistema publikoa zalantzan jartzen baldin badu, hitz horiei erantzun behar zaie. Astero entzuten dugu nola putre funts batek hartu duen egoitza bat, alegia, publikoak gero eta gehiago pribatizatzen ari dira.
Jendeak egoera honetan dauzka bereziki gogoan zaintza eta osasuna. Aukera handiak dauzkagu aurrera egiteko, gizartean kezka handia dagoelako eta momentu hau baliatu behar dugu. Dimentsio handia hartu du gaiak, ez egoitzek bakarrik, zaintzak orokorrean. Batu gaitezen ahalik eta eragile gehien”.
Arantza Corrales, Oneka, euskal emakume pentsionisten plataforma
“Mugimendu feministak eta emakumeek hamarkadatan egindako lanari esker baino ez dugu lortu zaintza lanak eremu pribatutik ateratzea. Hala, gai publiko bihurtu da eta azkenaldian ia-ia lehentasun politikoa hartu du.
Askotan entzuten dugu zaintza krisia izenekoaren aurrean gaudela, zeinak egiturazko aldaketak eskatzen dituen. Feminismo kritikoak zein proposamen ditu? Eta zein praktika politiko zehatz egin daitezke gaur egungo egoerari erantzuteko?
Aldarrikapenerako eragozpen handienetakoa da ez dagozkigun zaintza lanak guretzat uzten dituztela, maitasunaren izenean. Hau da, familiako lanen inguruan eraikita dagoen balio- eta itxaropen-sistema sufritzen dugu emakumeok. Besteek gu zaintzaile gisa nola onartzen gaituzten, horrek eraikitzen du gutako askoren nortasuna.
Maila askotako ekintzak egin behar dira eta bizitzan zehar-lerro izan behar dute. Gakoetako bat zaintza lanak desmitifikatzea da, zer diren zehaztea, beharrak xehetzea eta ardurak banatzea. Egiturazko aldaketek bi gauza izan behar dituzte kontuan: pertsonen zaurgarritasuna kontuan hartu behar dela eta horri erantzutea gizartearen ardura dela”.
Beñat Irasuegi, Olatukoop, ekonomia sozial eraldatzaileen kooperatiba
“Zergatik gaude hemen? Irauli zaintza plataformarekin aurretik ere harremana bagenuen. Uste dugu zaintza eredu publiko eta unibertsala lortzeko bidean guk ere badaukagula zer esan, zer eskaini. Gu ere mugimendua gara. Uste dugu zaintza erdigunean jarri behar dela eta hori lortzeko lan egin nahi dugu. Epe luzera begira gauza asko dago egiteko, baina gaur hasita egin behar dugu.Gure kooperatibatan zaintza sare bezala funtzionatzen dugu, langileen arteko zaintza sarea daukagu, eta sare hori eraikitzen jarraitu behar dugu. Izan ere, gizarte honetan auto-antolatutako zaintza sareek ez dute ibilbide luzerik eta hori dena garatu beharko dugu.
Kooperatibismoa eskaini nahi dugu bizitza duinak eraikitzeko. Norentzat? Langile prekarizatuentzat, horiek ere auto-antolatzeko aukera izatea nahi dugu. Adibidez, Hernanin Maitelan gizarte ekimeneko kooperatiba martxan jarri dugu. Zortzi pertsona elkartu dira, batzuk paperik gabeko migratzaileak.
Olatukoopen bidez eskaini nahi dugu espazio bat bide hau egin nahi dutenentzat. Lanaren burujabetzan bidea egin nahi dutenei tresna kooperatiboak eskaini nahi dizkiegu laguntza teknikoa emanez eta bazkidetza komunitarioa sustatuz. Ez ditugu bakarrik utzi nahi zaintza kooperatibak antolatu nahi dituztenak”.
Xabier Pierrugues, Gipuzkoako Senideak egoiliarren familiarren elkartea
“Ados, lege bat behar dugu, EAE mailakoa. Eusko Jaurlaritzak dekretua egiten du, diputazioek foru aginduak eta erabakiak hartzea egoitzetako nagusien esku uzten dute. Egoitzak enpresak dira, burtsan kotizatzen dute eta paradisu fiskaletan daukate dirua. Enpresei erabakiak hartzen uzten zaien neurrian ikusi dugu prekarizazioa nola etorri den. Gipuzkoako egoitzatako langileak greban daude eta badirudi agintariei ez diela axola. Legea behar dugu erabakiak esku pribatuetan geratu ez daitezen. Egoiliarrei ahotsa eta erabakitzeko eskubidea kentzen zaie. Pertsonak zerbitzuetara egokitzen ari dira. Sistema zitala da.
Eta gezur handi bat aipatu nahiko nuke: zaharrek non egon aukeratzen omen dute, edo etxean edo egoitzan. Hori gezurra da, ia denak etxeetan zaintzen dituzte emakumeek”.
Lege proposamena egiteko deia
Xanti Ugarte Irauli zaintza plataformako kideak lege proposamenaren asmoa testuinguruan jarri zuen eta ondoko hitzak esan zituen:
“Orain daukagu audientzia eta proposamenak orain egin behar dira. Lehen zaintzak ez zuen halako oihartzunik gizartean eta pandemiak dena atera du gainazalera. Irauli zaintzak esan zuen zaintza eredu osoa irauli behar dela. Bidean ezagutu ditugu pentsionistak eta egoiliarren senideak, eta ikusi dugu elkarrekin irauli behar dugula eredu hau.
Egoitzetako senideei esker bereziak eman nahi dizkiegu, sufrimendu intimoa publiko egin dutelako, baliabide gutxi izanda ere oso lan pertsonalak egin dituzte batzuek, gogoan ditut Iraide, Guillermo eta Xabier. Pentsionistak konturatu dira gai honi bi eskurekin heldu behar zaiola. Kontzientzia berezia hartzen da norbera adin horretara iristen denean edo norberaren gurasoak egoera horretan daudenean. Sindikatuei ere eskerrak, gai honi indarra ematen diotelako. Zestoako, Azpeitiko eta Zumaiako udalak lagunak ditugu eta kolaborazioa eskaintzen digute. Azkenik, mugimendu feministari ere eskerrak.
Zahar etxeetako egoiliarren senideoi, egoiliarrei, langileei, etxeko lanetan ari diren emakume migratzaileei, jubilatuei… ez zaigu gustatzen ikusten duguna eta datorkiguna.
Diputazioek zerbitzuak pribatizatu dituzte, soldatak jaisten lagundu dute eta zerbitzuen kalitateak behera egin du. Hori guztia autoritarismoz, gardentasun faltaz, klientelismoz eta ulertezinak diren lurralde historikoen arteko diferentziak mantenduz ari dira egiten. Eusko Jaurlaritzak berriz, amore eman du gai honetan.
Ez dago aldaketa diputazioen eskuetan uzterik. Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak izan behar dute lidergoa, osasungintzan eta hezkuntzan egiten duten bezala. Lege berri baten bideari ekin nahi diogu eta horretarako gizarte osoa mugitzea behar dugu”.