Jalgi hadi plazara
Hasiera » Euskara » Ez kezkatu Wert, guk egiten dugu gaztelaniaren alde
Mar01 2

Ez kezkatu Wert, guk egiten dugu gaztelaniaren alde

Atalak: Euskara

Eskolako ereduak eredu, helduaren hizkuntza ohiturak urrea balio du.

Eskolako ereduak eredu, helduaren hizkuntza ohiturak urrea balio du.

Ministroa arduratuta dago, Hego Euskal Herriko gaztetxoek gaztelania ikasiko ez duten beldurrez, edo euskara gehiegi ikasiko duten ikaraz. Hemen ardura euskarak eragiten du, ez gaztelaniak. Arrue ikerketaren emaitzak badakizkigu, ez du berri harrigarririk eskaini. Hezkuntza komunitateak bazekiena egiaztatu du: haur-gazteek guk nahi baino gehiago egiten dute gaztelaniaz ikasgela barruan eta jolaslekuan; non eta eskolan, euskararen gotorlekuan (Mikel Zalbidek esana). D eredua ez da errezeta marabilosoa. Ikasle askok etxean ezin dute euskaraz egin, familiako inor hizkuntza berean erantzuteko gai ez delako, eta kalean beste hainbeste gertatzen zaie. Soziolinguistikoki zonalde erdaldun direnetaz ari gara.

Zonalde euskaldunetan lasaiago bizi gara, aukera gehiago dute haur-gazteek han eta hemen euskaraz bizitzeko. Hala ere, Pello Zubiriak bere blogean gurasoen erlaxatzeaz idatzi digu. Euskara dakiten gurasoez ari da, helduekin kafea gaztelaniaz hartzen duten eta umeei merienda euskaraz ematen dien horietaz, “nire umeak D ereduan ikasten du”.

Haur eskoletan, gaztelania ere erabiltzeko egindako proposamenaz ari ginen berriketan Itziar Idiazabalekin, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren koordinatzailearekin: “Haur eskolako atariraino eraman bitartean zein hizkuntza entzun du ume horrek? Gurasoak zein hizkuntzatan egin dio? Gurasoa haur zaintzailearekin euskaraz ala gaztelaniaz aritu da? Haur eskolatik ateratzen denean zer entzungo du ume horrek? Ez al da begi-bistakoa euskara eta gaztelania ez daudela maila berean gure gizartean, eta bigarrena dela arriskuan ez dagoen hizkuntza?”.

Espainiako ministroari bost inporta hausnarketa soziolinguistikoak. Bihar ordea, ehunka-milaka lagun elkartuko dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan Wert erreformaren kontra. Euskararen alde egiteko modu bat da, inondik ere. Baina Madrileraino joan gabe, etxeko sukaldean badaukagu nora begiratu.

2 Iruzkin

  1. Bittor Hidalgo - Donostia | 2013-03-01 at 12:56

    Argiako berrien artean ikusi dut zure iruzkina eta izenburua ez zait batere gustatu (nahiz gero mamia irakurrita guztiz-edo ados egon). Izenburuak deserosotasuna eragin dit, dirudielako EAEko eta Nafarroa Garaiko eremu euskaldunean ere ‘galtzen’ ari garela euskararen borroka, eta nire ustez, eta estatistikak itxuraz irakurri nahi dituen guztiaren ustez ere, ez da horrela. Azken mende erdian (mende osoan?) ez bezala, orain EAEn eta Nafarroa Garaiko eremu euskaldunean irabazten ari gara askogatik euskararen eta euskaldunon borroka, eta horren kontzientzia argia izan eta zabaldu behar dugu. Ez dira batere alferreko izan azken 50 urtean egin ditugun ahalegin guztiak, eta horiei eskerrak ari gara burua altxatzen.

    Beste gauza bat da, noski, are eta euskaraz gehiago egitea nahi izatea, gehiago egin ahal izatea, eta EH osoagoan. Baina ‘gu’ oro har ez gara espainolaren alde egiten ari azken 50 edo 100 urteetan baino gehiago, baizik eta askoz gutxiago zorionez, eta askoz gehiago euskara eta euskaldunon alde.

    Gehiago gustatu zait honen aurretik idatzi dizudan mezua, baina sistemak ezabatu dit (seguru asko captcharekin ez asmatrzeagatik. pena. Baina zerbait esan nahi nizun.

    Ondo izan

    Bittor

    Reply
    • Onintza Irureta | 2013-03-01 at 13:19

      Zirikatzeko zen. Amua jarri nahi eta bai, batzuetan, gordinegiak egiten ditugu kazetariok izenburuak. Biharko manifari kukua egin nahi nion, baina ez nuen geratu nahi norberak zenbat egin dezakeen gogorarazi gabe. Ez nintzen ari militante peto-petoaz, euskaldun epelez baizik.
      Portzierto, zure erantzuna gustatu zait, baikor. Ea hurrengoan irribarrerako kontakizunik dudan.

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA